Paul Ricoeur
Itxura
Paul Ricoeur (Valence, 1913ko otsailaren 27a - Châtenay-Malabry, 2005eko maiatzaren 20a) frantses filosofoa izan zen.
Sorbonako eta Nanterreko irakaslea izan zen. Ricoeurren filosofia deskribapen fenomenologikoen eta gogoetaren analisiaren inguruan eratzen da, eta existentzialismoaren eta psikoanalisiaren eragina ere nabarmena du. Borondatearen filosofia deitu izan zaio. Bere obrarik interesgarrienen artekoak dira honako hauek: Philosophie de la volonté (1950, Borondatearen filosofia); Histoire et vérité (1955, Historia eta egia); De l´interprétation. Essai sur Freud (1965, Interpretazioaz. Freudi buruzko saiakera); La Métaphore vive (1975, Metafora bizia); La Sémantique de l´action (1977, Ekintzaren semantika).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.