Abuztuaren 19
Itxura
Abuztuaren 19a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hogeita hamaikagarren eguna da, 232.a bisurteetan. 134 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1957 – Kontxako badiaren istripua gertatu zen. Franco Azor yatean Kontxako Badian nabigatzen ari zela, Santa Klara uhartetik kaira zihoan txalupa baten kontra talka egin zuen. Bost bidaiariak hil ziren. Frankismoak gertaera gutxitzen saiatu zen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1919 – Afganistan Erresuma Batuarekiko independizatu zen.
- 1936 – Federico García Lorca olerkari granadarra fusilatu zuten militar frankistek, homosexuala eta errepublikanoa izateagatik.
- 1942 – Bigarren Mundu Gerra: Dieppe-ko (Frantzia) portuko bataila.
- 1943 – Bigarren Mundu Gerra: aliatuek Tambu mendiko (Papua Ginea Berria) japoniarren babeslekua hartu zuten.
- 1949 – Landetako basoaren sutearen hasiera, 52.000 ha erre eta 82 lagun hil zituena.
- 1966 – Lurrikara baten ondorioz 25.000 lagun hil ziren Turkian.
- 1978 – Rex zinema aretoan (Teheran, Iran) piztutako sutearen ondoren, 477 pertsona hil ziren.
- 1998 – Harareko konferentzia ospatu zen, bertan Laurent Kabila Kongoko presidenteak zenbait herrialde afrikarren laguntza lortu zuen Kongoko Bigarren Gerrarako.
- 2009 – 101 pertsona hil eta 536 zauritu ziren, Bagdad erdian egondako atentatu odoltsuetan.
- 2010 – Txinako Xinjiang eskualdeko Aksu prefekturan egindako atentatuan bederatzi pertsona hil ziren.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1839 – Argazkilaritzaren sorreraren egun ofiziala izendatu zuen Frantziak.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012 – Emakumezkoen Traineru Ligako 2012ko denboraldia: Zumaia txapeldun.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1806 – Joaquín Elio, nafar militarra (h. 1876).
- 1866 – Joaquín Trincado Mateo, nafar idazle espiritista (h. 1935).
- 1869 – Mikaela Elizegi, Mikela Zintzarri, gipuzkoar bertsolari eta idazlea (h. 1967).
- 1876 – Manuel Irurita, nafar apaiz eta gotzaina (h. 1936).
- 1886 – Antonio Juan Onieva Santamaría, nafar legegizona eta idazlea (h. 1977).
- 1913 – Paul Maye, euskal txirrindularia, historian Paris-Tours gehien irabazi duena (h. 1987).
- 1914 – Luis Aranaz, nafar futbolari eta entrenatzailea (h. 1981).
- 1917 – Enrique Sáinz, euskal belar hockey jokalaria, Madrilen (h. 1999).
- 1923 – Luis Usatorre, Mondragon korporazioaren sortzaileetako bat (h. 1970).
- 1947 – Javier Nart, bilbotar kazetari, abokatu eta politikaria.
- 1956 – Rosa Barasoain, nafar editorea eta idazlea.
- 1957 – Ludger Mees, alemaniar jatorriko euskal historialaria, Essenen.
- 1959 – Tomas Orbegozo, gipuzkoar futbolari ohia.
- 1961 –
- Ernesto Alava, bizkaitar musikaria, Zarama taldeko bateria-jotzailea.
- Fernando Arretxe, Arretxe I.a, nafar pilotari ohia.
- 1963 – Patxi Alonso, bilbotar kazetaria, telebista aurkezlea eta irrati esataria.
- 1974 – Bakarne Atxukarro, gipuzkoar umeentzako istorioen idazlea eta kazetaria.
- 1977 –
- Iban Mayo, bizkaitar txirrindulari ohia.
- Iker Urbina, arabar abokatua eta politikaria.
- 1980 – Carlos Gurpegi, nafar futbolari ohia, Athleticen aritutakoa.
- 1984 –
- Javier Flaño, nafar futbolaria.
- Miguel Flaño, nafar futbolaria.
- 1989 – Aritz Bagües, gipuzkoar txirrindularia.
- 1993 – Kenan Kodro, gipuzkoar futbolaria.
- 1999 – Andrea Astudillo, bizkaitar traineru-estropadetako patroia.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1398 – Iñigo López de Mendoza, Gaztelako poeta eta humanista (h. 1458).
- 1558 – Frantzisko I.a Contikoa, Contiko printzea (h. 1614).
- 1596 – Elisabet Stuart, Bohemiako erregina ezkontidea (h. 1662).
- 1621 – Gerbrand van den Eeckhout, Herbehereetako Urrezko Aroko margolaria (h. 1674).
- 1631 – John Dryden, ingeles idazlea (h. 1700).
- 1646 – John Flamsteed, ingeles astronomoa (h. 1719).
- 1676 – Geneviève Boucher, kanadar moja urtsulatarra (h. 1766).
- 1689 – Samuel Richardson, ingeles eleberrigilea (h. 1761).
- 1743 – Madame du Barry, frantziar dama, Luis XV.a Frantziakoaren maitalea (h. 1793).
- 1761 – Rose-Adélaïde Ducreux, frantziar musikari eta margolaria (h. 1802).
- 1777 – Auguste de Forbin, frantziar noblea, margolaria eta Louvre museoko zuzendaria (h. 1841).
- 1780 – Benoît Chassériau, Frantziako kontsul nagusia Puerto Ricon, espioi frantsesa eta Cartagena de Indiaseko barne ministroa (h. 1844).
- 1796 – Agnes Strickland, ingeles historiagile eta poeta (h. 1874).
- 1814 – Mary Ellen Pleasant, estatubatuar ekintzaile, finantzari, ondasun higiezinen handikin eta abolizionista (h. 1904).
- 1819 – Julius van Zuylen van Nijevelt, Herbehereetako lehen ministroa (h. 1894).
- 1840 – Jeanna Bauck, suediar-alemaniar margolaria (h. 1926).
- 1848 – Gustave Caillebotte, frantziar margolaria (h. 1894).
- 1851 – Frans Schollaert, Belgikako lehen ministroa (h. 1917).
- 1862 – Maurice Barrès, frantziar idazle eta politikaria (h. 1923).
- 1869 – Isidro Gomá, kataluniar apaiza (h. 1940).
- 1871 – Orville Wright, estatubatuar hegazkin egile eta hegazkin pilotua, bere anaia Wilburrekin batera hegazkinaren asmatzailetzat hartua (h. 1948).
- 1878 – Manuel Quezón, filipinetako burujabetasunaren aldeko mugimenduaren buruzagia (h. 1944).
- 1881 – George Enescu, errumaniar musikagilea (h. 1955).
- 1883 –
- Coco Chanel, frantziar moda diseinatzailea (h. 1971).
- José Mendes Cabeçadas, Portugalgo presidentea (h. 1965).
- 1897 –
- Norbert Casteret, frantziar mendizale, espeleologo eta idazlea (h. 1987).
- Roman Vishniac, errusiar-estatubatuar argazkilaria (h. 1990).
- 1903 – James Gould Cozzens, estatubatuar eleberrigilea (h. 1978).
- 1908 – Petra Cuevas, PCEko militante eta sindikalista espainiarra (h. 2014).
- 1914 – Maurice Bourgès-Maunoury, Frantziako lehen ministroa (h. 1993).
- 1916 – Mariano Aguilar Navarro, espainiar legelari, irakasle eta politikaria (h. 1992).
- 1918 – Shankar Sharma, Indiako presidentea (h. 1999).
- 1920 – Abraham Moles, frantziar komunikazioaren-teorialaria (h. 1992).
- 1921 – Gene Roddenberry, estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea, Star Trek telesailaren sortzailea (h. 1991).
- 1924 – Willard Boyle, kanadar fisikaria, CCD gailuaren asmatzailea eta 2009ko Fisikako Nobel Saria (h. 2011).
- 1927 – L.Q. Jones, estatubatuar aktorea (h. 2022).
- 1930 – Frank McCourt, irlandar jatorriko estatubatuar idazlea (h. 2009).
- 1931 - Dorothy Miles, galestar idazlea, olerkaria eta keinu hizkuntzan aitzindaria (h. 1993).
- 1934 – Monique Jacot, suitzar fotokazetaria (h. 2024).
- 1939 –
- Alan Baker, britainiar matematikaria (h. 2018).
- Ginger Baker, ingeles musikari eta bateria-jotzailea (h. 2019).
- 1940 – José Luis Balbín, espainiar kazetaria (h. 2022).
- 1943 – Sid Going, zeelandaberritar errugbilaria (h. 2024).
- 1944 – Hugo Gatti, El Loco, argentinar futbolaria, Argentinako inoizko atezain onenenetakoa.
- 1945 – Ian Gillan, ingeles musikaria, Deep Purple taldeko abeslaria.
- 1946 – Bill Clinton, Ameriketako Estatu Batuetako 42. Presidentea.
- 1948 – Ian McElhinney, ipar irlandar aktorea.
- 1951 –
- John Deacon, britainiar musikaria, Queen taldeko baxu-jotzaile ohia.
- Jean-Luc Mélenchon, frantziar politikaria, Frantzia Intsumisoa alderdiko buruzagia.
- 1953 – Nanni Moretti, italiar zinema-zuzendari, gidoilari eta antzezlea.
- 1955 – Apisai Ielemia, Tuvaluko lehen ministroa (h. 2018).
- 1956 – Désiré Kolingba, Afrika Erdiko Errepublikako politikaria (h. 2021).
- 1961 – Frédéric Antonetti, frantziar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- 1963 – John Stamos, estatubatuar aktorea.
- 1965 –
- Maria de Medeiros, portugaldar aktorea, zuzendaria eta abeslaria.
- Kyra Sedgwick, estatubatuar aktorea.
- 1969 – Matthew Perry, kanadar estatubatuar aktorea (h. 2023).
- 1973 –
- Marco Materazzi, italiar futbolari ohia.
- Olga Holtz, errusiar matematikaria, zenbakizko analisian aditua.
- Mette-Marit Norvegiakoa, Norvegiako printzesa ezkontidea.
- 1974 – Yoshika Matsubara, japoniar futbolari ohia.
- 1975 – Francisco Fernández Torrejón, txiletar futbolari ohia.
- 1976 –
- Elsa Artadi, kataluniar ekonomialari eta politikaria.
- Pablo Larraín, txiletar zinemagilea.
- 1977 – Sara Martins, portugaldar aktorea.
- 1978 –
- Luis von Ahn, guatemalar informatikaria, enpresaria eta informatika-irakaslea, Duolingo, Captcha eta Recaptcha enpresen sortzailea eta Crowdsourcing ideiaren aitzindarietako bat.
- Jekaterina Xulman, errusiar politologo eta kazetaria.
- 1979 – Gintautas Paluckas, Lituaniako lehen ministroa.
- 1989 – Romeo Miller, estatubatuar aktore, saskibaloi jokalari eta rap abeslaria.
- 1991 – Osvaldas Matulionis, lituaniar saskibaloi jokalaria.
- 1994 – Fernando Gaviria, kolonbiar txirrindularia.
- 1997 – Florian Wellbrock, alemaniar igerilaria.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1632 – Migel Aiala, arabar apaiza, Calahorrako eta La Calzadako apezpikua (j. 1565).
- 1911 – Manuel Iradier, gasteiztar zientzialari eta esploratzailea, Segovian (j. 1854).
- 1936 – Francisca Ametzua, euskal moja karmeldarra, Valentzian (j. 1881).
- 1941 –
- Mayi Elizaga, frantsesezko lapurtar idazlea (j. 1899).
- Fernando Elosu, lapurtar idazle eta mediku anarkista (j. 1875).
- 1965 – Félix Lasserre, euskal errugbilaria, Saint-Avolden (j. 1895).
- 1987 – Gloria Zubia, bizkaitar abertzalea eta euskaltzalea, Alacanten (j. 1906).
- 2002 –
- Antonio Barrios, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea (j. 1910).
- Eduardo Chillida, donostiar eskultorea, euskal herritar eskultore famatuena (j. 1924).
- 2005 – Alberto Fernández-Ibarburu, gipuzkoar argazkilaria (j. 1917).
- 2018 –
- Miguel Irizar, gipuzkoar apaiz pasiotarra, misiolari eta apezpikua Perun (j. 1934).
- Pedro Roncal, nafar kazetari eta irakaslea (j. 1962).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 14 – Zesar Augusto, lehen erromatar enperadorea.
- 1284 – Alfontso (Chesterreko kondea), ingeles infantea (j. 1273).
- 1457 – Andrea del Castagno, Quattrocentoko italiar margolaria (j. c. 1421).
- 1493 – Frederiko III.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea (j. 1415).
- 1506 – Alexandro Jagiellon, Poloniako erregea eta Lituaniako duke handia (j. 1461).
- 1580 – Andrea di Pietro dalla Gondola, Andrea Palladio izenez ezaguna, Pizkundeko italiar arkitekto ospetsua (j. 1508).
- 1632 – Valentin de Boulogne, frantziar margolaria (j. 1591).
- 1657 – Frans Snyders, flandriar margolaria (j. 1579).
- 1662 – Blaise Pascal, frantziar fisikaria eta prentsa hidraulikoaren asmatzailea.
- 1692 – Martha Carrier, sorginkeria egotzita salatu eta exekutatu zuten emakumea.
- 1753 – Balthasar Neumann, alemaniar arkitekto eta artilleria militarreko ingeniaria (j. 1687).
- 1822 – Jean-Baptiste Joseph Delambre, frantziar astronomo eta astronomiaren historialaria (j. 1749).
- 1863 – Marie Tourte-Cherbuliez, suitzar idazle, itzultzaile eta literatura kritikaria (j. 1793).
- 1887 – Alvan Clark, estatubatuar astronomoa (j. 1804).
- 1889 – Auguste de Villiers de L'Isle-Adam, frantziar idazlea (j. 1838).
- 1905 – William-Adolphe Bouguereau, frantziar margolari akademizista eta tradizionalista (j. 1825).
- 1915 – Carlos Juan Finlay, kubatar epidemiologoa, sukar horia transmititzen den modua aurkitu zuena (j. 1833).
- 1922 – Felip Pedrell, espainiar musikagilea eta musikalaria (j. 1841).
- 1923 – Vilfredo Pareto, frantziar jatorriko italiar ekonomialari eta soziologoa (j. 1848).
- 1929 – Sergei Pavlovitx Diagilev, errusiar artista (j. 1872).
- 1932 – Johannes Schober, Austriako kantzilerra (j. 1874).
- 1936 – María Vázquez Suárez, galiziar maistra, fusilatua (j. 1894).
- 1939 – Frank Wild, Antartikako hainbat espedizioetan parte hartu zuen britainiar esploratzailea (j. 1873).
- 1944 –
- Günther von Kluge, alemaniar landa mariskala Bigarren Mundu Gerran (j. 1882).
- Marcel Pinte, Quinquin, Frantziako Erresistentziako kidea, ezagutzen den gazteena (j. 1938).
- 1950 – Orein Beltz, oglala leinuko siux tribu indiarreko buruzagia (j. 1863).
- 1954 – Alcide de Gasperi, Italiako lehen ministroa (j. 1881).
- 1957 – Carl-Gustav Rossby, suediar-estatubatuar meteorologoa, meteorologiaren aitzindarietakoa (j. 1898).
- 1959 – Jacob Epstein, ingeles eskultorea (j. 1880).
- 1967 – Isaac Deutscher, poloniar politikari eta historialaria (j. 1907).
- 1968 – George Gamow, errusiar-estatubatuar fisikari teoriko eta kosmologoa (j. 1904).
- 1974 – Anna Arena, italiar aktorea (j. 1919).
- 1977 – Groucho Marx, estatubatuar aktore eta umorista (j. 1890).
- 1980 – Otto Heinrich Frank, alemaniar judua, Anne Franken aita (j. 1889).
- 1984 – Marianne Beth, austriar abokatu eta feminista judua, zuzenbidean doktoratu zen lehen austriar emakumea (j. 1899).
- 1987 - Margot Moles, kataluniar kirolaria, hainbat kiroletan aritutakoa (j. 1910).
- 1992 –
- Jean-Albert Grégoire, automobilgintzaren sustatzaile eta idazle frantziarra (j. 1899).
- Jean Hubeau, frantziar musikagile, irakasle eta piano-jotzailea (j. 1917).
- 1993 – Donald William Kerst, estatubatuar fisikaria (j. 1911).
- 1994 –
- Linus Pauling, estatubatuar kimikaria, 1954ko Kimikako Nobel Saria eta 1962ko Bakearen Nobel Saria (j. 1901).
- Manuel Valencia Remón, espainiar militar, abokatu eta politikari frankista (j. 1914).
- 1995 –
- Antonio Sánchez Barbudo, espainiar idazlea (j. 1910).
- Pierre Schaeffer, frantziar musikagilea eta ingeniaria, musika konkretuaren sortzailea (j. 1910).
- 1998 – Vasili Arkhipov, sobietar armadako ofiziala, sobietar eraso nuklear bat saihesteko meritua eman zitzaiona (j. 1926).
- 1999 – Irene Falcón, espainiar kazetaria, Dolores Ibarruriren idazkari pertsonala (j. 1907).
- 2003 – Carlos Roberto Reina, Hondurasko presidentea (j. 1926).
- 2005 – Mo Mowlam, Ingalaterrako Alderdi Laboristaren kidea (j. 1949).
- 2008 – Levy Mwanawasa, Zambiako presidentea (j. 1948).
- 2010 – David D. Kpormakpor, Liberiako estatuburua (j. 1935).
- 2012 – Tony Scott, ingeles zinema zuzendaria (j. 1944).
- 2013 – Donna Hightower, estatubatuar abeslaria (j. 1926).
- 2015 – Lina Morgan, espainiar vedette komiko eta aktorea (j. 1937).
- 2016 –
- Donald Henderson, estatubatuar epidemiologoa (j. 1928).
- Nina Romaxkova, disko jaurtiketan espezializatutako sobietar atleta (j. 1929).
- 2019 –
- Larry Taylor, estatubatuar musikaria (j. 1942).
- Dulce Almada Duarte, caboverdetar hizkuntzalari, irakasle eta ekintzaile politikoa (j. 1933).
- 2021 –
- Raoul Cauvin, belgikar komikigilea (j. 1938).
- Chuck Close, estatubatuar artista (j. 1940).
- 2024 – Maria Branyas Morera, 117 urte eta 168 egun bizi izandako espainiarra, heriotza momentuan munduan bizirik irauten zuen pertsona zaharrena (j. 1907).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Ziortza eta Herkizia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |