Nizhni Novgorod[1] (errusieraz: Ни́жний Но́вгород), 1932 eta 1990 bitartean Gorki deitua[1], Errusiako hiria da, herrialdearen mendebaldean dagoen Nizhni Novgorod oblastaren hiriburua. Volga eta Oka ibaien bilgunean dago, Moskutik 420 km ekialdera[2]. Azken erroldaren arabera, 1.213.477 biztanle ditu eta Errusiako seigarren hiririk handiena da, Mosku, San Petersburgo, Novosibirsk, Jekaterinburg eta Kazanen ondoren. Errusiako gune garrantzitsua da ekonomiaren, garraioaren, zientziaren, hezkuntzaren eta kulturaren ikuspuntutik, eta Volga-Viatka eskualde ekonomikoaren traktorea da. Errusiako ibaietako turismoaren zentro nagusia da. Hiriaren alde historikoan hainbat unibertsitate, antzoki, museo eta eliza daude.

Nizhni Novgorod
Нижний Новгород
hiri handia
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Nizhni Novgorod oblasta
Hiri okrugaNizhny Novgorod Urban Okrug
AlkateaYury Shalabayev (en) Itzuli
Izen ofizialaНижний Новгород
Jatorrizko izenaНижний Новгород
Posta kodea603000–603999
Geografia
Koordenatuak56°19′37″N 44°00′27″E / 56.3269°N 44.0075°E / 56.3269; 44.0075
Map
Azalera466,5 km²
Altuera78
MugakideakNizhni Novgorod oblasta, Bor, Dzerzhinsk, Kstovo (en) Itzuli, Balakhna (en) Itzuli eta Nizhny Novgorod Urban Okrug (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria1.213.477 (2023ko urtarrilaren 1a)
1.213.477 (2023)/(2021)/(2021)/(2020)/(2018)/(2017)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2012)/(2011)/(2010)/(2009)/(2008)/(2007)/(2006)/(2005)/(2004)/(2003)/(2002)/(2001)/(2000)/(1999)/(1998)/(1997)/(1996)/(1995)/(1994)/(1993)/(1992)/(1991)/(1990)/(1989)/(1987)/(1986)/(1985)/(1982)/(1979)/(1976)/(1975)/(1973)/(1970)/(1967)/(1962)/(1959)/(1959)/(1956)/(1939)/(1931)/(1926)/(1923)/(1914)/(1913)/(1897)/(1863)/(1856)/(1812)/(1811)
Dentsitatea2.955 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1221
Telefono aurrizkia831
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakEssen, Linz, Filadelfia, Novi Sad, Minsk, Jinan, Matanzas, Suwon, Sant Boi de Llobregat, Sokhumi, Győr, Bălți, Dobritx, Heraklion, Hefei, Simferopol, Bartzelona, Tampere eta Vilnius
Matrikula52, 152 eta 252
Hizkuntza ofizialaerrusiera
http://www.admgor.nnov.ru/

Hiria 1221eko otsailaren 4an sortu zuen Juri Vsevoldovitxek. 1612ean Kuzma Mininek eta Dmitri Pozharskik armada bat sortu zuten bertan Mosku poloniar eta lituaniarren eskuetatik askatzeko. 1817an Errusiar Inperioko komertzio hiririk garrantitsuenean bilakatu zen. Sobietar Batasunaren garaian industriak garrantzi handia eskuratu zuen. Gorki Automobil Fabrika bertan eraiki zen.

Hasieran izena Novgorod zen, "hiriberri", baina mendebalderago dagoen beste Novgorod batetik bereizteko (Veliky Novgorod) hiriari "Behe lurretako Novgorod" edo "Behe Novgorod" izena ematen zitzaion. Lurrari "beheko" (nizhniy (нижний)) izena eman zitzaion, nahiz eta Veliky Novgorod baino altuago egon, Mosku, Vladimir eta Murom hiriak baino beherago dagoelako ibaietan.

Historia

aldatu

Juri Vsevolodovitx, Suzdal-Vladimirko printzeak, 1221ean sortu zuen. 1392an Moskuko estatuari lotu zitzaion, eta hango hiri nagusienetakoa izan zen. Bertako urteroko azokak 1817tik 1917a arte Errusiako salerosketagunerik garrantzizkoenak izan ziren. 1932an izena aldatu zitzaion Maksim Gorkiren omenez[3], eta 1990ean Nizhni Novgorod berrizendatu zuten.

Ekonomia

aldatu

Volga eta Oka ibaien elkarguneko sartu-irten handiko portua da. Mekanika, petrolioa eta janari industriak daude[4]. GAZ (Gorkovski Avtomobilny Zavod) ibilgailu-enpresa handiaren egoitza da.

Nizhni Novgorodek klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera. Azaro amaieratik martxo amaiera arte lurra elurrez estalirik egoten da.

      Datu klimatikoak (Nizhny Novgorod)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 5.5 7.0 17.3 26.3 32.5 36.3 38.3 38.0 31.0 24.2 13.2 8.5 38.3
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -5.9 -5.3 1.2 10.9 18.7 22.6 24.7 22.1 15.7 8.0 -0.5 -4.6 9.0
Batez besteko tenperatura (ºC) -8.9 -8.7 -2.6 6.1 12.9 17.2 19.4 16.9 11.1 4.7 -2.8 -7.4 4.8
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -11.6 -11.7 -5.8 2.1 7.9 12.6 14.8 12.6 7.6 2.1 -4.8 -9.9 1.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -41.2 -37.2 -28.3 -19.7 -6.9 -1.8 5.1 0.9 -5.4 -16.0 -29.4 -41.4 -41.4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 47 38 37 36 46 76 73 69 61 64 55 55 657
Euri egunak (≥ 1 mm) 4 3 5 12 15 18 16 16 17 17 10 6 139
Elur egunak (≥ 1 mm) 27 22 16 6 1 0.1 0 0 0.4 7 18 25 123
Eguzki orduak 40.0 77.1 146.1 203.8 278.3 289.6 290.1 239.4 152.2 81.3 38.5 24.4 1860.9
Hezetasuna (%) 85 81 75 65 62 70 71 75 79 82 86 85 76
Iturria (1): Pogoda.ru.net[5]
Iturria (2): Weatherbase (sun only)[6]

Turismoa

aldatu

Hiriaren erdigunean estilo neoerrusiar eta arkitektura estalinistako eraikinak daude. Hiriguneko elementu nagusia Niznhi Novgorodeko Kremlina da (1500-1511), bere adreilu gorrizko dorreekin. Boltxebikeen suntsitu ostean, mantendu zen eraiki zahar bakarra Arkangelaren Katedrala da (1624-1631).

 
Nizhni Novgorodeko Kremlina.

Hirian 600 monumentu historiko, arkitektoniko eta kultural paregabe baino gehiago daude. Nizhni Novgorod udalerrian eta eskualdean 200 erakunde artistiko eta kultural inguru daude. Erakunde horien artean, zortzi antzoki, bost kontzertu-areto, 97 liburutegi (sukurtsalekin), 17 zinema-areto (haurrentzako bost barne), haurrentzako aukerako hezkuntzako 25 erakunde, zortzi museo (16 sukurtsal barne) eta zazpi parke daude.

Hiri senidetuak

aldatu

Nizhni Novgorod ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Garraiobideak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b 157. araua - Europako hiriak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-3-29).
  2. Nizhni Novgorod Global.britannica.com
  3. Lur entziklopedietatik hartua.
  4. Lur entziklopedietatik hartua.
  5. .
  6. .

Kanpo estekak

aldatu