Nanni Moretti
Giovanni "Nanni" Moretti (Brunico, Bozen-Hego Tirolgo probintzia autonomoa, 1953ko abuztuaren 19a) italiar zinema-zuzendari, gidoilari eta antzezlea da.
Ni autarkiko bat naiz (Io sono un autarchico, 1976) lana izan zen lehenengo film luzea, super 8-an egin zuena. Arrakasta handia izan zuen lan horrek, eta 16 mm-ra pasatu zuten banatu ahal izateko. Ondoren Ecce bombo (1978) egin zuen, Canneseko zinemaldian lehiaketaz kanpo aurkeztu zena. Urrezko ametsa (Sogni d'oro, 1981) lana paradoxa bat izan zen: Veneziako Mostran epaimahaiaren sari berezia irabazi zuen, zinema-aretoetan, aldiz, porrota izan zen. Bianca (1984) eta La messa é finita (1985) lanekin hasi zen Moretti eskura duen guztia salatzen duen gizonaren ospea hartzen. Poliki-poliki Italiako kontzientzia kritikoetako bat bihurtu zen, nahiz eta erabiltzen duen umoreari esker ikusleen artean arrakasta handia lortu duen. Bere filmak atseginak dira, umoretsuak eta nabarmen uzten dute politikarien ustelkeria. Nazioartean arrakasta handiena izan duen lana Caro diario (1994) izan da. Moretti zenbait lanetan aurreratu egiten da Italiako historiako gertakizunetara; esate baterako, komunismoaren beheraldia eta alderdi sozialistaren legez kanpoko komisioen eskandalua aurreikusi zituen. Horren adibide dira Palombella rossa (1989) eta La cosa (1990), Italiako alderdi komunistaren nahasmendua erakusten dutenak; edota Bozeramailea (Il portaborse, 1991), Daniele Luchettik zuzendua eta Morettik antzeztua eta ekoiztua, ministro sozialista ustel baten istorioa. Antzezle gisa beste bi film aipagarritan parte hartu zuen: Padre Padrone (1978) eta Riso in bianco (1984). 2001. urtean La stanza del figlio filmarekin irabazi zuen Canneseko Urrezko Palma.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zuzendari, aktore, produktore gisa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La sconfitta (1973)
- Pâté de bourgeois (1973)
- L'unico paese al mondo (1994)
- Il giorno della prima di Close-Up (1996)
- The Last Customer (2002)
- Il grido d'angoscia dell'uccello predatore - Ritagli d'Aprile (2003)
- Diario di uno spettatore (2007)
Film ertainak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film luzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Io sono un autarchico (1976)
- Ecce Bombo (1978)
- Sogni d'oro (1981)
- Bianca (1983)
- La messa è finita (1985)
- Palombella rossa (1989)
- Caro diario (1994)
- Aprile (1998)
- La stanza del figlio (2001)
- Il caimano (2006)
Aktore eta produktore
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berak zuzendu eta ekoiztutako filmez gain, hurrengo hauetan ere parte hartu du:
- Padre padrone (1977)
- Riso in bianco: Nanni Moretti atleta di se stesso (1984)
- La seconda volta de Mimmo Calopresti (1995)
- Tre vite e una sola morte (1996)
- Caos calmo (2008)
Produktore
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Berak ekoiztutako filmez gain, hurrengo hauetan ere ekoizle-lana egin du:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nanni Moretti |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.