Gilles Deleuze
Gilles Deleuze (Paris, Frantzia, 1925eko urtarrilaren 18a - Paris, Frantzia, 1995eko azaroaren 4a) frantziar filosofoa izan zen.
Sorbonne ezagunean jaso zituen filosofia ikasketak, 1944 eta 1948 bitartean.
1969. urtean Felix Guattari psikoanalista ezagutu zuen, zeinekin elkarlanean oinarritutako harreman garrantzitsua garatuko zuen, besteak beste, Mille Plateaux liburua argitaratuz.
1995ean buruaz beste egin zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jakintzaren diskurtsoaren arrazionalitatea, filosofiaren eta literaturaren ikuspegitik, arbuiatu ondoren, Mendebaleko tradizio filosofiko guztia kritikatu du (Différence et Répétition, 1969; Logique de sens, 1969).
Félix Guattari psikoanalistarekin batera idatziriko L´Anti-Edipe (1972), Rhizome (1976) eta Mille plateaux (1980) liburuetan, sistematizazio mota oro salatzen du Deleuzek, iraultzailea edo psikoanalitikoa izanik ere, eta ideologia mailako etengabeko iraultza egitea eskatzen du.
Argitaratu zituen azken lanetan, Le Pli da aipagarriena, Leibnizi buruzko saiakera (1988).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilles Deleuze |
- (Gaztelaniaz) Deleuzi buruzko bloga
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.