V. Volodarski

Volodarski» orritik birbideratua)

Moisei Markovitx Goldstein (errusieraz, Моисей Маркович Гольдштейн) eta V. Volodarski (errusieraz, В. Володарский) moduan ezaguna, (1891ko abenduaren 111918ko ekainaren 20a) Ukrainan jaiotako boltxebike judua izan zen[1].

V. Volodarski

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakМоисей Маркович Гольдштейн
JaiotzaStaryi Ostropil (en) Itzuli1891ko abenduaren 11
Herrialdea Errusiar Inperioa
Errusiako errepublika
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
HeriotzaSan Petersburgo1918ko ekainaren 20a (26 urte)
Hobiratze lekuaField of Mars (en) Itzuli
Heriotza moduagiza hilketa: attempted murder (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta iraultzailea
Lantokia(k)San Petersburgo eta Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Bund
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista

Biografia

aldatu

Erbestea

aldatu

Politikan 1905ean sartu zen, 14 urte zituela, lehenik Bund judu alderdian eta gero “Spilka” deitutako ukrainar alderdi sozialista eta nazionalista batean. Spilka laster mentxebikeekin lerratzerakoan, alderdi honetako kide egin zen Volodarski. 1908an eta 1911an atxilotu egin zuten, 1913an aske geratzean AEBtara erbesteratu zen. Lehen Mundu Gerrarekin bat, Volodarski mentxebikeen ezkerreko adarrarekin (gudaren kontrakoekin) batu zen. AEBn gudaren kontrako errusiar sozialista erbesteratu gehienak boltxebikeak zirenez, pixkanaka tesi horietara mugitzen hasi zen Volodarski, batez ere, AEBn ere bazegoen Bukharinen bidez[1].

Errusiara itzulera

aldatu

1917ko maiatzean, ostean Errusiara itzuli zenean, Mezhraionka taldearekin bat egin zuen (boltxebikeen eta mentxebikeen arteko batasuna bilatzen zuen taldea), eta Mezhraionkak uztailean boltxebikeekin bat egiterakoan, Volodarski ere boltxebikeekin bat lerratu zen. Uztaileko Egunetan zehar, oraindik alderdikide ez zela (Mezhraionkak oraindik ez zuen boltxebikeekin bat egin), garrantzitsua izan zen Putiloveko langileek klandestinitatean zeuden boltxebikeei babesa publikoki adieraz ziezaien[1].

Irailean, Petrogradeko Sobieteko exekutibako kide aukeratu zuten. Komite Zentralaren kide ez zenez gero, ez zen urriaren 10eko bilera historikoan egon, baina Kamenev eta Zinovievekin bat egin zuen boltxebike apurrenetakoa izan zen (hala ere, ez zuen hauek bezala bere postura publiko egin). Urriko Iraultzarekin bat burutu zen Sobietaren II. Biltzar Nagusian VTsIKeko kide aukeratu zuten. Urriko Iraultzaren ostean, Brest-Litovskeko Itunaren kontra ageri izan zen, baina ez zen oposizio horretan nabarmendu[1].

1918an, boltxebikeen prentsa eta agitaziorako arduradun aukeratu zuten. Armada Gorrian agitatzaile bezala ere egin zuen lan, lehenik Errumaniar Frontean, eta gero Errusia Iparraldean. Krasnaia Gazeta (“Kazeta Gorria”) egunkaria fundatu zuen. 1918ko ekainean, eskuineko eserista batek, Grigori Semionovek, tiroz erail zuen[1].

Anatoli Lunatxarskiren arabera, Moisei Volodarski inoiz Alderdi Boltxebikeak izandako propagandistarik onenetakoa izan zen[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f Volodarski, Moisei, K17, 2017-07-28. CC0 Domeinu Publikoa

Kanpo estekak

aldatu