Viatxeslav Kebitx
Itxura
Viatxeslav Frantsevitx Kebitx[1] (errusieraz: Вячеслав Францевич Кебич), edo Viatxaslau Frantsavitx Kebitx[1] (bielorrusieraz: Вячаслаў Францавіч Кебіч), (Kaniušaŭščyna, Wołożynetik gertu, Poloniako Bigarren Errepublika, 1936ko ekainaren 20a - Minsk, 2020ko abenduaren 9a) Bielorrusiako lehen ministroa izan zen 1991tik 1994ra. Bielorrusiako lehen ministroa zen herrialdeak independentzia berreskuratu zuenean eta errusiarren aldeko politika egin zuen. Aliaksandr Lukaxenkaren aurka galdu zituen 1994ko lehendakaritzarako hauteskundeak.