Adolphe Thiers

Louis-Adolphe Thiers» orritik birbideratua)

Louis Adolphe Thiers (Bouc-Bel-Air, 1797ko apirilaren 15a - Saint-Germain-en-Laye, 1877ko irailaren 3a) frantses politikari, kazetaria eta historialaria izan zen. Frantziako Hirugarren Errepublikako presidentea izan zen, 1871-1873 bitartean.

Adolphe Thiers


Frantziako Errepublikako presidente

1871ko abuztuaren 31 - 1873ko maiatzaren 24a
Napoleon III.a - Patrice de Mac-Mahon

23. Andorrako Printzekide Frantsesa

1871ko abuztuaren 31 - 1873ko maiatzaren 24a
Napoleon III.a - Patrice de Mac-Mahon
Frantziako gobernuburua

1848ko otsailaren 24a - 1848ko otsailaren 24a
Louis-Mathieu Molé - Jacques Charles Dupont de l'Eure
Frantziako gobernuburua

1840ko martxoaren 1a - 1840ko urriaren 29a
Nicolas Jean de Dieu Soult - Nicolas Jean de Dieu Soult
Frantziako gobernuburua

1836ko otsailaren 22a - 1836ko irailaren 6a
Victor de Broglie - Louis-Mathieu Molé
seat 38 of the Académie française (en) Itzuli

1833ko ekainaren 20a - 1877ko irailaren 3a
François Andrieux - Henri Martin

Frantziako Nazio Biltzarreko kidea


Frantziako Hirugarren Errepublikako senataria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie-Joseph-Louis-Adolphe Thiers
JaiotzaMarseilla1797ko apirilaren 15a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaSaint-Germain-en-Laye1877ko irailaren 3a (80 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Mathéron-Charlemagne (en) Itzuli
Grave of Thiers (Père-Lachaise, division 55) (en) Itzuli
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Élise Thiers
Hezkuntza
HeziketaLycée Thiers (en) Itzuli
Aix-Marseillako Unibertsitatea
Paul Cézanne University (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakabokatua, politikaria, kazetaria, historialaria eta idazlea
Lantokia(k)Paris
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaFrantses Akademia
Hungariako Zientzien Akademia
Académie des sciences morales et politiques
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Société de l’histoire de France (en) Itzuli
Accademia delle Scienze di Torino
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Orléanism (en) Itzuli

iTunes: 457142711 Find a Grave: 12657 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Aix-en-Provencen zuzenbideko ikasketak egin ondoren, Parisen bizileku hartu eta berehala egin zen ezagun, Le Constitutionnel eta Le National egunkarietan Karlos X.a Frantziakoa aginpidetik baztertzearen eta askatasun publikoaren alde idatzi zituen artikuluengatik. 1830eko Iraultzaren ondoren, kargu garrantzitsuak izan zituen Luis Filipe Frantziakoaren agintaldian (gobernuburu ere izan zen), baina 1840an dimisioa eman behar izan zuen, erregea ez zetorrelako bat haren kanpo arazoetarako politika zorrotzarekin.

Frantziako Bigarren Inperioan diputatua izan zen, eta legebiltzarreko erakundeen alde agertu zen, Napoleon III.aren autoritarismoaren aurrean. Urte horietan Histoire du consulat et de l´empire (1845-1862, «Kontsulatuaren eta inperioaren historia») obra handia idatzi zuen, frantses nazionalismoaren berpizkundean eragin handia izan zuena. 1870ean Frantzia-Prusia Gerraren aurka agertu zen, ez baitzuen gerra irabazteko inolako aukerarik ikusten. Gerra galdu ondoren, 1871ean Frantziako Hirugarren Errepublikako presidente hautatu zuten, eta, Frantziarentzako politika-sistemarik egokiena errepublika kontserbadorea zelakoan, gogor zapaldu zuen urte bereko Parisko Komunako matxinada. 1873. urtean dimisioa aurkeztu zuen.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolphe Thiers