Edukira joan

Arte Ederren Museoa (Estrasburgo)

Koordenatuak: 48°34′52″N 7°45′08″E / 48.581°N 7.7522°E / 48.581; 7.7522
Wikipedia, Entziklopedia askea
Arte Ederren Museoa (Estrasburgo)
musées de la ville de Strasbourg
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Ekialde Handia
DepartamenduaRhin Beherea
Frantziako udalerriEstrasburgo
Koordenatuak48°34′52″N 7°45′08″E / 48.581°N 7.7522°E / 48.581; 7.7522
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1890
Inaugurazioa1890
ZuzendariaKurt Martin
Bisitariak urtean46.483
Kontaktua
Telefonoatel:+33-3-68-98-51-60
Webgune ofiziala
Rohan jauregian dago Arte ederren museoa.
Arte ederren museoako galeria.
Arte ederren museoako galeria.

Estrasburgoko Arte Ederren Museoa (frantsesez: Musée des Beaux-Arts de Strasbourg) Estrasburgoko arte museoa nagusia da. Rohan jauregian kokaturik dago, lehen eta bigarren solairuetan eta 1890ean ireki zen[1].

XIV. mendearen eta 1871. urtearen arteko lanak gordetzen ditu[2]. 1.934 artelan zituen 2015eko abenduan baina 2019an doantza berriak jaso zituen[3]. Renania Garaiko 1681 arteko artisten lanak alboan dagoen Musée de l’Œuvre Notre-Dame eraikinean daude ikusgai[4].

Arte bilduma honek Frantziako Iraultzan du jatorria, izan ere garai hartan eliza eta klaustroetan expropiaturiko lanek osatzen baitute muina. 1801ko irailaren 14an Napoleon Bonaparteren gobernuak 15 arte museo probintzial ezarri zituen konfiskaturiko artelanak jasotzeko eta horietako bat Estrasburgon ezarri zuen[2]. Hasiera batean bildutako margolanek osatu zuten multzoa eta ondoren hainbat doaintza izan zituen, bereziki Louvre museoko inbentariotik gobernuak emandakoak.

Hasiera batean bilduma Kléber enparantzako Aubette etxean zegoen baina 1870ko abuztuaren 24an prusiarren artilleriak bete betean jo zuen eta etxea suntsituta gelditu zen. Frantzia-Prusia Gerra amaitzerakoan bilduma berreskuratzeko lana hartu zuen Wilhelm von Bode arte historialari inperialak[5]. 1890an Rohan jauregian batu zituen lan guztiak eta hurrengo urteetan bilduma handituz joan zen. Eraikina tokirik gabe gelditzen ari zen eta 1931n Hans Haug-en gidaritzapean[6] Erdi Aroko renaniar artisten lanak Musée de l’Œuvre Notre-Dame eraikin berrian bildu ziren eta 1973. urtean arte modernoko lanak Estrasburgoko Arte Moderno eta Garaikidearen Museoak jaso zituen[7].

1947ko abuztuaren 13an sua piztu zen eta Francesco Guardiren, Thomas de Keyserren, Antonio del Pollaioloren eta Lucas Cranach Zaharraren artelan baliotsuak erre ziren. Aseguru etxeek emandako dirua artelan berriak eskuratzeko erabili zen. Bildumak hainbat gehikuntza nabarmen izan zituen 1987an eta 1994an (Othon Kaufman eta François Schlageter bildfumagileen eskutik, margolan italiarrak), 2004an (Roger eta Elisabeth Eisenbeth-ek margolan herbeheretarrak), 2009an (Ann L. Oppenheimerrek emandakoak)[8] eta 2019an (Jeannine Poitrey aeta Marie-Claire Ballabioren eskutik etorriak)[9].

Giotto di Bondone
Sano di Pietro
Sandro Botticelli
Cima da Conegliano
Carlo Crivelli
Filippino Lippi
Piero di Cosimo
Cima da Conegliano
Raphael
Correggio
Veronese
Tintoretto
Guercino
Canaletto
Giambattista Tiepolo
Salvator Rosa
Alessandro Magnasco
Giuseppe Maria Crespi

Flandriar eta hebeheretarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Simon Marmion
Hans Memling
Lucas van Leyden
Gerard David
Maarten van Heemskerck
Peter Paul Rubens
Jacob Jordaens
Salomon van Ruysdael
Pieter de Hooch
Antoon van Dyck
Willem Kalf
Pieter Claesz
Christiaen van Couwenbergh
Cornelis Engelsz
El Greco
Jusepe de Ribera
Francisco de Zurbarán
Francisco de Goya
Philippe de Champaigne
Claude Lorrain
Nicolas de Largillière
François Boucher
Simon Vouet
Antoine Watteau
Jean Siméon Chardin
Philip James de Loutherbourg
Jean-Baptiste-Camille Corot
Théodore Chassériau
Gustave Courbet
Théodore Rousseau
Edgar Degas
Baccio Bandinelli
Alessandro Algardi
Alessandro Vittoria
François Girardon
Jean-Antoine Houdon
Jean-Baptiste Carpeaux
Antoine-Louis Barye
Théodore-Charles Gruyère
François Joseph Bosio
Adolf von Hildebrand

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) Palais Rohan (Musée archéologique, Musée des Beaux-Arts, Musée des Arts Décoratifs) - Strasbourg. (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  2. a b (Frantsesez) «Musée des Beaux-Arts de Strasbourg (67)» Musées Grand-Est (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  3. (Ingelesez) Strasbourg, Best of the Double-Identity City - ConnollyCove. 2022-01-04 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  4. (Frantsesez) «Musée de l'Œuvre Notre-Dame - arts du Moyen Age - Strasbourg (67)» Musées Grand-Est (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  5. (Frantsesez) «BODE (von, depuis 1914) Arnold Wilhelm» Fédération des Sociétés d'Histoire et d'Archéologie d'Alsace (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  6. «Hans Haug, homme de musées - Musées de Strasbourg» www.musees.strasbourg.eu (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  7. «Musée d'Art Moderne et Contemporain - Musées de Strasbourg» www.musees.strasbourg.eu (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  8. (Frantsesez) «Les collections du musée des Beaux-Arts de Strasbourg enrichies grâce au legs Oppenheimer» Connaissance des Arts 2009-05-06 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  9. «Une donation exceptionnelle - Musées de Strasbourg» www.musees.strasbourg.eu (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]