Basaburua
- Artikulu hau Nafarroako udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Basaburua (argipena)».
Basaburua | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Basaburua | ||
Alkatea | Ricardo Arangoa Legarra (Bildu) | ||
Posta kodea | 31866 | ||
INE kodea | 31049 | ||
Herritarra | basaburuar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°00′05″N 1°48′06″W / 43.001388888889°N 1.8016666666667°W | ||
Azalera | 82,3 km² | ||
Garaiera | 545 metro | ||
Distantzia | 34 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 845 (2023: 3) | ||
Dentsitatea | 1,03 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 41,64 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 29,24 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 79,65 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 7,27 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 67,20 (2018: %-5,63) |
Basaburua[4] ([bas̺aβuɾua]) Nafarroa Garaiko udalerria da, Iruñeko merindadekoa, herrialdearen iparraldean dagoena. 82,87 km²ko eremua du eta 871 biztanle zituen
2014. urtean. Jauntsarats da kontzeju nagusia.
Basaburua Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide egin zen 2008an.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Inguru naturala eta kokapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basaburua Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 34 kilometrora. Iparraldean, Ezkurra, Eratsun, Saldias eta Beintza-Labaien udalerriekin egiten du muga; ekialdean, berriz, Ultzamarekin; mendebaldean, Leitza eta Larraunekin; eta hegoaldean Imotzekin.
Hamahiru herri eta etxaldek osatzen dute Basaburua: Aizarotz, Arrarats, Beramendi, Beruete, Erbiti, Gartzarun, Igoa, Ihaben, Itsaso (1857ko errolda baino lehen berezko udalerria zuena), Jauntsarats (herriburua), Ola, Orokieta eta Udabe.
Klima eta landaredia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basaburuko klima ozeaniar-atlantikoa da, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar, gehienak neguan eta udazkenean; egun euritsuak, berriz, 180 inguru dira urtean. Urteko batez besteko tenperatura 8º eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.400 eta 2.000mm ingurukoak.
Klima atlantiarreko landaredia nagusi da. Bertan, pagoak dira zuhaitzik ugarienak (4.000 hektarea baino gehiagoko azalera). Pagoak, iparralde eta hegoaldeko mendietan hazten dira batez ere, baina herrigunetik gertu ere badaude. Haritzak, udalerri osoan hazten dira (765 hektarea), eta birlandatutako pinu lariziarrek 180 hektarea hartzen dituzte.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basaburuko Beruete kontzejuaren mugetan, Leitza eta Basaburu bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Aritz" izeneko parke eolikoa dago. Parkeak duen instalaturiko potentzia 19,20 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basaburuko biztanleria |
---|
2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %0,60 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udal hauteskundeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basaburuko alkatea Eusko Abertzale Ekintza alderdi politikoko Juan Benito Alberro Goñi atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 22 izan ziren (emandako guztien %4,20) eta boto zuriak 121 (%24,10). Abstentzioa %29,28koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Eusko Abertzale Ekintza | 381 | 7 |
2011n ere zerrenda bakarra aurkeztu zen, kasu honetan Bildurena. Alkate Ricardo Arangoa Legarra izendatu zuten. Hauteskunde kanpainan Yolanda Barcinak Aizarotzen eman zuen mitinak polemika piztu zuen; Barcinak Nafarroako iparraldeko zenbait herritan alderdi espainolistek zerrendak osa ez ditzaten pairatzen omen dituzten presioak salatzeko asmoa zuen baina bisitaldiak kritikak jaso zituen[5].
Alkateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007-2011 | Juan Benito Alberro Goñi | EAE |
2011- | Ricardo Arangoa Legarra | Bildu |
Udaletxea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basaburuko udaleko idazkaria, Imozko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Jasokunde kalea, z/g (Jauntsarats kontzejua)
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskara
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basaburuko euskara tarteko hizkeratzat hartzen du Koldo Zuazo dialektologoak, hau da, haren iritziz, erdialdeko euskara edo gipuzkera eta nafarreraren artekoa da. Basaburua "Euskararen Kudeaketarako Ipar Nafarroako Mankomunitateko" kidea da.
Udalerriko euskal hiztunen kopurua gaur egun oso handia da, %70etik gorakoa.
Hedabideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]"Esan Erran Irratiak Basaburuan du egoitza.
Zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ultzamako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko kide da Basaburua.
Basaburuar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Anjel Aldaz (1914-1993), bertsolaria.
- Luzia Goñi (1928-2020), bertsolari eta plazandrea.
- Martin Ezkurra (1929-2018), pilota prestatzailea.
- Patxi Telletxea (1964-), politikari abertzalea.
- Edurne Koch Elizegi (1973-), argazkilaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ Euskara ezagutza tasa. (2010) Euskal Herriari Begira (Udalbiltza), Eustat, INE, NASTAT eta Euskal Herriko Hizkuntza Adierazle Sistema (EAS).
- ↑ Nafarroako Gobernua. (2018). Nafarroako Datu Soziolinguistikoak. Euskarabidea, 48-53 or..
- ↑ Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
- ↑ Barcina obtiene el peor resultado para UPN en el valle de Basaburua en los últimos treinta años, Diario de Noticias, 2011ko maiatzaren 26a.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Jose Maria Jimeno Jurio (zuzendaria), Nafarroako toponimia eta mapagintza. XLIV, Iruñea, 1997. ISBN 84-235-1614-8
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |
- Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen webgunea
- (Gaztelaniaz) Basaburuari buruzko informazioa Nafarroako gobernuaren webgunean.
- Herriaren ikuspegia Google Street View-n.
- "Nafar Away" saioan (11TB).
Ultzamaldeko udalerri aurkibidea | ||
---|---|---|
Anue • Atetz • Basaburua • Ezkabarte • Imotz • Lantz • Odieta • Olaibar • Ultzama |