Israelgo Defentsa Indarrak (hebreeraz: צְבָא הַהֲגָנָה לְיִשְׂרָאֵל, Tsva ha-Hagana le-Yisra'el; arabieraz: جيش الدفاع الإسرائيلي), maiz Tzahal[1] (hebreeraz: צה״ל) bere akronimoarekin izendatuta, Israelgo Estatukoindar armatuek hartzen duen izen generikoa da.
Israelgo Defentsa Indarrak hiru adar ditu: Aireko Armada, Itsas Armada eta Lehor Armada. David Ben-Gurion defentsa ministroak 1948an sortu zuen, Haganah osatzen zuten paramilitarrak militar bilakatu zituenean. Bere egungo buruzagi nagusia edo RamatcalBenny Gantz jenerala da. Israelek 187.000 soldadu aktibo profesional ditu, eta beste 565.000 erreserban. Guztira 700.000 soldadu mobilizatu ditzake, hau da, Israelgo nazionalitatea dutenen % 10.