Edukira joan

RAID (informatika)

Wikipedia, Entziklopedia askea

RAID (inglesez Redundant Array of Inexpensive Disks, ‘disko merkeen multzo erredundantea’, egun ere Redundant Array of Independent Disks, ‘disko independenteen multzo erredundantea’) batera funtzionatzen duten disko gogorren multzoren biltegiratze sistema da. Datuak disko gogorren artean banatzen dira bai errendimendua bai erredundantzia emateko.

  • Errendimendua handitzen du.
  • Diskoren bat huts eginez gero disko multzoak funtzionatzen jarraitzen du (sistema oker toleratzailea)
  • Biltegiratze ahalmena handitzen da
  • Datuen osotasun handiagoa

RAID maila arruntak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RAID mailarik erabilienak dira:

  • RAID 0: Multzo banatua
  • RAID 1: Ispilu banatua
  • RAID 5: Multzo banatua banatutako paritatearekin
RAID 0

RAID 0 (bolumen edo multzo zatitua, Data Striping Without Parity) erredundantzia edo paritate informaziorik gabe disko bi edo gehiagotan banatzen ditu datuak, hau da, ez da huts toleratzailea, akats bat gertatuko balitz informazio ezin daiteke berreskuratu. Biltegiratze sistemaren errendimendua hobetzeko balio du jatorrizko RAID maila ez den honek. Baita ahalmen txikiko disko gogorretik disko handi bat osatzeko. Bolumena osatzeko diskoen tamaina desberdina bada diskoen tamainarik txikiena hartzen da (adibidez: disko batek 120 GB du eta bigarrenak 100 GB, orduan multzoarena 200 GB litzateke.

RAID 0 abantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Errendimendu altua
  • Ez dauka kostu gehigarririk
  • Diskoaren edukiera osoa erabiltzen da (diskoen tamaina berdina izanez gero)
RAID 1

RAID 1 mailan datuak aldi berean disko bi edo gehiagotan (array) kopiatzen dira. Sistema oker toleratzailea da, hau da disko batek huts egingo balu beste batetik hartuko litzateke informazio. Bolumen osoa hondatzeko probabilitatea disko bakoitzaren probabilitatearen biderketa litzateke. Bolumena hondatzeko disko guztiak huts egin behar lukete batera.

RAID 1 abantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Datuak berreskuratu
  • Disko irakurketen errendimendua handitu

RAID 1 desabantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Garestia: 2 disko edo gehiago baten ordez
  • Idazketa pixka bat geldoago
RAID 5

RAID 5 ( disko bandak paritatearekin, Independent Disk Array.) Datuak eta detekziorako kodeak (paritate kodeak) multzoko diskoen artean banatzen ditu. RAID 5 errendundantzia=kostu merkeak dituelako asko zabaldu da. Normalean paritatea kalkulatzeko hardwareren bidez egiten da.

RAID 5 abantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Abiadura handia
  • Kostu eraginkorra (ez hain altua)
  • Datuak berreskura daitezke

RAID 5 desabantailak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Idazketa geldoak

RAID maila mailakatuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

RAID maila bat beste RAID maila baten oinarri izan daiteke. RAID mailaren zenbakiarekin adierazten, bairta «+» ikurrarekin ere. Adibidez RAID 10 (RAID 1+0) RAID 1 mailako zenbait disko fisikoen multzoari RAID 0 maila ezartzen zaio. RAID 01 mailan RAID 1 mailarekin ez nahasteko RAID 0+1 bezala adierazten da eta RAID 0 mailako zenbait disko fisikoen multzoari RAID 1 maila ezartzen zaion disko multzo da. Laburpen modura:

  • RAID 0+1: Disko banatuen (errendimendua) ispilua (sistema oker toleratzailea)
  • RAID 10: Disko ispiluen banaketa
  • RAID 30: Paritateko disko banaketa
  • RAID 100: Ispiluen disko banaketaren disko banaketa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]