Edukira joan

Poliamodio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bihotz amaigabea maiz amodio anitza edo poliamodioaren ikurtzat erabiltzen da.

Poliamodioa, polimaitasuna (gehiagotan erabilia) edota amodio anizkuna, une berean hainbat pertsonarekin maitasun edo sexu harreman iraunkor bat izatean datza, betiere harreman horretan parte hartzen duten guztien onarpenarekin. Harreman hauek emozionalki mantentzeko gai dela uste duen pertsonak bere burua poliamodiotsu bezala izendatzen du.

Hitza poli- atzizki grekoak (asko) eta amodio edo maitasuna izenek osatzen dute. Neologismoak dira.

Polimaitasuna harreman-eredu mota bat da. Ohiko rol-sozialen askatasuna azaltzen du. Harreman sentimental zein sexual anitzak aurreikusten dituen eredua da, eta konfiantza eta adostasunean oinarrituta dago. Emozionalki harreman mota hauek izateko prest sentitzen den pertsona, polimatagarri bezala kontsideratzen da. Maitasun forma kontrahegemonikoetako bat dela esan dezakegu.

Polimaitasunezko harremanek orain arte ikasi eta burutu dugun guztiaren dekonstrukzioa dakarte eta ondoren, kontzeptu berrien konstrukzioa egin behar da, norberaren sentimenduen jabetza osora iritsi arte. Izan ere, polimaitasunak zalantzan jartzen du patriarkatuak familiaren oinarri gisa sustatzen duen bikote-eredu normatibo monogamoaren izaera.[1] [2] Sistema monogamoa gainditzeko saiakeran, bikotekide-kopuruan arreta jartze soilak sinplifikazioaren arriskua dakar baita polimaitasun neoliberalean erortzekoa ere.[3]

Badago kontzeptuaren mugak zabalago ulertzen dituenak ere, eta sexua eta maitasuna konpartitzen dutenen artean ez ezik, edozein pertsonarekin zein ingurunearekin eraikitako harremanak hobetzeko bide bezala ulertzen duena.[4]

Ez da harreman ireki batekin nahastu behar, gauza ezberdinak baitira. Hala ere, ez dago polimaitasuna zehazten duen egitura zehatzik, horregatik, hain garrantzitsua da kide guztien arteko komunikazioa, errespetua eta konfiantza. Izan ere, harreman-eredu honen limiteak edo dinamika-eredua, harremaneko parte-hartzaileen artean adosten da beti.

Polimaitasuna eta harreman monogamo heterosexual baten arteko ezberdintasun nagusia, kideen arteko adostutako arauak dira, eta funtzionatu dezaten, ezinbestekoa da kideen behar eta desioak asetzen dituzten arauak modu zintzoan ezartzea.

Sentimenduetan, errespetuan, pertsonen autonomian oinarritutako harremanak.

Honekin jarraituz, polimaitasuna poligamiarekin maiz nahasten diren kontzeptuak dira. Hala ere, desberdintasun handiak dituzte. Poligamiak emakume bat baino gehiagorekin ezkondutako gizona edota gizon bat baino gehiagorekin ezkondutako emakumea deskribatzen du, eta ez dago legalki jasota herrialde guztietan. Polimaitasunak ez du ezkontza zehazten, maitasuneko harremanak baizik, eta ez da genero ezberdinengatik zehazten.  

Eredu ez monogamoen artean hauek ditugu: swingera, bikote askea, polisexua edo esklusibitate sexuala eza, polimaitasun jerarkikoa eta ez-jerarkikoa… Horregatik, “harreman-nortasuna” sortu da. Hau da, genero zehatz batez, edo batzuez, erakarriak sentitzen garen bezala, harreman mota bat edo bestea izateko lehentasunak edo nahiak baditugu ditugu ere.[5][6][7][8]

Polimaitasunari buruzko pelikulak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Bikote-harremanetatik polimaitasunera» www.ikasbil.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  2. «Prest gaude harreman irekiak izateko?» ZUZEU 2016-12-15 (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  3. «"Nahikoa da, utzi maitasun erromantikoaren propaganda egiteari"» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  4. «Sei bizitza testigantza, harreman sexu-afektibo askeagoak helburu» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-29).
  5. Vox. (2018-05-23). Monogamy, explained. (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).
  6. gaztezulo. «POLIMAITASUNA» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).
  7. (Gaztelaniaz) «¿Conoces los 7 tipos de no monogamia?» La Mente es Maravillosa 2018-06-11 (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).
  8. Luc Loren. (2018-06-05). Charla de Queridas: EL POLIAMOR Y LOS CELOS - The Tripletz & Noemi Casquet. (Noiz kontsultatua: 2019-03-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]