Mercedes Barranco

bartzelonar aktorea eta ahots-aktorea

Mercedes Barranco Font (Bartzelona, Katalunia, 1925eko ekainaren 14aMadril, 2008ko uztailaren 5a)[1] bartzelonar aktorea eta ahots-aktorea izan zen. Batez ere Más bonita que ninguna (1965) (1967) eta Una gran señora (1959) pelikulekin egin zen ezaguna.[1][2][3][4]

Mercedes Barranco
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMercedes Barranco Font
JaiotzaBartzelona1925eko ekainaren 14a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaMadril2008ko uztailaren 5a (83 urte)
Familia
Ezkontidea(k)José Calvo
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakahots-aktorea, antzerki aktorea eta zinema aktorea

IMDB: nm0056687 Allmovie: p747956
Find a Grave: 130892506 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea

aldatu

Antzerkian

aldatu

Hamasei urte baino ez zituela egin zuen debuta oholtzan, eta, handik aurrera, interpretazio ibilbideari ekin zion; hasierako urteetan, batez ere, antzerkian jardun zuen, Jose Tamayo zuzendariaren aginduetara lan eginda. Los padres terribles (1958) bezalako muntaietan parte hartu zuen, Teatro Españolen.

Zineman

aldatu

Zineman, 1953an egin zuen debuta, Javier Setóren Fantasía española filmarekin. Bere filmografiaren artean, Lucas Demareren El baile (1959), La boda (1964) edo Ana Mariscalen Vestida de novia (1966) izenburuak nabarmentzen dira.

Telebistan

aldatu

Telebistan ere ibilbide oparoa izan zuen aktorea izan zen, eta TVEko espazio dramatiko ugarietan egon zen hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetan, hala nola Primera fila, Estudio 1 (La vida es sueño,[5] esaterako) edo Novela saioetan, baita Don José, Pepe y Pepito (1965) saioetan, José Bódalo eta Luis Varelarekin, José López Rubioren Cena de Navidad (1966) eta Narciso Ibáñez Serradorren ¿Es usted el asesino?.

Bikoizketan

aldatu

Bere azken urteak bikoizketari eskaini zizkion, eta horrela, bere ahotsa gaztelerazko bertsioetan jarri zuen, besteak beste, Dallas telesaileko Barbara Bel Geddes aktorearen ahotsa nabarmentzen da.[6]

Bizitza pertsonala

aldatu

Jose Calvo aktorearekin egon zen ezkonduta.

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Ingelesez) «Mercedes Barranco | Actress, Additional Crew» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Mercedes Barranco» FilmAffinity (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  3. (Gaztelaniaz) «Mercedes Barranco - Edad | Biografía | Películas | Noticias | Filmografía | Premios» Decine21 2024-08-15 (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  4. (Gaztelaniaz) SensaCine. «Mercedes Barranco» SensaCine.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  5. (Gaztelaniaz) Estudio 1 - La vida es sueño. 2023-06-07 (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  6. «Mercedes Barranco - Ficha eldoblaje.com - Doblaje» www.eldoblaje.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).

Kanpo estekak

aldatu