Edukira joan

Jaime Gil de Biedma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaime Gil de Biedma

Bizitza
JaiotzaBartzelona1929ko azaroaren 13a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1990eko urtarrilaren 8a (60 urte)
Hobiratze lekuaNava de la Asunción
Heriotza moduaberezko heriotza: GIBa
Familia
AitaLuis Gil de Biedma Becerril
AmaMaría Luisa Alba y Delibes
Familia
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea
Mugimendua1950eko belaunaldia
Genero artistikoaolerkigintza

IMDB: nm1299542 Musicbrainz: 1caf1a42-2995-4a02-8cc3-beaf1400ee16 Find a Grave: 7356362 Edit the value on Wikidata

Jaime Gil de Biedma (Bartzelona, Katalunia, 1929ko azaroaren 13a - Bartzelona, 1990eko urtarrilaren 8a) gaztelaniaz idatzi zuen kataluniar olerkaria izan zen.

1950eko Belaunaldiko kide zen, Bartzelonako taldean alegia. Iradokizun ugari eskaintzen du Gil de Biedmaren poesiak; ironia zorrotz erabiltzen zuen, egunerokotasun landu batekin batera. Liluratik urruti dagoen mundu-ikuspegia agertzen zuen, beti; adiskidetasuna eta iragandako gaztetasuna dira haren gai nagusiak.

Bere poema-bilduma guztiak Las personas del verbo liburuan bildu zituen, 1975ean. Jorge Guillén espainiar poetari buruzko lan jakingarri bat egin zuen; saiakera-lanak 1980an bildu zituen El pie de la letra izeneko liburuan. 1956an Filipinetan harrapatutako tuberkulosi baten ondorioz idatzitako egunerokoa argitaratu zuen, 1974an, Diario del artista seriamente enfermo. Garai hartako zentsura zela eta, 1991 arte ez zen agertu osorik, Diario del artista en 1956 izenburuarekin. Hurrengo belaunaldietan eragin handia izan du Gil de Biedmaren lanak.

Jaime Gil de Biedmak ez zuen seme-alabarik izan, baina bere bi iloba ospetsu bihurtu dira, nor bere esparruan. Esperanza Aguirre Gil de Biedma Alderdi Popularreko politikaria da, eta Madrilgo Erkidegoko presidente izana da. Ouka Lele izenez lan egiten duen argazkilaria, berriz, Bárbara Allende Gil de Biedma da izatez[1].

2010ean El Cónsul de Sodoma film espainiarra estreinatu zen, Gil de Biedmaren biopic bat. Sigfrid Monleonek zuzendu zuen, eta Jordi Molla aktoreak gorpuztu zuen poeta[2].

Espainian bada poesia sariketa bat Gil de Biedmaren izena daramana, Segoviako Diputazioak antolatua[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) BOSCO, ROBERTA. (2010-01-22). «Ouka Leele, de la pintura a los píxeles» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-06-10).
  2. Amatiño. «Sodomako kontsula — Eibar.ORG | Eibarko peoria» eibar.org (Noiz kontsultatua: 2018-06-10).
  3. (Gaztelaniaz) «El poeta Antonio Praena gana el Premio Jaime Gil de Biedma» ELMUNDO (Noiz kontsultatua: 2018-06-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaime Gil de Biedma Aldatu lotura Wikidatan