Mikoian MiG-31
Mota | Ehiza-hegazkina |
Eraikitzailea | Mikoian-Guveritx |
Lehenengo hegaldia | 1975eko irailaren 16a |
Zerbitzu hasiera | 1981eko maiatzaren 6a |
Egoera | Zerbitzuan |
Erabiltzaile nagusiak | Errusiako Aire Indarra Kazakhstango Aire Armada |
Prudukzio urteak | 1975–1994 |
Unitate eraikiak | 519 |
Mikoian MiG-31 (errusieraz Микоян МиГ-31; NATO kodez: Foxhound, Sobietar Batasuneko ehiza-hegazkin supersoniko bat da. Mikoian-Guveritx hegazkinlaritza konpainiak eraiki zuen. Gaur egun, Errusiako Aire Indarran eta Kazakhstango Aire Armadan zerbitzuan jarraitzen du. 1975eko irailaren 16an lehenbiziko hegaldia burutu zuen.
Gerra Hotzan aski ospetsua egindako Mikoian-Gurevitx MiG-25 ehiza-hegazkinean oinarrituz garatua izan zen. Ehiza-hegazkin jardueran aritzeko gain, bonbaketariei laguntza estrategikoa eman eta Sobietar Batasuna edo Errusiako mugetatik kanpoko aire eremuetan jarduteko ere diseinatua izan zen.
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1982an Clint Eastwood aktoreak antzeztutako Firefox filmean kode izen bereko fikziozko hegazkina agertzen da, alegia, filmean berezko MiG-31 izenaz izendatzen da, halere, fikziozko hegazkinak itxuraz nahiz ezaugarri ultrateknologikoei dagokionez ez du benetazko MiG-31 hegazkinaren antzekotasunik.