Stanford Unibertsitatea

Stanford Unibertsitatea (ingelesez: Stanford University, izen osoa, Leland Stanford Junior University)[1] Kaliforniako Palo Alto udalerrian kokatuta dagoen ikerkuntzako unibertsitate pribatua da. 1885ean sortu zuen Leland Stanford trenbideen enpresaburu  magnateak, Kaliforniako zortzigarren gobernadore eta orduko senatari zenak haren emazte Janekin, haien seme bakarraren oroimenez, Leland Jr.[2] 2000z geroztik eta 2017 arte, Stanford Unibertsitateko errektorea euskal jatorriko John Etchemendy izan zen.

Stanford Unibertsitatea
Die Luft der Freiheit weht
Datuak
Izen ofiziala
Leland Stanford Junior University eta Stanford University
Motaunibertsitate pribatua, ikerketa-unibertsitatea, irabazi-asmorik gabeko hezkuntza-erakunde pribatua eta sarbide irekiko argitaletxea
Jarduera sektoreaGoi hezkuntza
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
KidetzaORCID, Digital Library Federation (en) Itzuli, Pacific-12 Conference, World Wide Web Consortium, Consortium of Social Science Associations (en) Itzuli, Dryad (en) Itzuli, Orbital Reef University Advisory Council (en) Itzuli, Association of American Universities (en) Itzuli, Association of American Colleges and Universities, American Council on Education (en) Itzuli, Higher Education Leadership Initiative for Open Scholarship (en) Itzuli, Coalition for Networked Information, Center for Research Libraries (en) Itzuli eta Coalition of Urban and Metropolitan Universities (en) Itzuli
Kide kopurua2.219 (2018)
Eskumendekoak
Enplegatuak16.673 (2020ko iraila)
Erabilitako hizkuntzaingeles
Ikasle-kopurua17.246 (2021)
Onarpen-tasa0,05
Agintea
LehendakariaMarc Tessier-Lavigne (en) Itzuli
Egoitza nagusi (2019–)
Osatuta
Zeren jabe
Ekonomia
Aurrekontua54.746.302 $ (2018)
Aktiboak49.933.606.000 $ (2020ko ekainaren 30a)
Historia
Sorrera1885
1891ko urriaren 1a
Sortzailea
webgune ofiziala
Facebook: stanford Twitter: stanford Instagram: stanford Edit the value on Wikidata

Unibertsitateak 1891n onartu zituen bere lehen ikasleak, hezkidetza eta akonfesionaltasuneko erakunde gisa ireki zenean.[3] 1893an Leland hil ondoren, eta 1906ko San Frantziskoko lurrikarak campusaren zati handi bat kaltetuta, ekonomikoki larri aritu zen. Bigarren Mundu Gerraren ostean, Frederick Terman unibertsitateko errektoreak kultura ekintzailea sustatu zuen tokiko industria autosufiziente bat eraikitzeko (gero Silicon Valley izango zena). 1951n, Stanford Ikerketa Parkea Palo Alton ezarri zen, munduko lehen unibertsitate ikerketa parkea bilakatuz. 2021ean, unibertsitateak 2,288 irakasle, goi mailako bekadun, ikerketa zentroetako bekadun eta medikuntza fakultateko irakasle zituen.[4]

Unibertsitatea zazpi ikasketa fakultateen inguruan antolatzen da 3,310 hektareako kanpusean, AEBko handienetako bat. Hoover Instituzioa politika publikoen think tank-a dago bertan, eta unibertsitatea "R1: Doktorego Unibertsitateak – Ikerketa-jarduera oso altua" dutenen artean dago sailkatuta.[5] Ikasleak unibertsitateko 36 kirol arloetan lehiatzen dira, eta Stanford Atlantikoko Kosta Konferentziako (ACC) zortzi erakunde pribatuetako bat da, eta NCAA taldekako 131 txapelketa irabazi ditu. NACDA Zuzendarien Kopa eman zioten 25 urtez jarraian, 1994an hasita. Ikasleek eta ikasle ohiek 302 domina irabazi dituzte olinpiadetan (153 urre barne).[6]

Unibertsitateak 74 milioidunekin loturak ditu,[7] bertatik 58 Nobel saridun atera dira, 33 MacArthur kide, 29 Turing saridun, 7 Wolf Foundation saridun, Estatu Batuetako Auzitegi Goreneko 2 epaile, eta 4 Pulitzer saridun. Halaber, hainbat ikasle ohi Fulbright bekadun izan dira, Marshall bekadun, Gates Cambridge bekadun, Rhodes bekadun eta Estatu Batuetako Kongresuko kide.[8]

Stanfordeko campus nagusiaren ikuspegia, erdiko hondoan Memorial Eliza duela.

Historia

aldatu

Stanford Unibertsitatea 1885ean sortu zuten Lelandek eta Jane Stanfordek, Leland Stanford Jr., haien seme bakarraren oroimenari eskainia. Erakundea 1891n ireki zen Stanford-en aurreko Palo Alto baserrian. Stanford-ek bere unibertsitatea Ekialdeko unibertsitate handien arabera moldatu zuten, zehazki New Yorkeko Ithacako Cornell Unibertsitatea eredu hartuz. Stanfordi "Mendebaldeko Cornell" bezala izendatu zuten 1891ean, bere fakultateko gehiengoa Cornell afiliatu ohiak zirelako, bere lehen presidentea, David Starr Jordan, eta bigarren presidentea, John Casper Branner barne. Cornell eta Stanford goi-mailako hezkuntza eskuragarria, ez-sektarioa eta emakumeei zein gizonei irekia egiten lehenetarikoak izan ziren. Cornell-ek hezkuntza tradizionaletik urruntze erradikal hori onartu zuen lehen unibertsitate amerikar bat izan zela uste dute, eta Stanford ereduaren adoptatzaile goiztiarra bilakatu zen.[9]

1960ko hamarkadan, Stanford eskualdeko unibertsitate izatetik Estatu Batuetako entzutetsuenetakoa izatera pasatu zen, "Amerikako hamar" unibertsitate onenen zerrendetan agertu zenean, errendimenduaren igoera azkarrari esker. Unibertsitatea defentsa-kontratuekin zuzenean lotuta zegoen denboran, Wallace Sterling izan zen presidentea 1949tik 1968ra, eta Stanford-en hazkuntza gainbegiratu zuen, finantza-arazoak zituen eskualdeko unibertsitate izatetik, nazioartean aintzatetsitako finantza-potentzia akademiko izatea lortuz, "Mendebaldeko Harvard” hain zuzen.[10]

Administrazioa eta antolaketa

aldatu

Stanford irabazi-asmorik gabeko unibertsitate pribatu bat da, aukeratutako patronatu batek gobernatzen duen konfiantza korporatibo gisa administratua, gehienez 38 kide dituena. Patronatu-kideek bost urteko epeak betetzen dituzte (jarraian bi agintaldi baino gehiago ezin dutela egin) eta urtean bost aldiz biltzen dira. Patronatu berria egungo patronatuak bozketa bidez aukeratzen du. Stanfordeko arduradunek Stanford Ikerkuntza Parkea, Stanford Merkataritza Zentroa, Cantor Arte Bisualen Zentroa, Stanford Unibertsitateko Medikuntza Zentroa eta lotutako mediku instalazio asko (Lucile Packard Umeentzako Ospitalea barne) gainbegiratzen dituzte.[11]

Patronatuak presidente bat izendatzen du unibertsitateko zuzendari nagusi gisa aritzeko, irakasleen eginkizunak eta ikasketa-ikastaroak finkatzeko, finantza- eta negozio-gaiak kudeatzeko eta bederatzi presidenteorde izendatzeko.  2024ko apirilean, administrazio kontseiluak jakinarazi zuen Jonathan Levin hamahirugarren presidentea izango zela 2024ko abuztuan. Errektorea da akademia  eta aurrekontu alorretako arduradun nagusia, eta zazpi Fakultateetako dekanoek berari aurkezten diote txostenak. Jenny Martinez hamalaugarren errektorea bilakatu zen 2023ko urrian.[12]

Unibertsitatea zazpi fakultate akademikotan dago antolatuta.[13] Humanitate eta Zientzien fakulteak (hogeita zazpi sail), Ingeniaritzak (bederatzi sail) eta Jasangarritasunak (bederatzi sail) graduko eta graduondoko programak dituzte, eta Zuzenbide, Medikuntza, Hezkuntza eta Negozioak fakultateek graduondoko programak soilik. Fakultateen eskumenak eta aginteak Kontseilu Akademikoari dagozkio, fakultateko 54 hautetsiz osatua dagoena.[14]

Stanford Unibertsitateko Ikasleen Elkartea (Associated Students of Stanford University - ASSU) Stanfordeko ikasleen gobernua da, eta matrikulatutako ikasle guztiak kideak dira. Zuzendaritza bestalde, graduko zein graduondoko ikasleek aukeratutzen dute, talde bakokitzak bere aldetik, eta ikasle guztiak batera hautatzen dute presidentea eta presidenteordea. Stanford Kaliforniako Konstituzioaren klausula berezi baten onuraduna da, non esplizituki Stanfordeko ondasunak zergapetzetik salbuesten dituen, betiere jabetza hezkuntza-helburuetarako erabiltzen.

Diru-hornidura, ondasunak eta dohaintzak

aldatu

Stanford-en diru-hornidurak 2023ko abuztuan 36.500 milioi dolarreko ondasun higiezinak eta beste inbertsio batzuk biltzen ditu, eta Estatu Batuetako lau diru-hornidura akademiko handienetako bat da, 29.900 milioi dolarreko aktibo multzo batean eta 6.600 milioi dolar campus nagusitik gertu dauden higiezinetan. Stanford Silicon Valley-ko lur-jabe handiena da, eta diru-hornidura horrek unibertsitateko gastuen% 22 inguru estali zuen 2023ko ekitaldian.[15] Sortu zenetik, unibertsitatea dohaintza handien onuradun izan da. Dotazioak 1885ean hasi ziren, unibertsitatea ireki baino sei urte lehenago, Leland Stanfordek eta Jane bere emazteak 20 milioi dolar inguru helarazi zizkiotenean unibertsitateari.[16] Unibertsitateak teknologiaren jabetza intelektualaren transferentziaren aitzindarietako bat izan zen, inbertsio zuzenak sortu zituen, eta mega-emaileen kanalizazio paregabea ahalbidetu zuen,[17] hain zuzen enpresak sortu zituzten ikasle ohien aldetik, besteak beste, Google (Sergey Brin eta Larry Page), Nike (Phil Knight), Hewlett-Packard (David Packard eta Bill Hewlett), eta Sun Microsystems (Vinod Kohsla) adibide gisa. Gainera, unibertsitatearen mundu mailako ospeak eta teknologian lidergo jarraituak,[18] enpresa sortzaile garrantzitsuen dohaintza handiak erakarri ditu, hala nola, Netscape (Jim Clark), SAP SEren (Hasso Plattner) Andreessen Horowitz (Marc Andreessen eta Laura Arillaga-Andreessen), Kleiner Perkins (John Doerr eta bere emaztea Ann).[19]

Arlo akademikoa

aldatu

Ikasle berriak:

aldatu

2021ean: Eskatzaileak: 55.471 - Onartuak: 2.190 (%3,9), Matrikulatuak: 1.757

Stanford unibertsitaterik "selektiboena" dela uste du US News aldizkariak, % 4 inguruko onarpen tasarekin, AEBetako unibertsitateen artean baxuenetakoa. Stanforden onartutako eskatzaileen erdiek "Hitzezko eta matematikazko Gaitasun-proba eskolastikoan" (Scholastic Aptitude Test - SAT) 1440 eta 1570 arteko puntuazioa dute, edo "Unibertsitateko amerikar probak: ingelesa, matematika, irakurketa eta arrazoibide zientifikoa" (American College Testing - ACT) 32 eta 35 puntuazio artean, normalean 3,94 edo gehiagoko GPA batekin. Onartutakoen ustez, ikasle baten batez besteko nota faktore akademiko garrantzitsua da, eta baita eskatzaile baten maila eta gomendio-gutunak. Material ez-akademikoari dagokionez, 2019an, Stanfordek "oso garrantzitsutzat" jotzen zituen eskolaz kanpoko jarduerak, talentua/gaitasuna eta izaera/ezaugarri pertsonalak, lehen urteko onarpen-erabakiak hartzeko. Eta aldi berean, elkarrizketaren sailkapena egiten zuen, eskatzailea lehen belaunaldiko unibertsitate-eskatzailea zen, lehentasuna zuen, boluntario-lana zuen eta lan-esperientzia zuen jakiteko.[20]

Stanford-en onarpen-prozesua "behar-itsua: unibertsitateko onarpen-politikari egiten dio erreferentzia, eskatzaile baten egoera ekonomikoa kontuan hartzen ez duena onartu ala ez erabakitzeko orduan." (need-blind) da AEBetako hiritarrentzat eta egoiliar iraunkorrentzat; nazioarteko ikasleentzat behar-itsua ez den arren, % 64k behartsuenak oinarritutako laguntza jasotzen du, batez beste 31.411 $-ko laguntza-paketearekin.[21]

Irakaskuntza eta ikaskuntza

aldatu
 
Graduondoko Ikasleen Programazio Batzordeak (GSPB) antolatutako hiri-ibilaldi batean ikasleak

Stanfordek hiruhileko sistema bat jarraitzen du, udazkeneko hiruhilekoa irailaren amaieran hasi ohi da eta udaberrikoa ekainaren erdialdean amaitzen da. Lau urteko iraupena duen graduondoko programak Arteak eta Zientziak ditu ardatz goi mailako ikasleen bizikidetzan. Stanford Eskola eta Kolegioen Mendebaldeko Elkarteak egiaztatu zuen azken berrikuspenarekin 2023an.[22]

Ikerketa zentroak eta institutuak

aldatu

Stanford "R1: Doktoretza Unibertsitateak – Ikerketa jarduera oso altua." bezala sailkatuta dago.[23] 2021/22ko urte fiskaletan unibertsitatearen ikerketa-gastua 1,82 milioi dolarrekoa izan zen, eta babestutako proiektuak 7.900 izan ziren guztira. Halaber, Bikario eta Ikerketa Dekanoen Bulegoak hemezortzi laborategi, zentro eta institutu independente gainbegiratu zituen, Kathryn Ann Moler funtsezko pertsona da ikerketa-zentro horiek gidatzeko arazoak, fakultateko kideak eta ikasleak aukeratzeko. Graduko eta graduondoko ikasleentzako finantzaketa ere aurreikusten da, ikerketa kolaboratiboko laborategi, zentro eta institutuentzat. Stanfordeko kide diren beste erakunde batzuen artean daude SLAC National Accelerator Laboratory (jatorriz Stanford Linear Accelerator Center), Stanford Research Institute (unibertsitatean sortu zen erakunde independentea), Hoover Institution (pentsaera kontserbadoreko erakundea), eta Hasso Plattner Diseinu Institutua (diseinu-eskola multidiziplinarra), Hasso Plattner Institute of Potsdameko Unibertsitatearekin lankidetzan, zeinak barne hartzen baititu produktuen diseinua, ingeniaritza eta hezkuntza.[24]

Ospea eta sailkapenak

aldatu

Munduko hiru ranking akademiko globaletan, 2024an honela zegoen kokatuta:

- QS World University Rankings, 5.garren.

- Times Higher Education World Unuiversity Rankings, 2.garren

- U.S. News&World Report Best Global Universities Ranging, 3.garren

 
William Shockley, Stanfordeko katedratikoa, Fisikako Nobel sariduna, "Silicon Valleyko aita"

Stanford munduko unibertsitate entzutetsuenetakotzat hartzen dute iturri nagusiek, besteak beste, AEBetako News & World Report, Times Higher Education eta QS World University Rankings. The Wall Street Journal-en 2024ko sailkapenean adierazi zen bezala, "ohiko jokalariak ia beti aterako dira lehen postuetan: Princeton, Stanford, Yale, Harvard, etab. Gertatzen zaizun edozein rankingetan lehen postu horietan lehiatuko dira".[25]

Aurkikuntzak eta berrikuntza

aldatu

Natura zientziak

aldatu

Azido desoxirribonukleikoaren (DNA) sintesi biologikoa – Arthur Kornbergek azido erribonukleikoaren eta azido desoxirribonukleikoaren sintesi biologikoaren mekanismoak aurkitu zituen, eta Fisiologia edo Medikuntzako Nobel Saria irabazi zuen 1959an, Stanforden egindako lanagatik. Bakterioak aztertuta, Kornbergek DNA polimerasa isolatzea lortu zuen 1956an, DNAren eraketan aktiboa den entzima bat.[26]

• Lehenengo organismo transgenikoaStanley Cohen eta Herbert Boyer izan ziren organismo bizidun batetik bestera geneak transplantatu zituzten lehen zientzialariak, ingeniaritza genetikoaren oinarrizko aurkikuntza bat izan zena. Milaka produktu garatu dira euren lanaren arabera, giza hazkuntza hormona eta B hepatitisaren aurkako txertoa barne.[27]

Laser - Arthur Leonard Schawlow-ek 1981eko Fisikako Nobel Saria partekatu zuen Nicolaas Bloembergen eta Kai Siegbahn-ekin laserrei buruzko lanagatik.[28]

Erresonantzia magnetiko nuklearraFelix Blochek zehaztasun magnetiko nuklearren neurketa egiteko metodo berriak garatu zituen, MRIaren oinarrian dauden printzipioak izanik.[29]

Informatika eta zientzia aplikatuak

aldatu
 
Vint Cerf, Interneteko arkitektura diseinatu zuen Stanford taldeko liderra

ARPANET - Stanford Research Institute, hasieran Stanford-en parte zen baina campus bereizi batean, eta jatorrizko lau ARPANET adabegietako baten gunea izan zen. 1970eko hamarkadaren hasieran, Bob Kanek eta Vint Cerf-en Internetworking-ari buruzko ikerketa-proiektua garatu zuten, geroago DARPAk TCP-ra (Transmission Control Program) formulatu zena.[30]

Internet - Stanford izan zen Interneten jatorrizko diseinua egin zen gunea. Vint Cerfek 1973an Robert E. Kanekin (Bob Kahn) batera sortu zuen Transmission Control Protocol (TCP/IP). Diseinua lantzeko ikerketa talde bat zuzendu zuen, Interneten arkitekturaren oinarria lortuz.[31]

Frekuentzia modulatuaren sintesia – Musika saileko John Chowning-ek FM musika-sintesi algoritmoa asmatu zuen 1967an, eta Stanfordek geroago Yamaha Corporation-i eman zion lizentzia.[32]

Google - Google 1996ko urtarrilean hasi zen Larry Page eta Sergey Brin-en ikerketa-proiektu gisa, biak Stanford-en doktoretza-ikasleak zirenean. 1999an sortu zen Stanfordeko Liburutegi Digitalaren Proiektuan (Stanford Digital Library Project - SDLP) lanean ari ziren. SDLPren helburua "liburutegi digital bakar, integratu eta unibertsal baterako teknologia gaitzaileak garatzea" zen, eta Zientzia Fundazio Nazionala (National Science Foundation)-en bidez finantzatu zen. Gaur egun, Google munduko markarik baliotsuenetako bat da.[33]

• Klystron hodia – Russell eta Sigurd Varian anaiek Stanforden asmatua. Haien prototipoa 1937ko abuztuan amaitu eta frogatu zen. 1939an argitaratutakoan, klystron-aren berriek berehala eragin zuten radar-ekipoetan lan egiten zuten AEBetako eta Erresuma Batuko ikertzaileen lanean.[34]

• RISC – ARPAk finantzatutako VLSI proiektua mikroprozesadorearen diseinua da. Stanford eta UC Berkeley dira kontzeptu honen dibulgazioarekin lotuenak. Stanfordeko MIPS arkitektura arrakastatsu gisa komertzializatuko zen, eta Berkeleyk RISC-k kontzeptu osoari eman zion izena, SPARC gisa merkaturatua. Garai horretako beste arrakasta bat IBMren ahaleginak izan ziren, azkenean IBM POWER instrukzio-multzoaren arkitektura, PowerPC eta Power ISAra ekarri zutenak. Proiektu hauek heldu ahala, 1980ko hamarkadaren amaieran eta batez ere 1990eko hamarkadaren hasieran antzeko diseinu ugari loratu ziren, Unix lan-estazioen merkatuan indar handia suposatuz, baita laser-inprimagailuetan, bideratzaileetan eta antzeko produktuetan txertatutako prozesadoreetan ere.[35]

• SUN lan-estazioa - Andy Bechtolsheimek SUN lan-estazioa diseinatu zuen, Stanford University Network komunikazio-proiekturako CAD lan-estazio pertsonal gisa, eta horrek Sun Microsystems-era eraman zuen.[36]

• MIMO - Arogyaswami Paulraj eta Thomas Kailath-ek sarrera anitzeko eta irteera anitzeko (MIMO) irrati-komunikazioak asmatu zituzten, hargailuetan eta igorleetan antena anitz erabiltzea aldi berean. 1992an asmatua, MIMO funtsezko elementua da gaur egungo haririk gabeko teknologia moderno askotan.[37]

Enpresak eta ekintzailetza

aldatu

Stanford mundu osoko unibertsitate arrakastatsuenetako bat da enpresak sortu eta lehendik dauden enpresei bere asmakizunen lizentzia ematean, eta askotan teknologia transferentziarako eredutzat hartzen da.[38] Stanfordeko Teknologia Lizentzien Bulegoa unibertsitateko ikerketa, jabetza intelektuala eta unibertsitateak garatutako proiektuak merkaturatzeaz arduratzen da. Unibertsitateak arrisku-kultura sendoa duela deskribatzen da, non ikasleak animatzen diren, eta askotan finantzatzen diren, beren enpresak abiarazteko. Stanfordeko ikasle ohiek sortutako enpresek urteko 2,7 bilioi dolar baino gehiago sortzen dituzte, eta 5,4 milioi lanpostu sortu dituzte 1930eko hamarkadatik. Konbinatuta, enpresa hauek munduko hamargarren ekonomia osatuko lukete.[39]

Stanford-ekin eta haien konexioekin oso[40] lotuta dauden enpresa aipagarri batzuk honako hauek dira:

Hewlett-Packard, 1939: William R. Hewlett (B.S., doktoregoa) eta David Packard (M.S) izan ziren sortzailekideak.[41]

• Silicon Graphics, 1981: James H. Clark (irakasle elkartua) eta bere graduondoko hainbat ikasle sortzailekideak.[42]

 
Jerry Yang, Yahoo!

Sun Microsystems, 1982: Vinod Khosla (M.B.A), Andy Bechtolsheim (PhD) eta Scott McNealy (M.B.A) sortzailekideak[43]

Cisco, 1984: Leonard Bosack (M.S) eta Sandy Lerner (M.S) sortzailekideek Stanford Computer Science eta Graduate School of Business ordenagailuen eragiketa taldeen arduradunak izan ziren, hurrenez hurren, hardwarea garatu zenean.[44]

Nvidia, 1993: Jensen Huang (M.S) sortzailekidea.[45]

Yahoo!, 1994: Jerry Yang (B.S, M.S) eta David Filo (M.S) sortzailekideak[46]

Netflix, 1997: Reed Hastings (M.S) sortzailekidea[47]

Google, 1998: Larry Page (M.S) eta Sergey Brin (M.S) sortzailekideak[48]

PayPal, 1998: Ken Howery (B.A), Peter Thiel (B.A, J.D), Elon Musk (Lizentziatua) sortzailekideak[49]

• VMware, 1998: Mendel Rosenblum (irakaslea) eta Edouard Bugnion (M.S) sortzailekideak[50]

LinkedIn, 2002: Reid Hoffman (B.S), Konstantin Guericke (B.S, M.S), Eric Lee (B.S) eta Alan Liu (B.S) sortzailekideak[51]

YouTube, 2005: Jawed Karim (M.S) sortzailekidea[52]

Instagram, 2010: Kevin Systrom (B.S) eta Mike Krieger (B.S) sortzailekideak[53]

Snapchat, 2011: Evan Spiegel (B.S), Reggie Brown (B.S) eta Bobby Murphy (B.S) sortzailekideak[54]

Coursera, 2012: Andrew Ng (irakasle elkartua) eta Daphne Koller (irakaslea, doktorea) sortzailekideak[55]

• DoorDash, 2013: Tony Xu (M.B.A) eta Evan Moore (M.B.A) sortzailekideak[56]

Pertsona nabarmenak

aldatu

Saridunak eta adituak:

aldatu
  • 2 ACL Bizitzako Lorpen Sariaren irabazle;
  • 3 Presidentziako Askatasunaren Domina irabazle;
  • Teknologiaren Domina Nazionaleko 3 hartzaile;
  • 4 Pulitzer sariaren irabazle;
  • Humanitateen Domina Nazionaleko 6 hartzaile;
  • 6 Turing sariaren irabazle;
  • 7 Wolf Foundation sariaren irabazle;
  • Zientziaren Domina Nazionalaren 10 hartzaile;
  • 14 AAAI bekadun;
  • 22 Nobel saridun (2022tik aurrera, 58 afiliatu guztira);
  • 33 MacArthur Fellows;
  • American Philosophical Society-ko 47 kide;
  • American Physics Society-ko 56 kide (1995etik);
  • Medikuntza Akademia Nazionaleko 90 kide;
  • Ingeniaritza Akademia Nazionaleko 113 kide;
  • Zientzia Akademia Nazionaleko 174 kide;
  • Amerikako Arte eta Zientzien Akademiako 303 kide.

Stanfordeko ikasle ohi aipagarriak:

aldatu

Gaur egungo eta iraganeko Stanfordeko irakasle aipagarriak:

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) "'Return of Organization Exempt from Income Tax – 2013' (IRS Form 990)" (PDF).. foundationcenter.org. 990s.foundationcenter.org..
  2. (Ingelesez) "History: Stanford University". Stanford University.
  3. (Ingelesez) "Chapter 1: The University and the Faculty". Faculty Handbook. Stanford University..
  4. (Ingelesez) Luger, Michael I.; Goldstein, Harvey A.. (1991). Technology in the Garden: Research Parks and Regional Economic Development.. Chapel Hill: University of North Carolina Press., 122 or. ISBN ISBN 9780807843451..
  5. (Ingelesez) "Carnegie Classifications—Stanford University".. Carnegie Foundation for the Advancement of Teaching..
  6. (Ingelesez) "Stanford Facts". Stanford University.
  7. (Ingelesez) Elkins, Kathleen. (2018). "More billionaires went to Harvard than to Stanford, MIT and Yale combined".. cnbc..
  8. (Ingelesez) "Top Producers". us.fulbrightonline.org..
  9. (Ingelesez) Davis, Margo Baumgartner; Nilan, Roxanne. (1989). The Stanford Album: A Photographic History, 1885–1945. Stanford University Press., 14 or. ISBN 978-0-8047-1639-0...
  10. (Ingelesez) Lowen, Rebecca S. (1997). Creating the Cold War University: The Transformation of Stanford (1st ed.). US: University of California Press, 7 or. ISBN 978-0-520-91790-3...
  11. (Ingelesez) "University Governance and Organization". bulletin.stanford.edu. Stanford University.
  12. (Ingelesez) "About the Office | Office of the Provost". Provost Stanford. Stanford University.
  13. (Ingelesez) "Stanford's Seven Schools". Stanford University.
  14. (Ingelesez) "The Faculty Senate – University Governance and Organization". facultysenate.stanford.edu. Stanford University.
  15. (Ingelesez) Stock, Stephen; Villarreal, Mark; Myers, Sean; Nious Kevin. (2019). "Who Owns Silicon Valley: Stanford?". NBC Bay Area.
  16. (Ingelesez) "About Stanford University | Bondholder Information".. bondholder-information.stanford.edu.
  17. (Ingelesez) Liang, Weixin; Elrod, Scott; McFarland, Daniel A.; Zou, James. (2022). "Systematic analysis of 50 years of Stanford University technology transfer and commercialization". Patterns. 3 (9): 100584. ISBN doi:10.1016/j.patter.2022.100584. ISSN 2666-3899. PMC 9481953. PMID 36124300...
  18. (Ingelesez) "Top 10 Technology Research Universities in the World: Cpst.org". www.cpst.org..
  19. (Ingelesez) Gelles, David. (2022). "Stanford Gets $1.1 Billion for New Climate School From John Doerr". The New York Times ISBN ISSN 0362-4331..
  20. (Ingelesez) "Stanford University Common Data Set 2019–2020" (PDF).. Stanford Office of Institutional Research and Decision Support..
  21. (Ingelesez) "Undergraduate Basics". Financial Aid. Stanford University.
  22. (Ingelesez) "Accreditation". wasc.stanford.edu.
  23. (Ingelesez) "Carnegie Classifications—Stanford University". Carnegie Foundation for the Advancement of Teaching.
  24. (Ingelesez) "Interdisciplinary Laboratories, Centers, and Institutes". Stanford University.
  25. (Ingelesez) Bleizeffer, Kristy. (2023). "Ranking: Wall Street Journal's 2024 Best Colleges In America". Poets&Quants for Undergrads.
  26. (Ingelesez) "The Nobel Prize in Physiology or Medicine 1959".. nobelprize.org..
  27. Yount, Lisa. (2003). A to Z of biologists. New York: Facts on File, 47-49 or. ISBN 978-0-8160-4541-9..
  28. (Ingelesez) Hänsch, Theodor W.. (1999). "Obituary: Arthur Leonard Schawlow". Physics Today. 52 (12), 75-76 or. ISBN Bibcode:1999PhT....52l..75H. doi:10.1063/1.2802854...
  29. (Ingelesez) Bloch, F.; Hansen, W. W.; Packard, Martin. (1946). "Nuclear Induction". Physical Review. 69 (3–4), 127 or. ISBN Bibcode:1946PhRv...69..127B. doi:10.1103/PhysRev.69.127...
  30. (Ingelesez) "Network (SUNet — The Stanford University Network)". Stanford University Information Technology Services.
  31. (Ingelesez) Cerf, Vinton G.. (2009). "The day the Internet age began". Nature, Volume 461, Issue 7268,, 1202–1203 or. ISBN Bibcode:2009Natur.461.1202C. doi:10.1038/4611202a. PMID 19865146. S2CID 205049153...
  32. (Ingelesez) Johnstone, Robert. (1994). "Johnstone, Robert". academia.
  33. (Ingelesez) The Stanford Integrated Digital Library Project. U.S. National Science Foundation. Archived at the Wayback Machine, Award Abstract #9411306,.
  34. (Ingelesez) Caryotakis, George. (1998). "The Klystron: A Microwave Source of Surprising Range and Endurance" (PDF).. Stanford Linear Accelerator Center, Stanford University - slac stanford..
  35. (Ingelesez) Reilly, Edwin D.. (2003). Milestones in Computer Science and Information Technology. Bloomsbury Academic., 50 or. ISBN 1-57356-521-0...
  36. (Ingelesez) Southwick, Karen. (1999). High Noon: The Inside Story of Scott McNealy and the Rise of Sun Microsystems. John Wiley & Sons. ISBN 9780471297130..
  37. (Ingelesez) "Arogyaswami Paulraj, 2014 Marconi Prize recipient, Honored for his pioneering contributions to developing the theory and applications of MIMO antennas".. Marconi Society..
  38. (Ingelesez) Nigel Page. (2007). The Making of a Licensing Legend: Stanford University's Office of Technology Licensing. Chapter 17.13. Sharing the Art of IP Management. Globe White Page Ltd, London, U.K..
  39. (Ingelesez) Timothy Lenoir.. (2014). Inventing the entrepreneurial university: Stanford and the co-evolution of Silicon Valley. Building Technology Transfer within Research Universities: An Entrepreneurial Approach Edited by Thomas J. Allen and Rory P. O'Shea. Cambridge University Press,, 88–128 or. ISBN 9781139046930..
  40. (Ingelesez) "Reed Hastings | Stanford University School of Engineering".. engineering.stanford.edu.
  41. (Ingelesez) "HPE History". hpe.
  42. (Ingelesez) Bowen, Jonathan. (2001). "Silicon Graphics, Inc.". Rojas, Raúl (ed.). Encyclopedia of Computers and Computer History. Routledge., 709–710 or. ISBN 978-1579582357...
  43. (Ingelesez) "Sun Microsystems Getting Started". sun.
  44. (Ingelesez) Duffy, Jim. (2012). "Critical milestones in Cisco history". Network World.
  45. (Ingelesez) "Jensen Huang". NVIDIA Newsroom.
  46. (Ingelesez) Goel, Vindu. (2016). "Yahoo's Sale to Verizon Ends an Era".. The New York Times.
  47. (Ingelesez) "Reed Hastings | Stanford University School of Engineering".. engineering.stanford.edu.
  48. (Ingelesez) "How we started and where we are today & Our history in depth – Google".. about.google.
  49. (Ingelesez) O'Connell, Brian. (2020). "History of PayPal: Timeline and Facts". TheStreet.
  50. (Ingelesez) "VMware Founders Professorship of Computer Science". graphics.stanford.edu.
  51. (Ingelesez) "Founders". LinkedIn.
  52. (Ingelesez) Communications, Grainger Engineering Office of Marketing and. "Jawed Karim".. grainger.illinois.edu.
  53. (Ingelesez) Zeen, Anna. (2020). "Feature Updates – First Instagram post". zeen.
  54. (Ingelesez) Oconnell, Brian. (2020). "History of Snapchat". thestreet.
  55. (Ingelesez) "About Coursera". usinesswire.
  56. (Ingelesez) Ekiel, Erika. (2015). "DoorDash CEO: Solving Problems of Time-Starved People". tanford Graduate School of Business.

Bibliografia

aldatu
  • Mirrielees, Edith R. Stanford: the Story of a University (1959), popular history.
  • Mohr, James C. "Academic turmoil and public opinion: The Ross case at Stanford." Pacific Historical Review 39.1 (1970): 39–61. Economist was fired in 1900 for his liberalism. online.
  • Leslie, Stuart W. "Playing the education game to win: The military and interdisciplinary research at Stanford." Historical studies in the physical and biological sciences 18.1 (1987): 55–88. online.
  • Davis, Margo Baumgartner, and Roxanne Nilan. The Stanford album: a photographic history, 1885–1945 (Stanford University Press, 1989).
  • Altenberg, Lee. Beyond Capitalism: Leland Stanford's Forgotten Vision (Stanford Historical Society, 1990).
  • Lowen, Rebecca S. "Transforming the university: Administrators, physicists, and industrial and federal patronage at Stanford, 1935–49." History of Education Quarterly 31.3 (1991): 365–388.
  • Lowen, Rebecca S. " 'Exploiting a Wonderful Opportunity': The Patronage of Scientific Research at Stanford University, 1937–1965." Minerva (1992): 391–421. online.
  • Kargon, Robert, and Stuart Leslie. "Imagined geographies: Princeton, Stanford and the boundaries of useful knowledge in postwar America." Minerva (1994): 121–143.
  • Leslie, Stuart W. The Cold War and American Science: The Military-Industrial-Academic Complex at MIT and Stanford, (Columbia University Press, 1994).
  • Lowen, Rebecca S., and R. S. Lowen, Creating the Cold War University: The Transformation of Stanford, (University of California Press, 1997).
  • Cuban, Larry. "Change without reform: the case of Stanford University School of Medicine, 1908–1990." American Educational Research Journal 34.1 (1997): 83–122.
  • Fetter Jean. Questions and Admissions: Reflections on 100,000 Admissions Decisions at Stanford (1997), ISBN 0-8047-3158-6
  • Fenyo, Ken, The Stanford Daily 100 Years of Headlines (2003), ISBN 0-9743654-0-8
  • Gillmor, C. Stewart. Fred Terman at Stanford: Building a discipline, a university, and Silicon Valley (Stanford UP, 2004) online.
  • Adams, Stephen B. "Stanford and Silicon Valley: Lessons on becoming a high-tech region." California management review 48.1 (2005): 29–51.
  • Joncas, Ricard, David Neumann, and Paul V. Turner. The Campus Guide: Stanford University. Princeton Architectural Press, 2006. doi:10.1007/1-56898-664-5. ISBN 978-1-56898-538-1 (print); ISBN 978-1-56898-664-7 (online).
  • Lyman, Richard W. Stanford in turmoil: Campus unrest, 1966–1972 (Stanford University Press, 2009) online.
  • Nash, George H. Herbert Hoover and Stanford University (Hoover Press, 2015) online.
  • Nilan, Roxanne L., and Cassius L. Kirk Jr. Stanford's Wallace Sterling: Portrait of a Presidency 1949–1968 (Stanford Up, 2023), a major scholarly history. see description.
  • Tarnoff, Ben. "Better, Faster, Stronger" (review of John Tinnell, The Philosopher of Palo Alto: Mark Weisner, Xerox PARC, and the Original Internet of Things, University of Chicago Press, 347 pp.; and Malcolm Harris, Palo Alto: A History of California, Capitalism, and the World, Little, Brown, 708 pp.), The New York Review of Books, vol. LXX, no. 14 (21 September 2023), pp. 38–40.

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.