Arantxa Urretabizkaia
Arantxa Urretabizkaia | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1947ko uztailaren 1a (77 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea, poeta, zinema aktorea eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Arantxa Urretabizkaia Bejarano (Donostia, Gipuzkoa, 1947ko uztailaren 1a) euskal idazle eta kazetaria da. Eleberrigintzan jardun izan du batik bat, baina olerkigintzan eta gidoigintzan ere egin ditu lanak. Aktore ere aritua da, Segoviako ihesa filmean. Feminista da, eta Hondarribiko alardean emakumeek gizonen pare desfilatzeko eskubidearen aldeko borrokan nabarmendu da. Izan ere, Hondarribian bizi da azken hamarkada hauetan.
Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1983an.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako Loiola auzoko Txominenean jaio zen. Hiru urteko zelarik, Donostiako Egia auzora aldatu zen familiarekin. Hamahiru urterekin idazkaritza ikasten hasi eta hamaseirekin, berriz, erizaintzaren ikasketari ekin zion. Historiako lizentzia eskuratu zuen Bartzelonan 1975 urtean.[1]
Familia abertzale batean sortua, hiru neba-arreba ziren eta aita zortzi urtez egon zen kartzelan heriotza-zigorra jasota. Aita hil zenean hasi zitzaion euskararen aldeko jarrera sendotzen. Ramon Saizarbitoriak eta Ibon Sarasolak gurasoek markatutako bidetik aldentzeko indarra eman ziotela adierazi du.[2]
Lur argitaletxearen inguruko taldean hasi zen idazten, Ramon Saizarbitoria, Ibon Sarasola eta Rikardo Arregirekin batera. Hain zuzen, Ibon Sarasola bere "irakurle handia" dela adierazi du. Xabier Elorriaga aktorearekin dago ezkonduta, eta harekin batera Urretabizkaia ere aktore izan zen Segoviako ihesa filmean. Seme baten ama da.[3][4]
Hedabideetan ere lan egin du, artikuluak idazten eta solaskide moduan. 1977an Egin egunkarian hasi zen kazetari lanetan, eta geroztik EITB, El Diario Vasco (Zabalik gehigarrian, bereziki eta ostean zutabegile bezala astero), Deia eta El Mundon ere jardun du.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Zergatik panpox (1979, Hordago): Berrargitalpena Ereinek 1985ean.
- Aspaldian espero zaitudalako ez nago sekula bakarrik (1983, Erein)
- Saturno (1987, Erein)
- Koaderno gorria (1998, Erein)
- 3 Mariak (2010, Erein)
- Zuri-beltzeko argazkiak (2014, Pamiela)
- Azken etxea (2022, Pamiela)[5]Lan honengatik 2023ko Narratibaren euskarazko Euskadi Literatura Saria jaso zuen.[6]
Haur eta Gazte
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Aurten aldatuko da nire bizitza (1992, Erein)
- Basamortuko malkoa (2001, Erein)
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- San Pedro bezperaren ondokoak, (1972, Lur. Gipuzkoa saria, 1971)
- Maitasun magalean, 1982 (Espainiako [Espainiako Kritika Saria euskarazko narratiba eta poesiari|Kritikaren Sari Nazionala]] eta Irun Hiria saria)
- XX. mendeko poesia kaierak - Arantxa Urretabizkaia, antologia, 2000, Susa, Koldo Izagirreren edizioa
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bidean ikasia (1993-2016) (2016, Pamiela).[7] Lan honengatik 2017ko Saiakeraren euskarazko Euskadi Literatura Saria jaso zuen.
Zinema gidoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Albaniaren konkista, 1983
- Lauaxeta, 1987
Bestelakoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mendebaleko ekonomiaren historia (1970, Lur) Ramon Saizarbitoria eta Ibon Sarasolarekin batera
Itzulpenak: euskarara ekarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Afrika iraultzaren alde (Frantz Fanon), 1970, Ibon Sarasolarekin batera.
- Sozialismoaren frogantzak (Maurice Dobb), Lur, 1971.
- Euskal Berdintasuna (A. Otazu), 1973.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1971. Gipuzkoa saria. San Pedro bezperaren ondokoak poesia liburuagatik.
- 1981. Ignacio Aldekoa Ipuin Sariketa. X. saria. "Baina ez egunero" ipuinarekin.
- 1982. Espainiako Kritika Saria euskarazko poesiari. Maitasun magalean poesia liburuagatik.
- 1982. Irun Hiria saria. Maitasun magalean poesia liburuagatik.
- 2001. Rikardo Arregi saria. Zabalik astekarirako elkarrizketengatik.
- 2006. Rosalía de Castro saria, Centro PEN Galicia.[8]
- 2017. Euskadi saria euskarazko saiakerari. Bidean ikasia liburuagatik.[9]
- 2019. Abbadia Saria.[10]
- 2023: Martxoaren 24an, euskara batuak "herriaren garapenean izan duen balioa" azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko, Euskaltzaindiak eta Orereta Ikastolak Errenteria eta Donostia lotuko zuen 8.000 lagunek osatutako giza-kate erraldoi bat antolatu zuten. Euskara batuaren sorreran eta gorpuztean nabarmendutako 15 pertsona oroituko zituen ekimenak: Koldo Mitxelena, Resurreccion Maria Azkue, Pierre Broussain, Jose Maria Satrustegi, Julia Berrojalbiz, Xabier Kintana, Raimundo Olabide, Julene Azpeitia, Luis Villasante, Henrike Knörr, Arantxa Urretabizkaia, Arturo Campion, Gabriel Aresti, Jean-Louis Davant eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi.[11][12]
- 2023. 2022ko 111 Akademia saria, urteko euskarazko literaturak eman duen lan onenagatik.[13]
- 2023. Narratibaren euskarazko Euskadi Literatura Saria Azken etxea nobelagatik.[6]
Beste hizkuntzetara itzuliak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zergatik panpox
- (Katalanez) Per què, menut? (Sant Boi de Llobregat: Ediciones del Mall, 1982). Itz. Josep Daurella
- (Gaztelaniaz) ¿Por qué, Panpox? (Sant Boi de Llobregat: Ediciones del Mall, 1986). Itz. egilea bera: Arantxa Urretabizkaia
- (Bulgarieraz) Червената тетрадка ; Защо пампушко? (Sofia: Panorama, 2018). Itz. María Pachkova. Liburuak Koaderno gorriaren itzulpena eta beste lan batzuk ere jasotzen ditu.
Saturno
- (Gaztelaniaz) Saturno (Madril: Alfaguara, 1989). Itz. Maite Gonzalez Esnal eta egilea bera.
Koaderno gorria
- (Gaztelaniaz) El cuaderno rojo (Donostia: Ttarttalo, 2002). Itz. Iñaki Iñurrieta. 2013an berrargitaratua (Arre: Pamiela)
- (Errusieraz) Krasnaya tetrad (San Petersburgo: St. Petersburg University Press, 2007). Itz. Elena Zernova
- (Alemanez) Das rote Heft (Bohn: Pahl-Rugenstein, 2007). Itz. Jürgen Wolf
- (Italieraz) Quaderno rosso (Milan: Gran Vía, 2008). Itz. Roberta Gozzi
- (Ingelesez) The Red Notebook (Nevada: University of Nevada, 2009). Itz. Kristin Addis (itz.). Center for Basque Studies, University of Nevada, Reno.
- (Eslovenieraz) Rdeči zvezek (Eslovenia: Malinc, Medvode, 2018). Itz. Bárbara Pregelj
- (Bulgarieraz) Червената тетрадка ; Защо пампушко? (Sofia: Panorama, 2018). Itz. María Pachkova. Liburuak Zergatik panpoxen itzulpena eta beste lan batzuk ere jasotzen ditu. Bulgarierarako itzulpena aurkeztu da Bulgariako Sofia eta Plovdiv hirietan, Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 kultur hiriburutzak bultzatutako programari esker sortutako liburua.[14]
Hiru mariak
- (Gaztelaniaz) Las tres marías (Donostia: Erein, 2011). Itz. Cristina Fernández
Zuri-beltzeko argazkiak
- (Gaztelaniaz) Retratos en blanco y negro (Arre: Pamiela, 2015). Itz. Fernando Rey Escalera
Bidean ikasia
- (Gaztelaniaz) Lecciones del camino (Arre: Pamiela, 2018). Itz. Fernando Rey Escalera
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Urretabizkaia Bejarano, Arantxa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-29).
- ↑ Arregi, Miren. (2018-06-01). «"Liburu berriena saltzen dudan aldiko ez dut euroa lortzen"» (PDF) Puntua (Goiena astekaria) (Noiz kontsultatua: 2019-03-19).
- ↑ Urkiza, Ana. (2006). Zortzi unibertso zortzi idazle: elkarrizketak. Alberdania ISBN 84-96643-37-9..
- ↑ «Urretabizkaia, Arantxa - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
- ↑ Sarasola, Ainhoa. «Arantxa Urretabizkaiak ‘Azken etxea’ nobela plazaratu du» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-08).
- ↑ a b Rey Gorraiz, Uxue. (2023-10-11). «Arantxa Urretabizkaiak, Patxi Zubizarretak eta Joseba Larratxek irabazi dituzte Euskadi sariak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-11).
- ↑ Olaziregi, Mari Jose. (). «Arantxa Urretabizkaia: Bidean ikasia, Pamiela, 2016 (Euskadi Saria, 2017).» Erlea, 11. zenbakia ISSN 1889-7576..
- ↑ (Gaztelaniaz) «O PEN Clube de Galicia entrega mañá en Santiago os premios Rosalía de Castro» La Voz de Galicia 2006-05-23 (Noiz kontsultatua: 2020-12-20).
- ↑ Kulturklik Leire Bilbao, Ander Izagirre, Mikel Valverde eta Matías Múgica dira aurtengo Euskadi Literatura Sarietako gainerako irabazleak. .
- ↑ «Arantxa Urretabizkaiak jasoko du 2019ko Anton Abbadia saria» ORAIN Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
- ↑ «Giza kate batek Errenteria eta Donostia lotuko ditu martxoaren 24an euskara batuari gorazarre egiteko» EITB 2023-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
- ↑ Iraola, Arantxa. (2023-03-18). «Giza kate batek lotuko ditu Donostia eta Errenteria, euskara batua goratzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
- ↑ Akademia, 111. (2023-04-25). «Arantxa Urretabizkaiak irabazi du 2022ko 111 Akademiaren Saria» 111 Akademia (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
- ↑ «´Koaderno gorria´ nobelaren itzulpena Bulgarian aurkeztuko du Arantxa Urretabizkaiak» Etxepare institutuaSustatu 2018-03-26.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kortazar, Jon: Arantxa Urretabizkaiaren poesiaren irakurketa. - Egan, 2000-1/2, 93-105
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1947ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Arantza Urretabizkaia
- Euskarazko eleberrigileak
- Emakume itzultzaileak
- Euskal Herriko itzultzaileak
- Euskal Herriko saiakeragileak
- Euskaltzain urgazleak
- Euskarazko poetak
- Euskal Herriko zinema gidoilariak
- XX. mendeko emakume idazleak
- XXI. mendeko emakume idazleak
- XX. mendeko Donostiako idazleak
- XXI. mendeko Donostiako idazleak
- Euskal Herriko feministak
- Emakume poetak
- Emakume zinema-gidoilariak
- Hondarribiarrak
- Lur argitaletxea
- Bartzelonako unibertsitateko ikasleak