Kontserbazio egoera
Itxura
Espezie baten kontserbazio egoera egun edo etorkizun hurbilean espezie horrek dituen iraungitzeko aukerak neurtzeko adierazlea da. Espezie jakin baten kontserbazio egoera finkatzeko faktore asko kontuan hartzen dituzte: espezimen kopuruaz gain, denboran zehar biztanleriaren handiagotze edo gutxitzea, elikatzeko aukerak, mehatxu ezagunak eta abar.
Kontserbazio egoera adierazteko sistema asko daude:
- Mundu osokoak: adibidez IUCN Zerrenda Gorria da, mundu osoan, kontserbazio egoeraren adierazle ezagunena.
- Nazioartekoak: adibidez, Europar Batasunak bere kategoriak ditu.
- Estatukoak, estatu burujabe bakoitzak bere lurralderako sortuak.
IUCN zerrendak bederatzi kategoriatan sailkatzen du espezie bakoitzaren iraute egoera:
- Galdua (EX)
- Ingurune naturalean galdua (EW)
- Galzori larrian (CR)
- Galzorian (EN)
- Kaltebera (VU)
- Ia mehatxatuta (NT)
- Arrisku txikia / Kezka txikia (LC)
- Datu falta (DD)
- Ez aplikagarria (NA)
- Ebaluatu gabea (NE)
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Espezie ia mehatxatu
- Galzoriko espezie
- Galzori larriko espezie
- Espezie kaltebera
- Natura ingurunean galdutako animaliak
- Espezieen iraungipen
- Iraungipen masibo
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) IUCN Zerrenda Gorria
Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |