Silvestro Lega
Silvestro Lega | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Modigliana, 1826ko abenduaren 8a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1895eko irailaren 21a) |
Heriotza | Florentzia, 1895eko irailaren 21a (68 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Academy of Fine Arts, Florence (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | Benedetto Servolini (en) Tommaso Gazzarini (en) Giuseppe Bezzuoli (en) Enrico Pollastrini (en) Luigi Mussini Franz Adolf von Stürler (en) Antonio Ciseri |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | errealismoa |
Silvestro Lega (Modigliana, 1826ko abenduaren 8a - Florentzia, 1895eko irailaren 21a) italiar margolaria izan zen, Macchiaioli taldeko kidea.
Eskola-garaitik marrazketan trebea, 1843tik 1847ra Florentziako Arte Ederren Eskolako ikaslea izan zen. Han irakasle izan zituen Benedetto Servolini, Tommaso Gazzarrini eta Giuseppe Bezzuoli. 1847an, XV. mendeko florentziar marrazkiaren oinarriak ikasi zituen Luigi Mussinirekin.
Giuseppe Garibaldiren tropekin boluntario izan zen eta Italiako bateratze kanpainetan parte hartu zuen. Giuseppe Mazziniren jarraitzailea ere izan zen
1850eko hamarkadan, Macchiaioli taldeko margolari gazteak biltzen ziren Michelangiolo kafetegira etorri zen. Estilo akademikoa errealistago batera aldatu ondoren, beste taldekide batzuk bezala aire zabalean margotzen hasi zen. Bere azken ekoizpenak Virginia Batelli maitalearen heriotzak eragindako depresioa eta jasan zituen zailtasun ekonomikoak islatu zituen.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Bersaglieri presoak gidatzen, 1861, Florentzia, Palazzo Pitti
-
Araba-zozo baten kantua, 1867, Florentzia, Palazzo Pitti
-
La Pergola, 1868, Milan, Pinacoteca di Brera
-
Eleonora Tommasiren erretratua, c. 1884
-
Neska nekazaria eskailera batean bermatuta
-
Giuseppe Mazzini hilzorian (1873)
-
Il pittore Tommasi che dipinge