Vicente Verdú
Vicente Verdú Maciá (Elx, 1942ko urriaren 23a – Madril, 2018ko abuztuaren 21a) kazetaria, idazlea, margolari eta poeta espainiarra izan zen.
Vicente Verdú | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Elx, 1942ko urriaren 23a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 2018ko abuztuaren 21a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Harvard Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, soziologoa, ekonomialaria, poeta eta margolaria |
Enplegatzailea(k) | Cuadernos para el Diálogo (en) Gaceta Ilustrada (en) El País (1982 - 2018) |
Jasotako sariak | ikusi
|
elboomeran.com… |
Biografia
aldatuParisko Unibertsitatearen Gizarte Zientzietan doktorea, urte askoan El País egunkariko Iritzi burua eta Kultura burua izan zen. Halaber, 1982tik, ohiko zutabegilea zen egunkari berean. Aurretik ere Cuadernos para el diálogo eta Gaceta Ilustrada aldizkari espainiarretan idatzi zuen.Harvard Unibertsitatearen Nieman Kazetaritzarako Fundazioko kidea zen (Nieman Foundation for Journalism). bizitzaren azken urteetan poesia eta margolaritza bere aktibitate nagusiak izan ziren. Gaixotasun luze baten ondorioz hil zen 2018an. Bere emaztea, Alejandra Ferrandiz, 2003an hil zen, bestetik. Hiru seme-alabak izan zituzten.[1][2]
Obra
aldatu- Si usted no hace regalos le asesinarán (1971)
- Noviazgo y matrimonio en la burguesía española (1974)
- Las solteronas (1978)
- El fútbol: mitos, ritos y símbolos (1981)
- Sentimientos de la vida cotidiana (1984)
- Domicilios (1987)
- Días sin fumar (1988), Anagrama Sariko finalista.
- Héroes y vecinos (1989)
- Poleo menta (1990)
- El éxito y el fracaso, Madril (1991)
- Nuevos amores, nuevas familias (1992)
- El Planeta Americano (1997), 24. Anagrama Saria.
- Emociones (1997)
- China Superstar, Madril, Aguilar, (1998)
- Señoras y Señores: Impresiones desde los 50 (1998) (XV. Saiakera Espasa Saria)
- Cuentos de matrimonios (2000)
- Guillermo Vázquez Consuegra: obras y proyectos, 1996-2001 (Javier García-Solerarekin batera), (2001)
- Últimas páginas, Murcia, Mastia Fundazioa, (2003)
- El estilo del mundo: la vida en el capitalismo de ficción (2003)
- Alberto Schommer, el poeta de la visión (2003)
- Días sin fumar, Bartzelona, Anagrama, (2004)
- Noviazgo y matrimonio en la sociedad española: 1974-2004 (2004)
- La construcción del universo: La Dama del Manzanares, de Manolo Valdés, Madril, TF, (2005)
- Yo y tú, objetos de lujo (2005)
- La ciudad inquieta: el urbanismo contemporáneo entre la realidad y el deseo (2005)
- No ficción (2008)
- Passé composé (2008)
- El capitalismo funeral (2009)
- La ausencia: el sentir melancólico en un mundo de perdidas, Madril, La Esfera de los Libros, (2011)
- La hoguera del capital: Abismo y utopía a la vuelta de la esquina (2012)
- Apocalipsis Now (2012)
Sariak
aldatuBere ibilbidean sari ugari jaso zuen. Hona hemen batzuk:
- Kazetaritzako González-Ruano Saria (1996).
- Kazetaritzako Miguel Delibes Sari Nazionala 1997ko urriaren 30ean El Paísen argitaratutako La vista sorda artikuluarekin.
- XV. Saiakera Espasa Saria (1998), Señoras y Señores eleberriarekin.[2]
- XXIV. Anagrama Saria El Planeta Americano saiakerarekin (1997).
Erreferentziak
aldatuKanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vicente Verdú |
- (Gaztelaniaz):Egilearekin elkarrizketa.
- (Gaztelaniaz):Neoliberalismoari buruzko elkarrizketa.
- (Gaztelaniaz):Vicente Verdúren aforismoak.