Currito
Currito | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santurtzi, 1931ko azaroaren 22a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 2004ko azaroaren 20a (72 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | sukaldaria |
Izengoitia(k) | Currito |
José María González Barea Currito (Mamariga, Santurtzi, 1931ko azaroaren 22a - Bilbo, 2004ko azaroaren 20a) bizkaitar sukaldaria izan zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juliana Sotorekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten: Marta, Maria Jose eta Emilio. Curritoren amona Anselma angula saltzailea zen Bilboko merkatuan, eta haren angulak garestienetakoak omen ziren, bikainak zirelako.
Curritok bere familiarengandik jaso zuen sukaldaritzarako zaletasuna, txiki-txikitatik. Bere lehen jatetxea Santurtzin ireki zuen 19 urterekin. Currito du izena, Santurtziko erdian dago, eta gaur egun ere Santurtziko famatuena da.
Curritoren jatetxeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieratik ospetsuak ziren Curritoren sardina erreak, eta pixkanaka haren Bilboko sukaldaritzak fama handia hartu zen. 1970. urtearen inguruan beste jatetxe bat ireki zuen Madrilen. Han ere janaria parrillan egiten zuen, eta urtero udan sardina erreak egiten zituen.
Sukaldean, plater tradizionalak egiten zituen, adibidez: babarrunak txirlekin, bakailao pil-pilean, txuletoi errea, eta abar.
Bere lanaren aitortza gisa, Restaurantes de Buena Mesa elkarteko lehendakaritza lortu zuen.
Omenaldiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2004an, Santurtziko Udalak Curritoren omenaldia antolatu zuen, eta Ramon Rubial parkean eskultura bat ipini zuen.
Mendi Alde Taldeak, bestalde, 2005ean buruhandi berriak egin zituen, Santurtziko pertsonaiak irudikatuz: La Bella Txaro, Don Boni, eta Currito.
Curritoren seme Emiliok haren biografia bildu zuen liburu batean, Desde Santurce... a Madrid. Una cocina al lado del mar izenekoan, Curritoren errezetekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «'Currito', un icono de la gastronomía vasca», El Mundo, 2004-11-20.