Edukira joan

Myangad zaldi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Myangad zaldia
Zaldi arraza
EspezieaEquus ferus caballus
Jatorria Mongolia
Egoera FAOren araberaez dago arriskuan

Myangad zaldia Mongoliako bertako zaldi arraza bat da. Bere tamaina zein gainontzeko ezaugarriengatik ponien sailkapen taldean kokatzen da.

Arraza mongoliar zaldiaren sailkapen taldean kokatzen da aldi berean.

Arrazaren historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrazaren izena Myangad etniatik datorkio [1]. Mongoliar etnia honek bere zaldien abiaduragatik da ezaguna. Hori dela eta beste mongoliar eskualde batzuetan "Myangad" izenarekin ezaguna egin zen. Arraza honen zaldi ezagunenetako bat, 1930eko hamarkadako zaldi mitikoa bilakatua, Shovgor tsenkher izan zen.

Myangad zaldiak Mongoliar zaldiaren zerrendan dauden bost leinuetako bat osatzen du. Zaldi gogorrak dira, muturreko baldintzetara egokituta. Morfologian , tamainan, kolorean, abiaduran, erresistentzian zein haragi eta esnearen produktibitatean desberdintasunak daude mongoliar zaldien lerro hauen artean.

Myangad-ak beste zaldi-arraza batzuekin alderatuta orno eta saihets-hegal gehigarri bat izatearen berezitasun arraroa dauka. Sudur zulo zabalak ditu , bular zabala eta sakona eta katilu itxurako ahoa.

Zela zaldia da, bere azkartasunagatik ezaguna. Haragitarako zein esne ekoizpenerako erabiltzen da aldi berean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Myangad» Mongolia gide (Bayangol district, Ulaanbaatar).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]