Terry Pratchett
Sir Terence David John "Terry" Pratchett (Beaconsfield, Buckinghamshire, 1948ko apirilaren 28a - Broad Chalke, Wiltshire, 2015eko martxoaren 12a) fantasia eta zientzia fikziozko idazle ingelesa izan zen. Haren lanik ezagunenak Discworld sailekoak dira[1].
Berak Idatzitako 90 liburuak 37 hizkuntzetara itzuli dira, guztira 70 milioi liburu saldu direlarik[2].
1998. urtean Britainiar Inperioaren Ordenaren Ofizial izendatu zuten literaturari egindako ekarpenengatik, hurrengo urtean Warwickeko Unibertsitatean Literaturan Doctor Honoris Causa eta 2001 urtean izendapen berdina Portsmoutheko unibertsitatean. 2009. urtean Britaniar Inperioaren Ordenaren Zaldun bihurtu zuten.[3][4]
2007. urtean Terry Pratchettek Alzheimer goiztiar mota bat jasaten zuela iragarri zuen.[5] Aurrerago Alzheimer's Research Trust erakundeari funtsezko diru emaria egin zion eta BBCko programa batean Alzheimerrekin izan zituen bizipenak kontatu zituen. 2015eko martxoaren 12an zendu zen, 66 urte zituela[6]. Bere Twitter kontu ofizialean honako hau zabaldu zen:
« | - AZKENEAN ERE, SIR PRATCHETT, ELKARREKIN IBILI BEHAR DUGU Terry Heriotzaren besotik heldu zen eta basamortu beltzera zeramaten ateak zeharkatu zituen, amaierarik gabeko gauean. The end.[7] [8] |
» |
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Discworld saila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pratchettek 1983. urtean hasi zuen Discworld saila, fantasiazko unibertso bat. Sail honek azpisailak ditu eta zenbait banakako istorio ere. Denak mundu berdinean garatzen badira ere kronologikoki [9] gertatzen dira eta hainbat eszenatoki desberdinetan dihardute hala nola Unibertsitate Ikusezinean, Ankh-Morpork hirian edo Discworldeko edozein kontinente, herrialde edo eskualdetan.
Discworld mundua laua da eta lau elefante erraldoien bizkarren gainean doa, Great A'Tuin dortokatzarrak espazioan igerian doala daramatza laurak bere oskol gainean espazioan zehar.
Nobela hauek gure munduren parodia hutsa [10] dira hainbat gai jorratuz: pelikulak, egunkarien argitaratzea, rock and rolla, erlijioa, filosofia, aitzinako Grezia, Egiptoko historia, Golfoko guda, unibertsitateen politika...
Hauek dira nobelak atera ziren heinean adieraziak:
Zk. | izenburua | Argiraldi data | Pertsonai nagusiak/gaia | |
---|---|---|---|---|
1 | The Colour of Magic | 1983 | Rincewind | |
2 | The Light Fantastic | 1986 | Rincewind | |
3 | Equal Rites | 1987 | Sorginak | |
4 | Mort | 1987 | Heriotza | |
5 | Sourcery | 1988 | Rincewind, Magoak | |
6 | Wyrd Sisters | 1988 | Sorginak | |
7 | Pyramids | 1989 | Jainkoak | |
8 | Guards! Guards! | 1989 | Ankh-Morporkeko guardiak, Dragoiak | |
9 | 1990 | Rincewind | ||
10 | Moving Pictures | 1990 | Magoak, Zinema | |
11 | Reaper Man | 1991 | Heriotza, Magoak | |
12 | Witches Abroad | 1991 | Sorginak | |
13 | Small Gods | 1992 | Jainkoak | |
14 | Lords and Ladies | 1992 | Sorginak, magoak | |
15 | Men at Arms | 1993 | Ankh-Morporkeko guardiak | |
16 | Soul Music | 1994 | Heriotza, Magoak | |
17 | Interesting Times | 1994 | Rincewind, Magoak | |
18 | Maskerade | 1995 | Sorginak, Ópera | |
19 | Feet of Clay | 1996 | Ankh-Morporkeko guardiak, Golem | |
20 | Hogfather | 1996 | Heriotza, Magoak, Gabonak | |
21 | Jingo | 1997 | Ankh-Morporkeko guardiak | |
22 | The Last Continent | 1998 | Rincewind, Magoak, Australia | |
23 | Carpe Jugulum | 1998 | Sorginak, Banpiroak | |
24 | The Fifth Elephant | 1999 | Ankh-Morporkeko guardiak | |
25 | The Truth | 2000 | Ankh-Morporkeko guardiak, Egunkaria | |
26 | Thief of Time | 2001 | Heriotza, Historiaren monjeak | |
27 | The Last Hero | 2001 | Rincewind, Ankh-Morporkeko guardiak, Jankoak, Magoak | |
28 | The Amazing Maurice and his Educated Rodents | 2001 | ||
29 | Night Watch | 2002 | Ankh-Morporkeko guardiak, Historiaren monjeak, Denboran zehar bidaiak | |
30 | The Wee Free Men | 2003 | Tiffany Aching | |
31 | Monstrous Regiment | 2003 | Ankh-Morporkeko guardiak, Feminismoa | |
32 | A Hat Full of Sky | 2004 | Tiffany Aching, Sorginak | |
33 | Going Postal | 2004 | Moist von Lipwig, Posta | |
34 | Thud! | 2005 | Ankh-Morporkeko guardiak | |
35 | Wintersmith | 2006 | Tiffany Aching, Sorginak, Jainkoak | |
36 | Making Money | 2007 | Moist von Lipwig, Banketxeak | |
37 | Unseen Academicals | 2009 | Rincewind, Magoak, Futbola | |
38 | I Shall Wear Midnight | 2010 | Tiffany Aching | |
39 | Snuff | 2011 | Ankh-Morporkeko guardiak | |
40 | Raising Steam | 2013 | Moist von Lipwig, Ankh-Morporkeko guardiak | |
41 | The Shepherd's Crown | Tiffany Aching |
Discworldeko beste liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pratchettek beste zenbait liburuen idazten lagundu zuen Discworld unibertsoan oinarrituak naiz eta ohiko nobelak ez izan, hala nola The Discworld companion entziklopedia modukoa, Nanny Ogg's Cookbook (Tata Oggen errezeta liburua), The Pratchett Portfolio, ¡¡Where's My Cow?¡ umeentzako liburua, The Science of Discworld lau aleetan banatuta eta beste asko.
Beste lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helduentzako idatzi zituen lehenengo bi nobelak The Dark Side of the Sun (1976) eta Strata (1981) izan ziren. Gerora, Pratchettek Discworldeko liburuak eta haurrentzako liburuak idatzi zituen bi salbuespenekin: Good Omens (1990), Neil Gaimanekin batera idatzita eta Nation (2008), gazteentzako nobela.
Good Omensen ondoren, Pratchett Larry Nivenekin hasi zen lanean Rainbow Mars izeneko liburu batean; Nivenek azkenean bere kabuz bukatu zuen arren Pratchetten zenbait ideia mantendu zituela adierazi zuen epilogoan.
Pratchettek Stephen Baxterekin [11] elkarlanean The Long Earth, mundu paraleloei buruzko nobela idatzi zuen, 2012an argitaratuz. Serie honetako nobelak dira: The Long Earth, The Long War, The Long Mars, The Long Utopia eta pentalogiaren azkena den The Long Cosmos.
2012an Pratchetten fikziozko istorio laburrak argitaratu ziren A Blink of the Screen izenburupean eta 2014an antzeko lan bat ez-fikzioarekin A Slip of the Keyboard izenekoa
Haur eta Gazte literatura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]The Carpet People izan zen bere lehen liburua, 1971ean argitaratua eta haurrentzako idatzia izan zen.
Truckers (1988) Nome gazteentzako trilogiaren lehen alea izan zen, gerora Diggers (1990) eta Wings (1990) etorri ziren. Aurrerago Johnny Maxwell trilogia idatzi zuen: Only You Can Save Mankind (1992), Johnny and the Dead (1993) eta Johnny and the Bomb (1996).
Nation (2008) izan zen gazte literaturara itzultzeko aukera eta jarraian Dodgers (2012) eta Jack Dodger's Guide to London (2013) argitaratu ziren.
2014ean Dragons at Crumbling Castle, Pratchettek idatzi eta Marcos Hayak marraztutako ipuin antologia izan zen azkena.
Egokitzapenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Discworld liburu batzuk komiki moduan argitaratu dira. Beste zenbait, pelikulak egiteko moldakuntza lanak egin dira eta eskubideak saldu [12], naiz eta oraindik data zehatzik ez izan filmatzeko. Interneten Discworlden oinarritutako on-line jokoa aurkitu daiteke fan talde batek sortua. 14 abestiz osatutako albuma ere bada Dave Greensladek osatua.
Irratiz zenbait nobela entzun ahal izan ziren, batzuk serie moduan eskainiak eta beste batzuk ordubeteko dramatizazioan.
Telebistan marrazki bizidun eta animazio serie bihurtu dira Pratchetten lanak eta, naiz eta eskarmentu txarra izan zuen Hollywoodeko zinemagileekin, telebistarako luzemetraia egitea onartu zuen Vadim Jean zuzendaria eta Rod Brown produktorea gogo biziz eta kooperatibo ikusi zituenean.
Taula gainean antzeztu dira 15 nobela, askotan Pratchettek berak lagunduta.
Azkenik rol jokoa ere bada, bideo-jokoak eta mahai jolasak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)Sir Terry Pratchett, renowned fantasy author, dies aged 66 Bbc.com
- ↑ (Ingelesez)Sir Terry Pratchettamazon.co.uk. Amazonen ikusia 2015eko maiatzaren 15ean
- ↑ (Ingelesez)Thegazette.co.uk London Gazette (58929): Supplement No. 1. 2008ko abenduaren 31
- ↑ (Ingelesez)Terry Pratchett lost for words as he receives knighthood
- ↑ (Ingelesez)Terry Pratchett: Living with Alzheimer's 2009 Azaroak 14
- ↑ Berria. «Terry Pratchett idazlea hil da, 'Discworld' zientzia fikzioko sailaren sortzailea» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-07-04).
- ↑ (Ingelesez) How did Terry Pratchett tweet after his death?BBC News, 2015eko Martxoren 12a
- ↑ (Ingelesez)Twitter, Terry Pratchett Twitter Kontu ofiziala.
- ↑ (Ingelesez)Words from the master Terry Pratchett, The L-Space Web. n.d. 2007ko Abenduaren 16.
- ↑ (Ingelesez)Terry Pratchettekin elkarrizketan Scifi.com. 2005.
- ↑ (Ingelesez)The Long Earth SFX 2008
- ↑ (Ingelesez)BBC artikulua 2003
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Terry Pratchetten web ofiziala
- (Ingelesez) Fantasticfiction (bibliografia)
- (Ingelesez) Terry Pratchett books