Koreera
Koreera (koreeraz: 한국어/韓國語 hangugo (hegoaldean), 조선말/朝鮮말 tsosonmal (iparraldean)) Korean (Ipar nahiz Hego Korean) eta Txinako Yanbian herrialde autonomo mugakidean mintzatzen den hizkuntza bakartua da; hala ere, haren dialekto batzuk hizkuntzatzat hartzen dira, haien arteko ezberdintasunak direla eta.
Koreera | |
---|---|
한국어 — 조선말 — 한국말 | |
Koreera esateko bi moduak, goitik behera idatzita: ezkerretara, Hego Koreakoa (hangugeo); eskuinean, Ipar Koreakoa (chosŏnmal). | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Ipar Korea eta Hego Korea |
Hiztunak | 78 milioi |
Rankinga | 13. hizkuntza mintzatuena |
Ofizialtasuna | Ipar Korea eta Hego Korea |
UNESCO sailkapena | 1: ziurra |
Araugilea | Hego Korea: Gungnip-gugeowon (Koreeraren Nazio Institutua; 국립국어원) Ipar Korea: Sahoe Kwahagwŏn Ŏhak Yŏnguso (사회 과학원 어학 연구소) |
Hizkuntza sailkapena | |
Hizkuntza isolatua[1][2][3][4][5][6] | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, hizkuntza eranskaria, adjective-noun (en) , silabadun hizkuntza, hizkuntza sintetikoa, nominatibo-akusatibo hizkuntza, vowel harmony (en) , pitch accent (en) , postposizioa eta pro-drop language (en) |
Denbora gramatikalak | orainaldia, lehenaldia eta geroaldia |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, genitiboa, datiboa, akusatiboa, instrumentala eta bokatiboa |
Alfabetoa | Hangula eta Hanja |
Aurrekaria | Middle Korean (en) |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ko |
ISO 639-2 | kor |
ISO 639-3 | kor |
Ethnologue | kor |
Glottolog | kore1280 |
Wikipedia | ko |
Linguasphere | 45-AAA-a |
ASCL | 7301 |
IETF | ko |
Gutxi gorabehera, 78 milioi lagunek hitz egiten dute. Mila urtez hanja izeneko txinatar karaktereak erabiliz idatzi zen, XV. mendean hangul izeneko idazkera garatu zen arte, Sejong Handiaren aginduz, baina XX. mendera arte ez zen orokor bihurtu, aristokratek hanja nahiago baitzuten.
Koreera hizkuntza eranskaria da morfologian eta subjektu-objektu-aditz motakoa joskeran.
Iparraldeko eta hegoaldeko koreeraren aldaerak ez dira batː iparraldeko koreerak askoz maliegu gutxiago ditu, adibidez.
Ahaidantza
aldatuHizkuntzalari gehienek hizkuntza bakartutzat daukate koreera, baina gutxi batzuek altaitar hizkuntzen taldean sartzen dute.
Japonieraren eta koreeraren arteko balizko ahaidetasunaz ohartu zen lehen hizkuntzalaria Ogura Shinpei izan zen.
Dialektoak
aldatuHego Koreako hizkuntza estandarraren oinarria Seulgo dialektoan datza eta Ipar Koreakoa, berriz, Piongiangoan. Bi horiez gain, Korear penintsulako eskualde bakoitzak berea du; beste lurraldeetan hainbat dialekto ere garatu ziren, adibidez, Txinako korearrena.
Dialektoek bestelakotasunak dituzte fonetika eta lexikoan eta batzuetan bestelakotasunak oso esanguratsuak dira: horren ondorioz, hainbat hizkuntzalarik dialekto batzuk hizkuntzatzat hartzen dituzte (Jeju uhartekoa, adibidez).
Izena
aldatu1945. urtearen aurretik hizkuntzak tsosonmal (조선말, 朝鮮말) edo tsosono (조선어, 朝鮮語) izena zuen; gaur egun izen bera erabiltzen segitzen dute Ipar Korean, baina Hego Korean hangugo (한국어, 韓國語) edo hangunmal (한국말, 韓國말) izenak onartzen dira (sarritan kugo (국어, 國語 —«hizkuntza ofiziala»— esaten da). Herrialde bietan urimal (우리말, «gure hizkuntza») izena erabiltzen da halaber.
Idazketa
aldatuHerrialde bietako koreerak XV. mendean garatutako hangul izeneko idazketa darabil. Lehenago hanja izeneko idazketa erabiltzen zen, hau da, txinatar karaktereak. Egun, Ipar Korean hangul erabiltzen da bakarrik eta Hego Korean, berriz, idazketa biak. Hangul ez da bera herrialde bietan.
Latindar alfabetoan oinarritutako idazketa bat sortzen ere ahalegindu ziren, baina ez da inoiz erabiltzen.
XV-XX mendeetan nahastutako idazketa, egungo japonieraren idazketaren antzekoa, erabiltzen zen: hitzen erroak hanjaren bidez idazten ziren eta beste zatiak, gramatikoki aldatzen direnak, hangularen bidez idazten ziren.
Hizkuntzaren egitura eta ezaugarriak
aldatuFonetika
aldatuKontsonanteak
aldatuHainbat kontsonantek asperenketa dute ([tɕʰ], adibidez) eta oso garrantzitsua da, hitzen esanahiak alda ditzakeelako.
Ezpainkariak | Aurremihikariak | Sabaikariak | Aho-gingilezkoak | Eztarrikoak | ||
---|---|---|---|---|---|---|
Sudurkariak | ㅁ /m/ | ㄴ /n/ | ㅇ /ŋ/ | |||
Leherkariak eta afrikariak | Sinpleak | ㅂ /p/ | ㄷ /t/ | ㅈ /tɕ/ | ㄱ /k/ | |
Tentsiodunak | ㅃ /p͈/ | ㄸ /t͈/ | ㅉ /t͈ɕ/ | ㄲ /k͈/ | ||
Asperenkariak | ㅍ /pʰ/ | ㅌ /tʰ/ | ㅊ /tɕʰ/ | ㅋ /kʰ/ | ||
Igurzkariak | Sinpleak | ㅅ /s/ | ㅎ /h/ | |||
Tentsiodunak | ㅆ /s͈/ | |||||
Leunak | ㄹ /l/ |
Bokalak
aldatuBerezkoak | /i/ ㅣ, /e/ ㅔ, /ɛ/ ㅐ, /a/ ㅏ, /o/ ㅗ, /u/ ㅜ, /ʌ/ ㅓ, /ɯ/ ㅡ, /ø/ ㅚ,
/y/ ㅟ |
---|---|
Diptongoak | /je/ ㅖ, /jɛ/ ㅒ, /ja/ ㅑ, /wi/ ㅟ, /we/ ㅞ, /wɛ/ ㅙ, /wa/ ㅘ, /ɰi/ ㅢ, /jo/ ㅛ, /ju/ ㅠ, /jə/ ㅕ, /wə/ ㅝ |
Morfologia
aldatuIzenak
aldatuKoreerazko izenek kasuak eta numeroa (singularra eta plurala) dituzte, baina gutxitan bereizten dira; ez dute artikulurik ez eta generorik ere.
Hurrengo taulan, hitz bat kontsonante batekin amaitzen denean atzizkiaren lehenengo aldaera erabiltzen da eta hitz bat bokal batekin amaitzen denean bigarrena erabiltzen da (begirunea adierazten duen aldaera parentesien artean dago):
Hangul | Ahoskera | Kasuak | Galdera(k) | Adibidea | Euskaraz |
---|---|---|---|---|---|
은 / 는 | eun / neun | Nominatibo nagusia | Nor(k)? Zer(k)? | 나는 갑니다
Naneun gabnida |
(Ni) Banoa |
이 / 가 (께서) | i / ga (kkeseo) | Nominatiboa | Nor(k)? Zer(k)? | 눈이 옵니다
Nuni obnida |
Elurra ari du |
을 / 를 | eul / leul | Akusatiboa | Zer? Nor? | 그 학생은 라틴어를 공부합니다.
Geu hagsaengeun latineoleul baeunda |
Ikasleak latina ikasten du |
을 / 를 | eul / leul | Akusatiboa | Nora? | 여행을 가다
Yeohaengeul gada |
Bidaiatzera noa |
의 | i / e | Genitiboa | Zerena? Norena? | 내 친구의 안경
Nae chinguui angyeong |
Nire lagunaren betaurrekoak |
에 | e | Datiboa | Nora? | 병원에 가세요?
Byeongwone gaseyo? |
Erietxera al zoaz? |
에 | е | Datiboa | Noiz? | 다섯시에 박교수님과 만나요
Daseossie Baggyosunimgwa mannayo |
Bostetan Park irakaslea ikustera joango naiz |
에 | е | Inesiboa | Non? | 우리 집은 아남동에 있다
Uli jibeun Anamdonge issda |
Gure etxea Anamdongen dago |
에 | е | Adlatiboa | Nora? | 어제 미국에 편지를 보냈다
Eoje Miguge pyeonjileul bonaessda |
Atzo Amerikara eskutitza bidali nuen |
에게, 한테 (께) | ege, hathe (kke) | Pertsonen datiboa | Nori? Norentzat? | 친구에게 편지를 씁니다
Chinguege pyeonjileul sseubnida |
Nire lagunari eskutitza idatzi |
에서 | eseo | Inesiboa | Non? | 나는 여행사에서 일합니다
Naneun yeohaengsaeseo ilhabnida |
Bidai agentzian lan egiten dut |
에서 | eseo | Lekuzko genitiboa | Nongo? | 어느 나라에서 왔어요?
Eoneu nalaeseo wasseoyo? |
Zein herrialdetakoa zara? |
에게서, 한테서 | egeseo, hantheseo | Pertsonen ablatiboa | Norengandik? | 나는 어머니에게서 그 말을 들었어요
Naneun eomeoniegeseo geu maleul deuleosseoyo |
Neure amarengandik entzun nuen hori / Neure amari entzun nion hori |
으로 / 로 | eulo / lo | Instrumentala | Nola? Zeren bidez? | 나는 한자를 볼펜으로 씁니다
Naneun hanjaleul bolpeneulo sseubnida |
Hanja ikurrak bolalumaz idazten ditut |
으로 / 로 | eulo / lo | Muga-adlatiboa | Noraino? | 그 버스는 종로구로 가지 않아요
Geu beoseuneun Jonglogulo gaji anhayo |
Autobus hau ez doa Jongloguraino |
으로 / 로 | eulo / lo | «Gisa» adieraztekoa | Zer / nor gisa? | 김 선생님은 선교사로 러시아에 왔습니다
Gim seonsaengnimeun seongyosalo Leosiae wassseubnida |
Gim irakaslea Errusiara misiolari (gisa) etorri zen |
과, 하고 / 와 | gwa, hago / wa | Komitatiboa | Zerekin? Norekin? | 시장에서 생선과 채소를 샀어요
Sijangeseo saengseongwa chaesoleul sasseoyo |
Azokan barazkiak arrainekin erosi ditut |
아 / 야 | a / ja | Bokatiboa | Deikia | 기민아, 이리 와!
Gimina, ili wa! |
Gimin (, aizu), etor zaitez hona! |
Aditzak
aldatuKoreerazko aditzek atzizki ugari har ditzakete, adibidez, 야 하다 ja handa atzizkia hartzen duenean «behar izan» esanahia gehitzen zaio aditzari: 학생은 열심히 공부해야 한다 (Hakzeng-yn yolsimi kongbuhe-ja handa) «Ikasleak gogor ikasi behar du».
Atzizki guztiak aditzen bi formetako bati gehitzen zaizkio:
- lehenengoa 다 (ta, da) zatia baztertuz sortzen da: 먹다 (mokta) → 먹 (mok);
- bigarrena erroko azken bokalaren arabera sortzen da.
Denborak
aldatuKoreerazko aditzek lau denbora dituzte; ez dute konjugaziorik:
- orainaldi-etorkizuna, aditzak ez du atzizkirik behar (baina begirunea adierazten duen atzizkia erants daiteke hala ere): 우리는 다음 주말에 제주도에 여행을 갈 것이다 (Uri-nyn taym tsumar-e Tsetxodo-e joheng-yl kal kosida) «Datorren asteburuan Jeju uhartera egingo dugu bidaia»:
- etorkizun bakuna, 겠 (ket) atzizkiaren bidez osatzen dena; lehenengo eta bigarren pertsonekin (hau da, «ni, gu, hi, zu, zuek» izenordainekin) erabiltzen da bakarrik eta «zerbait egin nahi / asmoa izan» esanahia du: 다음 학기부터 나는 일본어를 배우기 시작하겠다 (Taym hakki-butho na-nyn ilbono-ryl peugi sitxakhagetta) «Datorren seihilekotik aurrera japoniera ikasten hasteko asmoa dut»;
- etorkizun konplexua, nahitaezko (saihestu ezin den) etorkizuneko ekintza bat adierazten duena; partizipioari 것 (kot) eta 이다 (ida) atzizkiak gehitzen zaizkio denbora hori osatzeko: 삼 주일 후에 그들은 결혼할 것이다 (Zam tsuil khu-e kydyryn kjorhonhal kosida) «Hiru aste barru ezkonduko dira»;
- lehenaldia, 았 (at), 었 (ot) eta 였 (jot) atzizkien bidez osatzen dena;
- dirauen (oraindik amaitu ez den) orainaldia, 고 (ko) eta 있다 aditzaren (itta, «izan») bidez osatzen dena: 나는 지금 서울에 살고 있다 (Na-nyn tsigym Sour-e zalgo itta) «Seulen bizi naiz orain (oraindik)».
Substantibazioa
aldatuKoreerazko aditzak izen bihur daitezke: horri «substantibazioa» deritzo hizkuntzalaritzan. Hori 기 (ki, gi) atzizkia lehenengo aditzen formari gehituz sortzen da: 하다 (hada) «egin» — 하기 (hagi) «egite». Substantibazioa esaldi bereziak sortzeko erabiltzen da, adibidez, 기 + 로 하다 (ki-ro + hada (hau da, + aditz bat) esaldiak «zerbait egitea erabaki» esanahia du: 내일은 기민씨 생일이에요. 그래서 같이 저녁 먹기로 했어요 (Neir-yn Kimin-zzi zengir-iejo. Kyrezo kathi tsonjok mokkiro hezzojo) «Kiminak urtebetetzea du bihar, beraz, elkarrekin bazkaltzea erabaki dugu».
Izenondoak
aldatuKoreerazko izenondoek bi forma ezberdin dituzte. Lehenak aditzen ezaugarri guztiak ditu eta bigarrena, berriz, euskarazko izenondoen antzekoa da.
Lehen formako izenondoek 다 (ta, da) atzizkia dute, hau da, aditzen adierazle nagusia: 예쁘다 (jeppyda) «eder».
Bigarrena lehenaldiko partizipioa bezala sortzen da: 예쁘다 (jeppyda) → 예쁜 (jeppyn).
Partizipioak
aldatuKoreerazko partizipioak orainaldi, lehenaldi eta etorkizunean ager daitezke.
Denbora | Atzizkiak | Adibidea | Transkripzioa | Euskaraz | |
---|---|---|---|---|---|
Kontsonante baten ondoren | Bokal baten ondoren | ||||
Etorkizuna | 을 (yl) | ㄹ (yl) | 저녁에 먹을 음식을 준비하겠어요 | Tsonog-e mogyl ymsig-yl tsunbihagezzojo | «Arratsean jango dudan janaria prestatuko dut» |
Orainaldia | 은 (yl) | 는 (nyn) | 저기 가는 분이 이 선생입니다 | Tsogi kanyn pun-i I zonzeng-imnida | «Hor doan gizona Li jauna da» |
Lehenaldia -yn atzizkiazn | 은 (yn) | ㄴ (n) | 어제 쓴 편지를 우체국에 가서 부쳤어요 | Otxe zzyn phjontxy-ryl utshegug-e kazo putshjozzojo | «Atzo idazitako eskutitza bidali dut posta-bulegoan» |
Lehenaldia -ton atzizkiaz | 던 (ton) | 이 음악은 내가 자주 듣던 것입니다 | I ymag-yn ne-ga tsatxu tytton kosimnida | «Hau sarri entzuten nuen musika da» |
Zenbakiak
aldatuKoreerak hitz jatorrak ditu zenbakiak adierazteko, baita txineratik hartutako zenbakiak ere. Kopuru handiak txinerazko zenbakiak erabiliz zenbatzen dira. Orduak emateko, koreerazko zenbakiak erabiltzen dira eta minutuak esatean, berriz, txinerazkoak.
- 1–99 zenbakiak jatorrak dira:
1 | 하나 | hana | 10 | 열 | jol |
2 | 둘 | tul | 20 | 스물 | zymul |
3 | 셋 | zet | 30 | 서른 | zoryn |
4 | 넷 | net | 40 | 마흔 | mahyn |
5 | 다섯 | tazot | 50 | 쉰 | zvin |
6 | 여섯 | jozot | 60 | 예순 | jezun |
7 | 일곱 | ilgop | 70 | 일흔 | yrhyn |
8 | 여덟 | jodol | 80 | 여든 | jodyn |
9 | 아홉 | ahop | 90 | 아흔 | ahyn |
Ehun eta mila adierazteko hitz jatorrak —온 (on) eta 즈믄 (tsymyn)— ez dira egun erabiltzen.
- Txineratik hartutako zenbakiak:
1 | 일 | il | 10 | 십 | sip |
2 | 이 | i | 20 | 이십 | isip |
3 | 삼 | zam | 30 | 삼십 | zamsip |
4 | 사 | za | 100 | 백 | pek |
5 | 오 | o | 200 | 이백 | ibek |
6 | 육 | juk | 1.000 | 천 | tshon |
7 | 칠 | tshil | 10.000 | 만 | man |
8 | 팔 | lhal | 100.000 | 십만 | sipman |
9 | 구 | ku | 100 milioi | 억 | ok |
123.456.789 zenbakia (ehun eta hogeita hiru miloi laurehun eta berrogeita hamaseimila zazpiehun eta laurogeita bederatzi), adibidez, 1.2345.6789 idazten da koreeraz.
Zenbaki ordenalak
aldatuKoreerazko zenbaki ordenalak horrela osatzen dira:
Jatorrak | Txinerazkoak | |||
---|---|---|---|---|
Araua | Adibidea | Salbuespena | Araua | Adibidea |
Zenbaki bat + 째 (ччэ) | 스물째 (zymultstse) «hogeigarren» | 첫째 (tshotstse) «lehenengo, lehen» | 제 (tse) + zenbaki bat | 제오 (tseo) «bosgarren» |
Zenbatzeko erabiltzen diren hitzak
aldatuZenbakiez gain, txineratik eratorritako hitz horiek ere beharrezkoak dira zenbatzeko. Adibidez, «bost katu» esateko zenbakia eta 마리 hitza behar dira: 고양이 다섯 마리 (kojanji tazot mari).
Honako hauek dira:
- 개 (ke, «gauza»): erabiliena da,
- 번 (pon, «aldi»): gertaerak zenbatzeko,
- 세 (ze, «urte»): adinaren berri emateko,
- 갑 (kap, «fardel»),
- 명 (mjong, «gizaki, gizon»); zaram hitza, esanahi bera duena, zenbatzeko hitzik gabe erabil daiteke,
- 마리 (mari): abereak zenbatzeko,
- 권 (kvon, «liburu»),
- 자루 (tsaru): bolalumak eta lapitzak zenbatzeko,
- 잔 (tsan): katiluetarako,
- 채 (tshe, «etxe»),
- 병 (pjong, «botila»),
- 그릇 (kyryt): janariaren zatiak (jatetxe batean, adibidez) zenbatzeko,
- 켤레 (khjolle, «bikote»): bikoteetan dauden gauzakiak (oinetakoak, adibidez) zenbatzeko,
- 장 (tsang, «paper orrialde»),
- 시간 (sigan): denborarako.
Izenordainak
aldatuSingularra | Plurala | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Bakunak | Begirunea adierazten dutenak | «Herabeak» | «Erdeinuzkoak» | Bakunak | Begirunea adierazten dutenak | «Herabeak» | |
Lehenengo persona (ni, gu) | 나 na | 저 tso | 우리 uri | 저희 tsohi | |||
Bigarren pertsona (zu, hi, zuek) | 너 no | 당신 tangsin
선생님 zonzengnim |
자네 tsane | 너희 nohi
너희들 nohidyl |
당신들 tangsindyl |
Bigarren pertsonari (pertsonei) hitz egiteko
aldatu«Hi» — 너 (no), lagunartean bakarrik erabiltzeko;
- begirunea adierazteko:
- emakume bati — 아줌마 (atxumma);
- gizon bati — 아저씨 (atxossi);
- neska bati — 아가씨 (agassi);
- gizakiaren izena + 씨 (ssi) edo gizakiaren lanpostua + 님 (nim);
- gizakiaren deitura + 선생 (zonzeng, «jaun») + 님 (ним).
Ezkontideek elkar 당신 (tangsin) hitzaz deitzen dute.
«Jaunak» — 여러분 (jorobun).
Lexikoa
aldatuHerrialde bietako hizkuntzaren lexikoa ez da berdina. Hitz batzuk Ipar edo Hego Korean bakarrik erabiltzen dira.
Maileguei dagokionez, gaur egungo koreeraren lexikoaren % 60 gutxi gorabehera txineratik hartutako hitzak dira: adibidez, 시간 [ɕʰiɡa̠n] «denbora, ordu», hanjaz: 時間 = 時 («denbora») + 間 («tarte»). Horri Sino-Korean words deritzo ingelesez. Ipar Korean errusieratiko mailegu gehiago daude eta Hego Korean, aldiz, ingelesetikoak bereziki; oro har, Ipar Koreako hizkuntzan mailegu gutxiago daude.
Hizketaren estiloak
aldatuKoreerak hizketa-estilo ezberdinak ditu, egoeraren arabera erabiltzekoak; horregatik hitzek ohiko eta begirunezko aldaerak dituzte:
Ohikoak | Begiruneazkoak | |||
---|---|---|---|---|
Hangulez | Gutxi gorabeherako ahoskera | Euskaraz | Hangulez | Gutxi gorabeherako ahoskera |
있다 | itta | «izan» | 계시다 | kesida |
먹다 | mokta | «jan» | 잡수시다 | tsapzusida |
주다 | tsuda | «eman» | 드리다 | tyrida |
자다 | tsada | «lo egin» | 주무시다 | tsumusida |
죽다 | tsukta | «hil (aditza)» | 돌아가시다 | toragasida |
집 | tsip | «etxe» | 댁 | tek |
아버지 | abotxi | «aita» | 아버님 | abonim |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Song, Jae Jung. (2005). The Korean language: structure, use and context. Routledge ISBN 978-0-415-32802-9...
- ↑ Campbell, Lyle; Mixco, Mauricio. (2007). A Glossary of Historical Linguistics. University of Utah Press, 7, 90–91 or.
Aipua: «most specialists... no longer believe that the... Altaic groups... are related […] Korean is often said to belong with the Altaic hypothesis, often also with Japanese, though this is not widely supported».. - ↑ Dalby, David. (1999Txantiloi:Ndash2000). The Register of the World's Languages and Speech Communities. Linguasphere Press..
- ↑ Kim, Nam-Kil. (1992). International Encyclopedia of Linguistics. , 282–86 or.
Aipua: «scholars have tried to establish genetic relationships between Korean and other languages and major language families, but with little success».. - ↑ Róna-Tas, András. (1998). The Turkic Languages. Routledge, 67–80 or.
Aipua: «[Ramstedt's comparisons of Korean and Altaic] have been heavily criticised in more recent studies, though the idea of a genetic relationship has not been totally abandoned».. - ↑ Schönig, Claus. (2003). The Mongolic Languages. Routledge, 403–19 or.
Aipua: «the 'Altaic' languages do not seem to share a common basic vocabulary of the type normally present in cases of genetic relationship»..
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |