Azaroaren 2
data
Azaroaren 2a gregoriotar egutegiaren urteko hirurehun eta seigarren eguna da, 307.a bisurteetan. 59 egun falta dira urtea amaitzeko.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1977 – ETAk, Jose Diaz Fernandez polizia munizipaleko sargentua erail zuen Irunen.
- 1978 – ETAk, Jose Legasa Ubiria enpresaburua erail zuen Irunen, Juan Cruz Hurtado zibila Gernikan, eta Rafael Recaola Landa langilea Lezon.
- 1979 – ETAk, Antonio Mesa Murillo polizia komisarioa erail zuen Bilbon.
- 1994 – Bilboko Arte Ederren Museoa okupatzen saiatu ziren Arte Ederretako ikasleak, irakasle euskaldun eske.
- 2016 – Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Erkidegokorako sarbideen kartel guztiak bi eletan, euskaraz nahiz gaztelaniaz, jartzea onartu zuen.
Mundua
aldatu- 1917 – Balfourren deklarazioaren bidez, inperio britainiarrak juduei Palestinan beraien estatu propioa osatzeko eskubidea aitortu zien.
- 2004 – George W. Bushek 2004ko Ameriketako Estatu Batuetako hauteskundeak irabazi zituen.
- 2005 – Espainiako kongresuak Kataluniako estatutu berrirako proposamena onartu zuen, alderdi politiko guztien aldeko botuarekin PPrena izan ezik.
- 2020 – Kabulgo Unibertsitatean gertatutako eraso armatu batek gutxienez 35 hildako utzi zituen, hiru erasotzaileak barne.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1936 – BBCak lehen telebista saioa eskaini zuen.
- 1966 – The Professionals ("Profesionalak") filma estreinatu zen, Richard Brooksek zuzendu eta Burt Lancaster, Lee Marvin, Claudia Cardinale, Robert Ryan, Woody Strode, Jack Palance eta Ralph Bellamy aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2001 – The Others ("Besteak") filma estreinatu zen, Alejandro Amenábarek zuzendu eta Nicole Kidman, Fionnula Flanagan, Christopher Eccleston, Elaine Cassidy, Eric Sykes, Alakina Mann eta James Bentley aktoreek antzeztu zutelarik.
- 2007 – American Gangster ("Amerikar Gangsterrak") filma estreinatu zen, Ridley Scottek zuzendu eta Russell Crowe eta Denzel Washington aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatuKirolak
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 2016ko Munduko Beisbol Sailak: Chicago Cubs taldea garaile.
Jaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1805 – Charles Korta, lapurtar politikaria, bonapartismoaren aldekoa (h. 1870).
- 1812 – Helêne Feuillet, Euskal Herritar margolari eta litografoa, Parisen (h. 1889).
- 1846 – Antonio Peña Goñi, gipuzkoar musikagilea eta kritikaria (h. 1896).
- 1865 – Carlos Ajuria, arabar enpresaburu eta politikaria.
- 1873 – Céline Laguarde, lapurtar argazkilaria (h. 1961).
- 1875 –
- Justa Domínguez de Vidaurreta e Idoy, gipuzkoar moja, San Bizente Paulen Karitateko Alaba (h. 1958).
- Nicasia Madariaga, bizkaitar paisaia eta erretratu margolaria (h. 1970).
- 1884 – Carlos Eraña, gipuzkoar fraide marianista (h. 1936).
- 1886 –
- Sylvia Baleztena Azkarate, nafar idazlea eta orientalista (h. 1978).
- Joseph Campot, lapurtar arraunlaria (h. 1970).
- 1908 – Bixente Retegi, nazien kontzentrazio esparru batean hildako euskal herritarra (h. 1944).
- 1913 – Rafael Aburto, bizkaitar arkitektoa, arte zibilean aditua (h. 2014).
- 1928 – José María Ibarbia, gipuzkoar organo-jotzaile eta koru-zuzendaria (h. 1985).
- 1935 – Claudio Etxeberria, gipuzkoar traineru patroia (h. 2000).
- 1936 – Mirentxu eta Mikele Agirre Aristizabal, ahizpa biki nafar aktibistak.
- 1939 – Blanca Sarasua, gaztelaniazko bilbotar idazlea.
- 1948 – Juan Manuel Etxebarria, bizkaitar idazlea.
- 1949 – Juan Karlos Goienetxea, Eusko Alkartasunako bizkaitar politikaria, Bermeoko alkate ohia.
- 1955 – Begoña García Retegi, gipuzkoar mediku eta politikaria.
- 1959 – María Sagrario Gindulain, nafar politikaria.
- 1971 –
- Laura Aznal, nafar politikaria.
- Michaël Blauwart, lapurtar poeta eta kazetaria.
- 1974 – Josu Isasi, arabar txirrindulari ohia.
- 1975 –
- Julen Bereikua, bizkaitar zestapuntalaria.
- Estitxu Fernandez, telebista eta irrati aurkezlari nafarra.
- 1978 – Ismael Chafee, nafar pilotari ohia.
- 1979 –
- María Larrea, bizkaitar gidoilaria, zinema-zuzendaria eta idazlea.
- Javier Ruiz de Larrinaga, arabar errepideko txirrindulari ohia eta ziklo-kroslaria.
- 1981 – Ander Alaña, bizkaitar futbolaria.
- 1986 – Amaia Ruiz, gipuzkoar aktorea.
- 2002 – Nowend Lorenzo, dominikar-nafar futbolaria, Santo Domingon.
Mundua
aldatu- 682 – Umar II.a, omeiatarren zortzigarren kalifa.
- 1154 – Konstanza I.a Siziliakoa, Roger II.a Siziliakoa normandiar erregearen hil ondorengo alaba (h. 1198).
- 1553 – Madalena Jülich-Cleves-Bergekoa, alemaniar noblea (h. 1633).
- 1582 – Elizabeth Jane Weston, ingeles-txekiar olerkaria (h. 1612).
- 1690 – Jean-Baptiste Picot de Chemeteau, frantziar noble eta politikaria (h. 1768).
- 1699 – Jean-Baptiste Siméon Chardin, frantziar margolaria (h. 1779).
- 1734 – Daniel Boone, Estatu Batuetako kolonizatzailea (h. 1820).
- 1739 – Karl Ditters von Dittersdorf, austriar biolinista eta musikagilea (h. 1799).
- 1755 – Marie Antoinette, Frantziako eta Nafarroako erregina ezkontidea (h. 1793).
- 1766 – Josef Radetzky von Radetz, txekiar noble eta Austriako landa-mariskala (h. 1858).
- 1773 – Pauline de Meulan, frantziar idazle eta kazetaria (h. 1827).
- 1795 – James Knox Polk, Ameriketako Estatu Batuetako 11. Presidentea (h. 1849).
- 1808 – Jules-Amédée Barbey d'Aurevilly, frantziar idazlea (h. 1899).
- 1815 – George Boole, britainiar matematikari, filosofo eta logikaria (h. 1864).
- 1844 – Mehmed V.a, Otomandar Inperioko sultana (h. 1918).
- 1846 – Holger Roed, daniar margolaria (h. 1874).
- 1847 – Georges Sorel, frantziar idazlea eta soziologoa (h. 1922).
- 1858 –
- Johan Krouthén, suediar margolaria (h. 1932).
- Victorino Márquez Bustillos, Venezuelako presidentea (h. 1941).
- 1861 –
- Maurice Blondel, frantziar kristau filosofoa (h. 1949).
- Georgi Lvov, errusiar estadista, Errusiako behin-behineko Gobernuaren burua (h. 1925).
- 1865 – Warren G. Harding, Ameriketako Estatu Batuetako 29. presidentea (h. 1923).
- 1868 – Yokoyama Taikan, japoniar margolaria (h. 1958).
- 1882 – Leo Perutz, alemanezko eleberrigile eta matematikari austro-txekiarra (h. 1957).
- 1883 –
- Alberto María de Agostini, italiar argazkilari, dokumentalista, mendizale, geografo eta misiolari salestarra (h. 1960).
- Eberardo Pavesi, italiar txirrindularia (h. 1974).
- 1885 – Harlow Shapley, estatubatuar astronomoa (h. 1972).
- 1892 – Alice Brady, estatubatuar aktorea (h. 1939).
- 1899 – István Csala, hungariar politikaria (h. 1987).
- 1901 – James Dunn, estatubatuar aktorea (h. 1967).
- 1902 – Gyula Illyés, hungariar idazlea (h. 1983).
- 1905 – Georges Schehadé, frantsesezko poeta eta antzerkigile libanoarra (h. 1989).
- 1906 – Luchino Visconti, italiar antzerki eta zinema zuzendaria (h. 1976).
- 1909 – Luis Olivé, piemonteraz idatzi zuen piemontear poeta (h. 1995).
- 1910 – Fei Xiaotong, txinatar soziologo eta antropologoa (h. 2005).
- 1911 – Odysseus Elytis, greziar olerkari eta saiakeragilea, 1979ko Literaturako Nobel Saria (h. 1996).
- 1913 – Burt Lancaster, estatubatuar aktorea (h. 1994).
- 1918 –
- Carmen Amaya, kataluniar dantzari, abeslari eta aktorea (h. 1963).
- Raimon Pannikar, kataluniar teologoa (h. 2010).
- 1919 – Jorge de Sena, portugaldar poeta, kritikari, saiakeragile, nobelagile, antzerkigile, itzultzaile eta unibertsitateko irakaslea (h. 1978).
- 1923 – Ida Vitale, uruguaiar poeta, itzultzailea, saiakeragilea, irakaslea eta literatur kritikaria.
- 1924 – Gré de Jongh, Herbeheretako lasterkaria (h. 2002)
- 1925 – Modest Cuixart, kataluniar pintore, grabatzaile eta eszenografoa (h. 2007).
- 1927 – Steve Ditko, estatubatuar komikigilea (h. 2018).
- 1928 –
- Paul Johnson, ingeles idazle eta historialaria (h. 2023).
- Inés Rivadeneira, espainiar mezzosopranoa eta kantu-irakaslea (h. 2020).
- 1929 –
- Muhammad Rafiq Tarar, Pakistango presidentea (h. 2022).
- Richard Edward Taylor, kanadar fisikaria eta Stanford Unibertsitateko irakaslea, 1990eko Fisikako Nobel Saria (h. 2018).
- 1932 –
- Henri Namphy, Haitiko presidentea (h. 2018).
- Melvin Schwartz, estatubatuar fisikaria, 1988ko Fisikako Nobel Saria (h. 2006).
- 1934 – Ken Rosewall, australiar tenis-jokalaria, XX. mendeko tenis-jokalari handienetakoa.
- 1936 – Rosemary Radford Ruether, estatubatuar akademiko feminista, filosofoa, idazlea, teologo katolikoa eta ingurumen bebeslea (h. 2022).
- 1938 –
- Sofia Greziakoa, Greziako printzesa eta Espainiako erregina ezkontide ohia.
- Richard Serra, estatubatuar eskultore minimalista (h. 2024).
- 1942 – Shere Hite, alemaniar sexologo eta feminista, giza-sexualitateari buruz egindako ikerketengatik ezaguna (h. 2020).
- 1944 –
- Patrice Chéreau, frantziar zinemagilea (h. 2013).
- Keith Emerson, ingeles teklatu jotzaile, abesti egile eta zinema soinu-banda konpositorea, Emerson, Lake & Palmer taldearen sortzaileetakoa (h. 2016).
- 1946 –
- Alan Jones, australiar 1 formulako pilotua.
- Giuseppe Sinopoli, italiar musikagile eta zuzendaria (h. 2001).
- 1949 – José Luis Viejo, espainiar txirrindularia (h. 2014).
- 1951 – Jean-Michel Aguirre, frantziar errugbilari ohia.
- 1955 – Koji Tanaka, japoniar futbolari ohia.
- 1956 – Consuelo Madrigal, espainiar fiskala.
- 1959 –
- Saïd Aouita, marokoar atleta ohia, ertaineko distantzietan hainbat garaipen eta munduko marka laga dituena.
- Peter Mullan, eskoziar aktorea eta zinema zuzendaria.
- 1961 – k.d. lang, kanadar pop eta country kantautorea.
- 1962 –
- Medina Dixon, estatubatuar saskibaloi jokalaria (h. 2021).
- Ana Clara Guerra Marques, angolar dantzaria, koreografoa eta irakaslea, Afrikako dantza garaikidearen aitzindarietako bat.
- 1963 –
- Calixto Bieito, espainiar antzerki eta eszenako zuzendaria.
- Borut Pahor, Esloveniako presidentea.
- Park Young-seok, hegokorear mendizalea (h. 2011).
- 1964 –
- Lynn Nottage, estatubatuar antzerkigilea.
- Salbatore Totino, estatubatuar zinemagilea.
- 1965 –
- Paweł Adamowicz, poloniar politikaria eta abokatua, Gdańskeko alkatea (h. 2019).
- Shahrukh Khan, indiar aktore, zinema ekoizle eta telebistako aurkezlea, Bollywooden ospetsua.
- Vanessa Miller, txiletar aktorea, idazlea eta aurkezlea.
- 1966 – David Schwimmer, estatubatuar aktore, zuzendari eta ekoizlea.
- 1968 – Jaume Balagueró, kataluniar zinema zuzendari eta gidoilaria.
- 1973 – Yaw Acheampong, ghanar futbolari ohia.
- 1976 - Chloé Cruchaudet, frantziar komiki-marrazkilari, gidoilari eta koloratzailea.
- 1977 – Hans Weingartner, austriar zinema zuzendari eta ekoizlea.
- 1984 – Berrak Tüzünataç, turkiar aktorea.
- 1986 –
- Yurizan Beltran, estatubatuar aktore pornografikoa (h. 2017).
- Meritxell Gené, kataluniar kantautorea, poeta, aktorea eta irakaslea.
- 1993 – Tobias Borg, suediar saskibaloi jokalaria.
- 2000 – Alphonso Davies, ghanar-kanadar futbolaria.
- 2006 - Manila Esposito, italiar gimnastika artistikoa.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1702 – Francisco Antonio Agurto, Gaztañagako markesa, euskal militar eta politikaria (j. 1640).
- 1967 – Andima Ibinagabeitia, elantxobetar idazlea eta itzultzailea, Caracasen (j. 1906).
- 1998 – Ignacio María Barriola, gipuzkoar sendagilea (j. 1906).
- 2022 – Leopoldo Zugaza, bizkaitar argitaletxe, kultur sustatzaile eta historialaria (j. 1932).
- 2023 – Nati Bilbao Onaindia, trikiti musikako panderojolea, abeslaria, tabernaria eta sukaldaria eta Durangoko bonbardaketaren lekukoa (j. 1929).
Mundua
aldatu- 55 – Britaniko, erromatar noblea (j. 41).
- 1083 – Matilde Flandriakoa, Ingalaterrako erregina ezkontidea (j. c. 1031)
- 1148 – Malakias Armaghekoa, Armagheko artzapezpiku katolikoa.
- 1261 – Bettisia Gozzadini, boloniar legelaria, Unibertsitate batean irakasle egondako lehen emakumetzat hartua (j. 1209).
- 1661 – Daniel Seghers, flandriar jesulagun eta margolaria (j. 1590).
- 1716 – Engelbert Kaempfer, alemaniar naturalista, sendagile, esploratzaile eta idazlea (j. 1651).
- 1741 – Giovanni Antonio Pellegrini, barrokoko italiar margolaria (j. 1675).
- 1781 - José Francisco de Isla, espainiar jesulagun, idazle, itzultzaile eta eleberrigilea (j. 1703).
- 1794 – Maria Teresa Borboikoa, Espainiako infanta (j. 1791).
- 1798 – Charles de Wailly, frantziar arkitekto, hirigile eta altzari diseinatzailea, Antique estiloko berpizte neoklasikoko nagusietakoa (j. 1730).
- 1846 – Esaias Tegner, suediar poeta (j. 1782).
- 1887 –
- Alfred Domett, Zeelanda Berriko premierra (j. 1811).
- Jenny Lind, suediar sopranoa (j. 1820).
- 1905 – Albert von Kölliker, suitzar anatomista, embriologo, fisiologo, zoologo eta botanikaria (j. 1817).
- 1930 – Alfred Wegener, alemaniar zientzialaria, kontinenteen jitoaren teoriaren sortzailea (j. 1880).
- 1950 – George Bernard Shaw, irlandar idazlea, 1925eko Literaturako Nobel Saria (j. 1856).
- 1953 – Tokutomi Soho, japoniar historialaria, kritikaria eta kazetaria (j. 1863).
- 1954 – Henri Fehr, suitzar matematikaria (j. 1870).
- 1958 – Jean Couzy, frantziar alpinista (j. 1923).
- 1961 –
- Nina Subbotina, errusiar astronomoa (j. 1877).
- James Grover Thurber, estatubatuar idazlea eta marrazkilaria (j. 1894).
- 1963 – Ngô Đình Diệm, Vietnamgo lehenengo presidentea (j. 1901).
- 1966 – Petrus Josephus Wilhelmus Debye, holandar fisikaria, 1936ko Kimikako Nobel Saria (j. 1884).
- 1970 –
- Abram Samoilovitx Besikovitx, errusiar matematikaria (j. 1891).
- Johannes Urzidil, alemanezko idazle, olerkari eta kazetari txekiarra (j. 1896).
- 1974 – Revekka Galperina, sobietar itzultzailea (j. 1894).
- 1975 – Pier Paolo Pasolini, italiar zinema-zuzendaria, olerkaria, idazlea eta intelektuala (j. 1922).
- 1980 – Abel San Martín, Barberito I.a, esku huskako errioxar pilotaria (j. 1927).
- 1982 – Carol Dunlop, estatubatuar idazlea, itzultzailea, ekintzailea eta argazkilaria (j. 1946).
- 1984 – Velma Barfield, estatubatuar serieko hiltzailea, Injekzio hilgarriz exekutatutako lehen emakumea (j. 1932).
- 1992 – Robert Arneson, estatubatuar eskultorea (j. 1930).
- 1994 – Peter Taylor, estatubatuar idazlea (j. 1917).
- 2003 –
- Xela Arias, galiziar idazle, poeta eta itzultzailea (j. 1962).
- Fernando Vizcaíno Casas, espainiar idazlea (j. 1926).
- 2004 –
- Theo van Gogh, herbeheretar zinema zuzendari, telebista ekoizle, aktore eta prentsako idazlea, eraila (j. 1957).
- Zayed bin Sultan Al Nahyan, Abu Dhabiko emirra eta Arabiar Emirerri Batuetako aita sortzailea eta lehen estatuburua (j. 1918).
- 2007 –
- Igor Moiseiev, errusiar dantzaria eta koreografoa (j. 1906).
- The Fabulous Moolah, estatubatuar borrokalari profesionala (j. 1923).
- 2009 – José Luis López Vázquez, espainiar aktorea (j. 1922).
- 2010 – Andy Irons, estatubatuar surflaria (j. 1978).
- 2018 – Álvaro de Luna, espianiar aktorea (j. 1935).
- 2019 – Marie Laforêt, frantziar aktore eta abeslaria (j. 1939).
- 2020 – Ahmed Laraki, Marokoko lehen ministroa (j. 1931).
- 2022 – Patricia Laurent Kullick, mexikar idazlea (j. 1962).
- 2023 – Henri Lopes, Kongoko Errepublikako lehen ministroa (j. 1937).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Hilen Eguna: kristauentzat, gehienbat katolikoentzat, hildako fededun guztien eguna.
- Heriotzaren Eguna: Mexiko eta Ertamerikan.
- Sehaska egutegiko izendegia: Oroitz.
Kanpo estekak
aldatu