Hamada
Itxura
Hamada edo hammada (arabieraz: حمادة, ḥammāda) harrizko goi ordoki agor eta gogorra da, erosioak biluztutakoa, basamortuko paisaiaren bereizgarria.[1]
Batzuetan hamadari reg deitzen zaio, baina azken hitz hau zabaldi harritsu bati dagokio, goi ordoki bati beharrean. Euri-jasa denean, ura hamadan zabaltzen da zirrikituetatik bidea eginez. Uholdeak harriak eta lohia eramaten ditu beherago dauden lurraldeetara; eta horrela sortzen da reg-a, harriz jositako eremu ia laua.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Rementeria Argote, Nagore. Mila eta bat Sahara. Elhuyar aldizkaria, 2006/06/01, CC-BY-SA-3.0, aldizkaria.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2018-8-27).