Miami Vice
Miami Vice | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Anthony Yerkovich (en) |
Izenburua | Miami Vice |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Sasoi kopurua | 5 |
Atalak | 112 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | polizia-telesaila, police television drama (en) eta telebista drama |
Iraupena | 42 minutu |
Antzezlea(k) | |
Don Johnson (James "Sonny" Crockett (en) ) Philip Michael Thomas (Ricardo Tubbs (en) ) Saundra Santiago (en) Michael Talbott (en) John Diehl Olivia Brown Edward James Olmos | |
Ekoizpena | |
Ekoizle eragilea | Michael Mann Anthony Yerkovich (en) Dick Wolf |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jan Hammer |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | NBC USA Network |
Hasiera-data | 1984ko irailaren 16a |
Amaiera-data | 1990eko urtarrilaren 25a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Miami |
nbc.com… | |
|
Miami Vice AEBtako akziozko telesail bat izan zen. 1984ko irailaren 16tik 1989ko maiatzaren 21era NBC eta USA Network kateetan aireratu zen. Don Johnson, Philip Michael Thomas, Saundra Santiago, Michael Talbott, John Diehl, Olivia Brown, Gregory Sierra eta Edward James Olmos aktoreek antzeztu zuten.
Telesail honen hasierako doinua aski ezaguna bilakatu zen, euskaldunontzat agian hasierako irudietan eszenarik oroituena Jai Alai edo Zesta Punta partidua jokatzen duten pilotarien une laburra delarik.
2006an izen berdineko filma estreinatu zen, Colin Farrell eta Jamie Foxx aktoreek antzeztua.
Herri kulturan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980ko hamarkadako telesail arrakastatsu eta ospetsuenetako bat izan zen, bi protagonistak estetikoki gizonezko askoren eredu bihurtu ziren, adibidez Armaniren jaka baten azpian kamiseta informal bat eramatea, italiar moda, pastel koloreko jantziak janztea, Ray-Ban eguzkitako betaurrekoak edota hiru egunetako bizarraz agertzea, gainera bertan agertzen zen luxua eta batez ere auto modeloak askoren desiragarri ere izan ziren, batez ere Ferrari Daytona eta Ferrari Testarossa modeloak.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]James "Sonny" Crockett (Don Johnson) eta Ricardo "Rico" Tubbs (Philip Michael Thomas) Miami hirian kasu ugari argituz jarduten duten ustelkeriaren aurkako brigadako bi polizia dira. Euren buruzagia Martin Castillo (Edward James Olmos) tenientea da.