Edukira joan

Txomin Perurena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txomin Perurena

Bizitza
JaiotzaOiartzun1943ko abenduaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaDonostia2023ko ekainaren 8a (79 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Fagor 1966-1970
Kas 1971-1978
Teka 1979-1979
 

Domingo "Txomin" Perurena Telletxea (Oiartzun, Gipuzkoa, 1943ko abenduaren 15a - Donostia, 2023ko ekainaren 8a) euskal txirrindularia izan zen, 1963 eta 1979 artean profesionala eta 158 garaipen lortu zituena, pistako eta ziklo-krosseko garaipenak kontutan hartu gabe.[1]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etapa mota guztietan ondo moldatzen zen txirrindularia izan zen, sprintetan ondo eta mendian ere primeran zebilena.

Espainiako Vuelta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Vueltan 12 etapa garaipen lortu zituen, Puntukako Sailkapena bitan eskuratu zuen (1972an eta 1974an) eta lidergoa 31 egunez izan zuen, lasterketa irabazi ez dutenen artean emaitzarik onena.

Sailkapen orokorrean 1975ean lortu zuen emaitzarik onena: bigarrena izan zen, lidergoa azken etapan galdu zuelarik, Donostiako kaleetan jokaturiko erlojupekoan, hain zuzen. Urte honetako ekitaldian, Agustin Tamames gailendu zen, sailkapen orokorrean Txomini 14 segundo eskaseko aldea atera ziolarik.

Horretaz gain, 1972an seigarren, 1974an bosgarren eta 1977an laugarren sailkatu zen.[2]

Giroa eta Tourra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italiako Giroan 2 etapa lortu zituen.

Frantziako Tourrean 18.a izan zen 1966an eta 1974an Mendiko Sailkapena lortu zuen.

Itzulia eta Volta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko Itzulian, bederatzi parte-hartzetan 11 etapa garaipen eskuratu zituen denera, horretaz gain lautan amaitu zen sailkapen orokorreko lehenengo hamarren artean.

Kataluniako Voltan bereziki nabarmendu zen, 1973ko ekitaldia irabaziz eta 14 etapa garaipen poltsikoratuz.

Munduko txapelketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974an zortzigarren eta 1977an bostgarren sailkatu zen Munduko Txapelketan.

Kirol zuzendaria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrindularitza profesionala utzi ondoren, Teka, Orbea eta Euskaltel-Euskadiko kirol zuzendari lanetan aritu zen. Bitan irabazi zuen Espainiako Vuelta: Marino Lejarretarekin Tekan 1982an eta Pedro Delgadorekin Orbean 1985ean.

1964

1965

1966

1967

1968

1969

1970

1971

1972

1973

1974

1975

1976

1977

1978

Emaitzak lasterketa nagusietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia 1966 1967 1968 1969 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979
Pink jersey Italiako Giroa 34. UT 37. 41. 52.
Yellow jersey Frantziako Tourra 18. 38. 90. 44. 71.
Red jersey Espainiako Vuelta 12. UT 24. 23. UT 16. 6. 44. 5. 2 17. 4. 22. UT

Beste Itzuliak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Beste Itzuliak 1966 1967 1968 1969 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979
Paris-Niza 48. 17. 44. 48. 60.
Tirreno-Adriatiko 14.
Kataluniako Volta 5. UT 15. 3. 5. 1. 3. 5. 8. 19. 33.
Euskal Herriko Itzulia X X X 9. 5. 18. 3. 4. 15. 15. 17. 41.
Dauphiné Libéré 43. 8. 44.
Suitzako Itzulia 17. 46. 32. 39. UT

Klasikoak eta Txapelketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lasterketa 1966 1967 1968 1969 1970 1971 1972 1973 1974 1975 1976 1977 1978 1979
Milan-San Remo 50. 7. 26. 68. 52. 141.
Paris-Tours 82. 13. 51.
Udaberriko Klasika 8. 2. 6. 1. 2. 4. 1.
Nafarroako Sari Nagusia 7. 12. 15. 2. 13. 1. 2. 3. 6. 5.
Ordiziako Klasika 4. 7. 1. 1. 6. 1. 30.
Munduko errepideko txapelketa UT UT UT 63. 25. 14. UT 8. 24. 13. 5. UT
Espainiako errepideko txapelketa 7. 11. 3. 2. 1. 1. 18. 49.
Legenda
Ez zuen parte hartu
X Ez zen jokatu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]