Jerome Isaac Friedman
Jerome Isaac Friedman | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chicago, 1930eko martxoaren 28a (94 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chicagoko Unibertsitatea Stanford Unibertsitatea John Marshall Metropolitan High School (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Tesi zuzendaria | Enrico Fermi |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Enrico Fermi |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Massachusettseko Teknologia Institutua Belgradeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Fisika Elkartea Academia Europaea (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | ateismoa |
Jerome Isaac Friedman (New York, AEB, 1930eko martxoaren 28a -) Estatu Batuetako fisikaria da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chicagoko Unibertsitatean egin zituen ikasketak, eta 1956an lortu zuen doktoregoa. 1957an, Stanfordeko Unibertsitatean sartu zen, ikertzaile-laguntzaile gisa. 1963an, Massachusettseko Institutu Teknologikoan sartu zen, fisikako irakasle gisa. Hango laborategi nuklearreko buru izendatu zuten 1980an, eta Fisikako Saileko zuzendari izan zen 1983tik 1988ra.
1963az gero, Henry W. Kendall eta Richard E. Taylorrekin lankidetzan jardun zuen Friedmanek. Linac izeneko zatiki-azeleragailu lineala asmatu zuten. 1967-1975 bitarteko ikerketetan, elektroiak, protoiak eta neutroiak bonbardatzeko erabili zuten linac-a, eta atomoaren nukleoko protoietan eta neutroietan barrenagoko beste egituraren bat bazela adierazten zuten arrastoak aurkitu zituzten. Azterketa sakonagoak eginda, protoien eta neutroien inguruan gai oso-oso txiki batzuk zebiltzala ikusi zuten (quarkak); horrela, Friedmanen eta haren lankideen ikerketei esker, quarken kontzeptua argitu ahal izan zen.
1990ean, Fisikako Nobel saria lortu zuen, Henry W. Kendal eta Richard E. Taylor lankideekin batera, atomoen nukleoari buruz egindako ikerketengatik eta quarkek zatikien fisikan duten zeregina zehaztu izanagatik.
Gaur egun, irakaslea da Massachusettseko Institutu Teknologikoan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]