Edukira joan

Duke Ellington

Wikipedia, Entziklopedia askea
Duke Ellington

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakEdward Kennedy Ellington
JaiotzaWashington1899ko apirilaren 29a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
BizilekuaDuke Ellington House (en) Itzuli
Talde etnikoaafro-amerikarra
HeriotzaNew York1974ko maiatzaren 24a (75 urte)
Hobiratze lekuaWoodlawn Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Edna Thompson (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaArmstrong High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Marietta Clinkscales (en) Itzuli
Henry Lee Grant (en) Itzuli
Willie "The Lion" Smith (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea, musikagilea, autobiografialaria, jazz musikaria, orkestra zuzendaria, musika-talde gidaria, disko-ekoizlea, soinu banda konpositorea, musika-moldatzailea, kanta-idazlea, jazz arranger (en) Itzuli eta musikaria
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Swedish Academy of Music (en) Itzuli
Alpha Phi Alpha (en) Itzuli
Duke Ellington Orchestra
Duke Ellington and his Washingtonians
The Oscar Pettiford Quartet
MugimenduaHarlemgo Pizkundea
Izengoitia(k)Duke Ellington
Genero artistikoajazza
swinga
gospela
vocal music (en) Itzuli
Musika instrumentuapianoa
DiskoetxeaColumbia Records
Decca Records
Philips

dukeellington.com
IMDB: nm0254153 TV.com: people/duke-ellington IBDB: 11631
Facebook: dukeellington Spotify: 4F7Q5NV6h5TSwCainz8S5A iTunes: 39525 Last fm: Duke+Ellington Musicbrainz: 3af06bc4-68ad-4cae-bb7a-7eeeb45e411f Songkick: 67111 Discogs: 145257 Allmusic: mn0000120323 Find a Grave: 318 Deezer: 57504 Edit the value on Wikidata

Edward Kennedy "Duke" Ellington (Washington Hiria, 1899ko apirilaren 29aNew York, 1974ko maiatzaren 24a) inoizko jazz musikari garrantzitsuenen artean dago.

Musikari ikaragarriki emankorra izan zen, 50 disko baino gehiago grabatuz. Piano jolea izan zen batik bat.

Bere musikarekin lehenengo kontaktua amaren pianoarekin hasten da eta handik urte gutxira bere ikasketak utzi eta musikari bihurtzen da.

1921ean, Duke Ellingtonek bere banda propioa sortzen du lehenengo “The Duke´s Serenaders ” deiturikoa eta, ondoren, “The Washingtonians “ izena jarriko ziotena. Nahiz eta ideia ez oso ona izan, 1923an New Yorken jotzea erabakitzen dute eta Wilbur Sweatman bandarekin jotzea lortzen dute. Geroago, Washingtongo Hollywood klubarekin jotzeko kontratu bat lortzen dute. WHN irratiak beraien kontzertu bat transmitituko du 1924an eta urte horretan musikari ospetsu asko sartuko dira bandara.

Orkestrak klubez aldatuko du eta gangster batek zuzentzen duen ”Cotton Club ”ean joko dute. Han, jende zuri, dirudun eta goi mailakoaren aurrean joko dutenez ospe handia hartuko dute.

1927tik 1945era bere ospea gorenera iritsiko da eta, berrogei garren hamarkadan, bakarlari eta musikari hoberenak edukiko ditu bere orkestran. Baina, bigbanden erorketa gertatzean arazo ekonomiko larriak edukiko dituzte, hala ere, bere orkestra disolbatzen ez duen musikari bakarrean bilakatuko da.

1955ean, bandara musikari ospetsuak etorriko dira berriz eta Newporteko Jazz jaialdira gonbidatuko dute. Gau hartan Duke Ellingtonek 1937an konposatu zituen bi obra aurkeztuko ditu: “Diminuendo in Blue” eta “Crescendo in Blue” eta Gonsalvesen gain zegoen interludio batez bakarrik zatituko ditu. Aulkiak ikus-entzule harrituen buruen gainetik hegaka zihoazen eta hurrengo eguneko prentsa guztiak dukeren kontzertuaz mintzatu ziren “Duke itzuli da ” esanez.

Handik aurrera kontzertuak eman zituen mundu guztian zehar, 1974an minbiziaz hil zen arte.

Diskografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • "Ellington at Newport-Complete" (1956).
  • "Such Sweet Thunder" eta "Ella Fitzgerald Sings the Duke Ellington Songbook" (1957).
  • "Ellington indigos", "Side by Side" eta "Newport Jazz Festival" (1958).
  • "Jazz Party" eta "Anatomy of a Murder" (1959).
  • "Duke Ellington & John Coltrane", "Duke Ellington Meets Coleman Hawkins" eta "Money Jungle" (1962).
  • "The Great Paris Concert" (1963).
  • Ella at Duke's Place (1965).
  • "Ella and Duke at the Cote D'Azur" eta "The Far East Suite" (1966).
  • "...And His Mother Called Him Bill" (1967).
  • "Francis A. & Edward K." (1968).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Washington
Artikulu hau Washingtongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.