Eberswaldeko altxorra
Itxura
Eberswaldeko altxorra | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | K.a. X. mendea |
Aurkikuntza lekua | Finow (en) |
Aurkikuntza data | 1913ko maiatzaren 16a |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | urrea |
Deskribapena | |
Honen parte da | art theft and looting during World War II (en) Azken Brontze Aroa Brontze Aroko urrezko kapeluen urregintza estiloa |
Kokapena | |
Bilduma | Puxkin Museoa |
Estatu burujabe | Alemania |
Alemaniako estatua | Brandenburgo |
Koordenatuak | 52°50′46″N 13°43′23″E / 52.8462°N 13.723°E |
Eberswaldeko altxorra edo Ebwerswaldeko urre aurkikuntza (alemanez: Eberswalder Goldschatz edo Goldfund von Eberswalde ) Brontze-aroko altxor bilduma bat da, urrezko 81 objektuz osatua. Horien artean katilu edo edukiontzi erakoek antz handia dute Eskoriatzan agertutako Axtrokiko ontziekin, harreman kultural argi bat agerikoa delarik[1].
1913an aurkitu zuten altxorra etxe bateko obretan, Oberbarnim herrixka, zeina Eberswalde eskualdean dagoen Alemaniako Brandenburgon. Alemanian inoiz aurkitu den urrezko objektuen historiaurreko multzo handiena da. Aurkitu zutenetik 1945. urtera Berlingo museo batean egon ziren piezak. Gaur egun, Errusian dago, Bigarren Mundu Gerraren amaieran Alemaniatik lapurtutako artelanen multzoan[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Museo Arqueológico» www.museovillena.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).
- ↑ (Ingelesez) dhwty. «The Eberswalde Hoard: Golden Treasure Trove of the Bronze Age» www.ancient-origins.net (Noiz kontsultatua: 2020-07-21).