Edukira joan

Olympe de Gouges

Wikipedia, Entziklopedia askea
Olympe de Gouges

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie Gouze
JaiotzaMontauban1748ko maiatzaren 7a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzaokzitaniera
HeriotzaParis1793ko azaroaren 3a (45 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra: burugabetzea
Familia
Ezkontidea(k)Louis Aubry (en) Itzuli  (1765eko urriaren 24a -
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
okzitaniera
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, kazetaria, filosofoa, idazlea, politikaria eta autorea
Lan nabarmenak
KidetzaSociety of the Friends of Truth (en) Itzuli
Izengoitia(k)Olympe de Gouges
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioadeismoa
Alderdi politikoaGirondino

Musicbrainz: 994c9128-867d-44c4-ab06-3f7eb3159189 Edit the value on Wikidata

Olympe de Gouges (jaiotzez Marie Gouze; Montalban, Guiena eta Gaskoinia, Frantziako Erresuma, 1748ko maiatzaren 7a - Paris, Frantziako Lehen Errepublika, 1793ko azaroaren 3a) Frantziako Iraultzan parte hartu zuten emakume feministetako bat izan zen. Iraultza garaiak zabaldu zuen esperantza egoerarekin emakumearen eskubideak aldarrikatu zituen. Biltzar Nazionalak Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena onartu zuen 1789an, emakumezkoak barne hartu gabe. Horregatik, Gougesek, besteak beste, Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena idatzi zuen (1791), sexu biek eskubide berberak izan zitzaten. Era berean, eskubide horiek zabaltzeko eta ezagutarazteko hainbat ekintza egin zituen eta horregatik Robespierrek arriskutsutzat hartu zuen eta exekutatzeko agindua eman zuen.

1793an gillotinaz hil zuten, baina, beste emakume askorekin batera. Emakume haiek abiarazi zuten gaur egun arte diharduen mugimendu feminista.

1765. urteko urriaren 24an, 16 urte eta erdi zituenean, Pariseko hornitzaile batekin ezkontzera behartu zuten. Gizonak Louis-Yves Aubry zuen izena eta Montaubaneko bozeramailea izateaz gain, Olympen familiaren harategiaren bezero garrantzitsu bat izango zen seguruen. Hilabete batzuk geroago, haurdun gelditu zen. Haurrari Pierre izena eman zioten. Senarra 1766. urtean hil zen. Garai hartan, Frantziako emakumeek ezin zituzten obrak argitaratu beraien senarren baimenik gabe