Guy Ritchie
Guy Ritchie | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hatfield (Hertfordshire), 1968ko irailaren 10a (56 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Aita | John Vivian Ritchie |
Ama | Amber Mary Parkinson |
Ezkontidea(k) | Madonna (2000ko abenduaren 22a - 2008ko azaroaren 21a) Jacqui Ainsley (en) (2015 - |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Sibford School (en) Stanbridge Earls School (en) Windlesham House School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa hebreera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, gidoilaria, ekintzailea, judoka eta errealizadorea |
Lantokia(k) | Erresuma Batua |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Quentin Tarantino, Sergio Leone, John Mackenzie (en) , Akira Kurosawa eta Danny Boyle |
Kidetza | Writers Guild of America, East (en) |
Genero artistikoa | drama Umore beltza |
|
Guy Stuart Ritchie (Hatfield, Hertfordshire, 1968ko irailaren 10a) ingeles zuzendari eta gidoilari bat da. Haren film ezagunenen artean, Lock, Stock and Two Smoking Barrels (1998), Snatch (2000), RocknRolla (2008) eta Sherlock Holmes daude. 2000 eta 2008 bitartean, Madonna estatubatuar abeslari ospetsuarekin ezkonduta egon zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]John Vivian Ritchie eta Amber Parkinsonen seme txikia da. Gainera, anaia zaharrago bat du, amak nerabe zenean izan zuen semea. Stanbridge Earls School hamabost urterekin utzi zuen, ikasle dislexiadunentzat, Erresuma Batuko zentrorik garrantzitsuenetako bat, arazo horibeaitu.
Guy Ritchiek 1995ean egin zuen debuta The Hard Case film laburrarekin, eta 1998an hari jarraitu zion Lock, Stock and Two Smoking Barrels haren lehen film luzeak, kultuzko film bilakatu zena. Haren umoreak filmari gorazarre egin zion eta zuzentzeko estilo berezia agerian utzi zuen, antzezle taldearekin eta elkar lotzen dituen hainbat tramarekin. Lock & Stockek pantaila handian lan egiteko aukera eman zien Jason Statham aktoreari eta Vinnie Jones futbolari ohiari, hortik aurrera ibilbide artistiko emankorrak hasi baitzituzten.
Snatch filma (2000) beste arrakasta handi bat izan zen, agian, Guy Ritchieren ibilbidea nazioartean aireratu zuena. Horren zati handi bat Columbia TriStar konpainiari zor zaio, proiektu ekonomikoa babestu eta Hollywoodeko edozein filmen banaketa eman zion konpainiari: horrexegatik, filmak artista ugari izan zituen, besteak beste, Brad Pitt, Benicio del Toro eta Dennis Farina, baita Jason Statham eta Vinnie Jones haren aktore fetitxeak ere.
Madonnarekin ezkondu ondoren, Ritchie bere emazte ospetsuari buruzko lanak egiten hasi zen, eta «What It Feels Like for a Girl» abestirako bideo musikal batean zuzendu zuen, eztabaidagarria, Madonna bortizkeriazko ekintzetan erakusten zuelako, hala nola autoarekin jendea harrapatzen. Star film laburra ere zuzendu zuen, BMW konpainiaren The Hire film sortarako.
Haren hurrengo lana, Madonna ere barne hartu zuena, 1960ko hamarkadako Lina Wertmüllerren film arrakastatsu baten remakea izan zen. Swept Away kritika eta publikoaren porrota izan zen: Ritchieren ibilbidean orban bat izan zen.
Hurrengo filma Revolver izan zen, bai txalotua, bai gaitzetsia izan zena. Gero, RocknRolla filmatu zuen, kritikaren eta publikoaren aldetik arrakasta handia izan zuena. Bere filmen estilora itzuli zen aktore-talde bat erabiliz: Gerard Butler, Tom Hardy, Jeremy Piven, Thandie Newton eta Tom Wilkinson, besteak beste, eta elkarren segidan dauden hainbat tramarekin, bat egin arte.
2009ko abenduan, Sherlock Holmes estreinatu zuen Estatu Batuetan. Bertan, Robert Downey Jr. eta Jude Law aktoreek izenburuko pertsonaiaren eta Watson doktorea antzeztu zituzten, hurrenez hurren. Filmak arrakasta komertzial handia izan zuen eta jarraipena ekarri zuen bi urte geroago, Sherlock Holmes: A Game of Shadows izenekoa. Vanity Fair aldizkariak Hollywoodeko 40 ospetsu handienen zerrenda argitaratu zuen 2010ean. Ritchie 39. postuan sailkatu zuten, eta 13,5 milioi dolar irabazi zituen bere filmengatik.[1]
Raindanceko Zinemaldiaren hogeita bosgarren edizioan, Egile Sariarekin ohoratu zuten, «kultuzko komedia kriminalekin» Erresuma Batuko zinema-industriari «bizitza berria» eman zion «figura nabarmen» gisa deskribatuz.[2]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Filma | Oharrak |
---|---|---|
1995 | The Hard Case | Film laburra |
1998 | Lock, Stock and Two Smoking Barrels | |
2000 | Snatch | |
2001 | The Hire: Star | Telesail laburra (atal 1) |
2002 | Swept Away | |
2005 | Revolver | |
2008 | RocknRolla | |
2009 | Sherlock Holmes | |
2011 | Sherlock Holmes: A Game of Shadows | |
2015 | The Man from U.N.C.L.E. | |
2017 | King Arthur: Legend of the Sword | |
2019 | Aladdin | |
2019 | The Gentlemen[3] | |
2021 | Wrath of Man |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Newcomb, Peter. (2011ko martxoa). «Hollywood’s Top 40» Vanity Fair.
- ↑ (Ingelesez) Kosner, Jason. (2017-8-10). «Guy Ritchie to be honoured by 2017 Raindance Film Festival» What's Worth Seeing….
- ↑ (Ingelesez) Fleming, Mike Jr. (2018-5-3). Guy Ritchie Returns To ‘Lock, Stock’ & ‘Snatch’ Turf With ‘Toff Guys’ – Cannes. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Guy Ritchie zuzendariaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)