Myanmarko Egutegi Tradizionala

Myanmarko egutegia edo birmaniar egutegia Myanmarren erabilitako egutegi tradizionala da. Birmaniar era (birmanieraz: သက္ကရာဇ်, [θɛʔkəɹɪʔ] ahoskatua) darabil. Eguzki-ilargi egutegia da: hilabeteak Ilargiaren arabera ezartzen dira, baina urteak urte sideralak dira. Egutegia, batez ere, hindu egutegian oinarrituta dago, baina ez Indiako sisteman, ziklo metonikoa erabiltzen duelako: beraz, egutegi hinduistaren urte siderala eta urte tropikaleko ziklo metonikoak batu behar ditu, hilabete eta egunak tartekatuz modu irregularrean.

Sri Ksetra erresumak ezarri zuen 640ean eta, geroztik, Myanmarreko hainbat estatutan darabiñte. Arakan, Lan Na, Xishuangbanna, Lan Xang, Siam eta Kanbodian ere erabili zen XIX. mendera arte.

Hilabeteak

aldatu
  1. Tagu (တန်ခူး)
  2. Kason (ကဆုန်)
  3. Nayone (နယုန်)
  4. Waso (ဝါဆို)
  5. Wagaung (ဝါခေါင်)
  6. Tawthalin (တော်သလင်း)
  7. Thadingyut (သီတင်းကျွတ်)
  8. Tazaungmone (တန်ဆောင်မုန်း)
  9. Nataw (နတ်တော်)
  10. Pyatho (ပြာသို)
  11. Tabodwe (တပို့တွဲ)
  12. Tabaung (တပေါင်း)

Egunak

aldatu
Egunak
Euskaraz Birmanieraz IPA Noranzkoa Sanskritozko arroa Planeta Zodiako
igandea တနင်္ဂနွေ /tənɪ́ɴ ɡənwè/ ipar-ekialdea Aditya Eguzki Garuda (ဂဠုန်)
astelehena တနင်္လာ /tənɪ́ɴ là/ ekialdea Chandra Ilargi Tigrea (ကျား)
asteartea အင်္ဂါ /ɪ̀ɴ ɡà/ hego-ekialdea Angaraka Marte Lehoia (ခြင်္သေ့)
asteazken eguna ဗုဒ္ဓဟူး /bouʔ dəhú/ hegoaldea Buda Merkurio Elefante horzduna (ဆင်)
asteazken arratsaldea ရာဟု /jà hṵ/ ipar-mendebaldea Rahu Rahu Horzgabeko elefantea (ဟိုင်း)
osteguna ကြာသပတေး /tɕà ðəbədé/ mendebaldea Brihaspati Jupiter Arratoi (ကြွက်)
ostirala သောကြာ /θauʔ tɕà/ iparraldea Shukra Artizarra Akuria (ပူး}})
larunbata စနေ /sənè/ hego-mendebaldea Shani Saturno Naga (နဂါး)

Kanpo estekak

aldatu