Edukira joan

Toshiba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Toshiba
Datuak
Motanegozioa, Enpresa pribatua, enpresa, konglomeratua, marka eta holdinga
Jarduera sektoreaelectronics industry (en) Itzuli, Software fabrika eta electrical industry (en) Itzuli
HerrialdeaJaponia
Jarduera
KidetzaLinux Fundazioa, World Wide Web Consortium, Wi-Fi Alliance, SD Association (en) Itzuli eta Bluetooth Special Interest Group (en) Itzuli
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaNobuaki Kurumatani (en) Itzuli
Egoitza nagusi
Legezko formakabushiki gaisha
JabeaMitsui Group (en) Itzuli
Zeren jabe
Historia
Sorrera1875
Sortzailea
SorlekuaTokio
webgune ofiziala
Facebook: ToshibaUSA Twitter: ToshibaUSA Instagram: toshibausa LinkedIn: toshiba-corporation Youtube: UCDpJVj6X4x7pTLHwAkDdkiw Edit the value on Wikidata

Toshiba korporazioa (japonieraz: 株式会社東芝 Kabushiki-gaisha Tōshiba?) Japoniako konpainia bat da, aparatu elektrikoak eta elektronikoak ekoizten dituena. Egoitza nagusia Tokion daukate, Minato auzoan.

Dagokion arloan, munduko zazpigarren ekoizlea da Toshiba. Ordenagailu eramangarrien salmentetan, esate baterako, munduko bosgarren postuan dago. 2001. urtean Toshiban 188.042 langilek ziharduten lanean.

1939. urtean Japoniako bi enpresak bat egin zuten Tokio Shibaura Denki ("Tokioko Konpainia Elektrikoa") sortzeko: Shibaura Seisaku-sho (1876. urtean telegrafo-osagaiak egiten hasi zen Tanaka Seizo-sho, Hisashige Tanaka-rena, baina aparatu elektrikoak ekoizten liderra zen XX. mende hasieran); eta lanpara elektrikoak ekoizten zituen Tokio Denki (lehenago "Hakunetsu-sha" izenekoa). Enpresa berria To-Shiba izenez egin zen ezaguna, eta 1978. urtean Toshiba izen berria ipini zioten formalki.

Enpresak XX. mendean oso indar handia hartu zuen: barruko hazkundeaz gain, bestelako enpresak eskuratu zituzten, eta hainbat alorretan jardun izan du. Bai produktuak bai zerbitzuak eskaintzen ditu: aire girotuko sistemak, etxetresnak, erabiltzaileentzako gailu elektronikoak (telebista, DVD eta tankerakoak barne), kontrol-sistemak (hala nola hegan egiteko kontrol-sistemak, trenbideetako kontrol-sistemak, segurtasun-sistemak, trafikokoak), ekipamenduen elektronika, igogailuak, argiztapena, medikuntzako ekipamenduak, ordenagailuak, elektronika digitala, erdieroaleak, sistema elektrikoak, elektrizitate-sareak eta abar.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]