Edukira joan

Cthulhuren mitoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cthulhuren mito» orritik birbideratua)
Lovecraftek marraztutako Cthulhuren zirriborroa.

Cthulhuren mitoa edota Cthulhuren mitoak (ingelesez Cthulhu Mythos) H. P. Lovecraft estatubatuar idazleak sortutako fikziozko literatur ziklo bat da. Izendapena August Derleth idazle eta Lovercraften adiskideak sortu zuen. Lehenbizi, 1921-1935 artean Lovecraftek sortu, eta ondoren bere jarraitzaileak ziren Lovecraft Zirkuluaren kideek bere idazlanetan handitutako fikziozko mundua eta kondairak izendatzeko erabilia izan da. Azken jarraitzaileen artean Clark Ashton Smith, Robert E. Howard, Robert Bloch, Frank Belknap Long, Henry Kuttner, Henry S. Whitehead eta Fritz Leiber idazleak daude.

Cthulhu izena Cthulhuren Deia idazlan laburraren izenburutik datorkio, aurrenekoz 1928an Weird Tales aldizkarian argitaratua.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]