Claire Danes
Claire Catherine Danes (Manhattan, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1979ko apirilaren 12a - ) estatubatuar aktore bat da. Hiru aldiz irabazi du Primetime Emmy Sariak, lau Golden Globe sari eta bi Screen Actors Guild sari. 2012an Time aldizkariak munduko ehun pertsona influenteen artean sailkatu zuen. 2015ean Hollywoodeko famaren pasealekuan izar bat jarri zioten.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Danes famatu egin zen 1994an My So-Called Life nerabe draman[1]. Paper horren ondorioz Golden Globe saria eman zioten serie dramatiko bateko aktore onenari. Urte berean film batean agertu zen lehen aldiz, Little Women. Laster hasi zen ibilbide oparo batekin: Home for the Holidays (1995), Romeo + Juliet (1996), The Rainmaker (1997), Les Misérables (1998), Brokedown Palace (1999), Mononoke Himeren ingelesezko ahotsa (1997), The Hours (2002), Terminator 3: Rise of the Machines (2003), Shopgirl (2005), Stardust (2007), eta A Kid Like Jake (2018) filmekin.
1998 eta 2000 urteen artean Yale Unibertsitatean ikasi zuen, baina utzi zuen aktore lanetara itzultzeko. Off-Broadwayko The Vagina Monologues antzezlanean parte hartu zuen 2000. urtean eta Eliza Doolittlen papera izan zuen Broadwayko Pygmalion antzezlanean. Temple Grandin gorpuzteagatik izen bereko telebistarako filmean lortu zuen bigarren Golden Globea eta lehenengo Emmya. 2011tik 2020ra artean Homeland telesailean Carrie Mathisonen papera izan zuen[2][3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Bellafante, Ginia. (2007-10-28). «A Teenager in Love (So-Called) (Published 2007)» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ (Ingelesez) «Claire Danes» Television Academy (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
- ↑ «Claire Danes» www.goldenglobes.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).