Edukira joan

Feyenoord Rotterdam

Wikipedia, Entziklopedia askea
Feyenoord» orritik birbideratua)
Feyenoord Rotterdam
Ezizena(k)De club van het volk ("Herriko taldea"), De club van Zuid ("Hegoaldeko taldea")
Sorrera1908
Futbol zelaiaFeijenoord Stadion (De Kuip)
edukiera: 51.577 lagun
inaugurazioa: 1937
PresidenteaHerbehereak Toon van Bodegom
EntrenatzaileaHerbehereak Arne Slot
LigaEredivisie
2023-242.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Rotterdamgo derbia Spartaren aurka, 1968an.
Feijenoord Stadion.

Feyenoord Rotterdam Herbehereetako futbol talderik onenetakoa da, Rotterdam hirikoa. Herrialdeko txapelketetan hirugarren palmaresik onena dauka, Europa mailan ordea Ajax Amsterdamen ondoren herbeheretar talderik onena da Europako Kopa (1970) eta Kontinente arteko Futbol Kopa irabaziak baititu.

Holandako Liga azkeneko aldiz 2017an irabazi zuen, eta Kopa 2016an.

Etxeko partidak De Kuip ezizenaz ezagutzen den Feijenoord Stadionen jokatzen ditu.

Gerra aurreko urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea 1908an sortu zen De Vereeniging tabernan. Hasieran Wilhelmina izena izan zuen baina hasierako urteetan sarritan aldatu zuen izenez eta kolorez. 1912an SC Feijenoord izena hartu zuen (Feijenoord Rotterdameko auzoa da) eta gaur egundo koloreak finkatu zituen. 1917an lehen mailara igo zen eta 1923-24 denboraldian irabazi zuen lehenengo liga txapelketa. Gerra aurretik talde arrakastatsua izan zen 5 Liga eta 5 Kopa irabaziz.

Urrezko aroa: 60 eta 70 hamarkadak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogei urteko hutsunearen ondoren 1961ean berriz ere liga irabazi zuen eta garai loriatsu bati hasiera eman zion. Hurrengo 15 urtetan 6 Liga eta 2 Kopa eskuratzeaz gain Nazioartean txapleketa garrantzitsuenak irabazi zituen. Europako garaipenak Intertoto Koparekin hasi ziren 1967 eta 1968an. 1970an maila gorena eman zuen Europako Kopa iarabaziz (2-1 Glasgowko Celtic-i) eta ondoren Kontinente artekoa Estudiantes de La Plataren aurrean. Argentinan 2-2 berdindu zuten eta itzuleran 1-0 irabazi zuten Rotterdamen. Aro honi amaiera emateko 1974ean UEFA Kopa irabazi zuen.

1990eko hamarkada

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamarkada apal baten ondoren berriz ere iritsi ziren herrialde mailako garaipenak, Ajax eta PSV-rekin batera "hiru handien" artera itzuliz. Bi liga eta lau kopa lortu zituen.

Europan garaipen berria lortu zuen 2002an UEFA Kopan oraingoan ere.

Azken urteetan aurreneko lau postutan sailkatu izan da eta 2017an eta 2023an txapelduna izan zen. 2016an eta 2018an Herbehereetako Kopa irabazi zuen.

Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2018-2019
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2019-2020
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2020-2021
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2021-2022
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
2022-2023

Irabazitako tituluak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herbehereetan: 34

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Herbehereetako futbol liga (16): 1923–24, 1927–28, 1935–36, 1937–38, 1939–40, 1960–61, 1961–62, 1964–65, 1968–69, 1970–71, 1973–74, 1983–84, 1992–93, 1998–99, 2016-17, 2022-23.
  • Herbehereetako futbol kopa (14): 1930, 1935, 1965, 1969, 1980, 1984, 1991, 1992, 1994, 1995, 2008, 2016, 2018, 2024.
  • Johan Cruyff Kopa (4): 1991, 1999, 2017, 2018.

Nazioartean: 10

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Txapelduna (1): 1970.
  • Txapelduna (1): 1970.
  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 2002.
  • Txapelduna (3): 1967, 1968, 1973.
  • Txapelduna (1): 2005.
  • Txapelduna (2): 1958, 1959.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]