La Bola de Cristal
La Bola de Cristal | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Sasoi kopurua | 5 |
Atalak | 176 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | haurrentzako telesaila eta youth television program (en) |
Hizkuntza | gaztelania |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | La 1 |
Hasiera-data | 1984ko urriaren 6a |
Amaiera-data | 1988ko ekainaren 25a |
rtve.es… | |
La Bola de Cristal (euskaraz "Kristalezko Bola") 1980ko hamarkadako Espainiako telebista saio bat izan zen. 1984ko urriaren 6a eta 1988 bitartean TVE1 katean airetatu zen, sortzailea Lolo Rico izan zelarik. Espainiako trantsizioaren garaiko gizartearen islada garbia zen, kultura, pentsamolde eta musikari dagokionez La movida madrileña delakoarekin estuki lotua zegoelarik.
Saioaren aurkezlea Alaska izan zen, beste hainbat ohiko kideek ere parte hartzen zutelarik: Isabel Bauzá, Gerardo Amechazurra, Isidoro Fernández, Santiago Auserón, Loquillo, Kiko Veneno, Pablo Carbonell, Pedro Reyes, Fedra Lorente, Javier Gurruchaga eta Anabel Alonso.
Bestalde, saio honetan los electroduendes ("elektroiratxoak") deituriko izaki bihurri eta bazter nahastaileek ere garrantzi handia zuten.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Saioari buruzko artikulua Francisco Quintanarren webgunea (programaren dokumentalista). (Gaztelaniaz)
- Saioaren IMDbko fitxa irakurgai, (Ingelesez).
- La Bola de Cristal saioaren sarrerako abestia entzungai (Youtube.com).
- Electroduendes.net, saioari buruzko komunitate birtuala. (Gaztelaniaz)
- Lolo Rico Lolo Rico "¿Qué fue de ...?" webgunean. (Gaztelaniaz)