Kontsumoa ondasunak eta zerbitzuak xahutzea da, horiek ekoiztu ondoren, kontsumitzailearen —kontsumitzen duen pertsonaren— beharrak eta nahiak asetzeko. Kontsumitzailearentzat kontsumoak duen baliagarritasunaz gainera eta kontsumoak beste aldagai ekonomikoekin dituen erlazioez haraindi, ordea, produktuak eta zerbitzuak erosi eta baliatzeak gizarte eta erakunde osagai nabarmena du. Izan ere, XX. mendeaz geroztik kontsumoaren gizartea nagusitu da, eta kontsumoa pertsonen arrakasta soziala neurtzeko erabili izan da. Era berean, kontsumoa masibo bilakatu eta gizarte klase guztietara zabaldu, gehiegizko kontsumorako grina edo kontsumismoa bultzatu aberastasunaren banaketan ezberdintasun nabarmenak sortu eta ingurumenean arazo larriak eragin dira. Horren ordezko aukera gisa, kontsumo arduratsu izeneko kontsumo ideia garatu da, garapen iraunkorra sustatze aldera. Horrez gainera, kontsumoa fenomeno psikologikoa ere bada, pertsonen motibazioekin estu loturik.

Elikagaien industriaren produktuak

Kontsumo-gizartea 1920ko hamarkadan sortu zen Estatu Batuetan, Ameriketako Estatu Batu]etako produkzio itzela zela kausa. Horren ondorioz, jende asko lanik gabe geratu zen; beraz, marketina sortu zen eta, handik aurrera, kontsumoa sortzen eta zabaltzen hasi zen[1][2].

Kontsumoa ekonomian

aldatu

Makroekonomian bi motako kontsumoak bereizten dira:

  • kontsumo pribatua, familia, enpresa eta beste erakundea pribatuen kontsumoa barnehartzen duena, etxebizitza eta lurren erosketak kanpo;
  • kontsumo publikoa, administrazio publikoak burutzen duena.

Kontsumoa errentarekin loturik dago: oro har, errenta zenbat eta handiagoa, orduan eta kontsumo handiagoa izango da. Errenta jakin baterako, aurrezteko joera ere kontuan hartu behar da. Errentaren eta kontsumoaren arteko erlazioa zehazterakoan, ordea, teoria zenbait dago:

  • errenta absolutua, urtean dagoen errenta librea alegia, da kontsumoaren eragilea;
  • Milton Friedmanen arabera, errenta iraunkorra, epe luze bateko errenta eta bere aurresana alegia, da kontsumoa eragiten duena;
  • Franco Modiglianiren arabera, kontsumoari buruzko erabakiak hartzean, bizitan aldi zenbait bereizten da: lehenengo urteetan gehiago kontsumitzen dairabazten dena baino; ondoren, aurrezten hasten da kontsumoa mantentzeko erretiratzean, diru-sarrerak jaisten direnean.
  • errenta erlatiboa, kontsumitzaile bakoitzak beste kontsumitzaileen aldean duen kokapenak finkatzen du bere kontsumo-maila.

Kontsumo tipologiak

aldatu

Kontsumismo

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «kontsumismo»

Kontsumoa da beharrezkoa den kontsumo gizarte batean aurrera eramateko, baina prozesu ekonomikoa azkartu beharrak gehiegizko kontsumoa ekarri izan du, kontsumismo izeneko ideologia sortuz. Kontsumismoa kapitalismoaren baitako kontsumo-gizartearen ondorioa da eta publizitatea, moda eta beste mekanismo sozial zenbaitek indartzen dute.

Kontsumo konpultsiboa

aldatu

Kontsumo konpultsiboa arazo psikologiko bat da, bulkaden kontrolean datzana. Hain zuzen, erosketen baitako kezka eta behar arazo handiekin erlazionatuta dago, antsietatearekin lotuta gehienetan. Behin adikzio jokabide hori erosketarekin baretutakoan erru sentimenduak ere sortzen dira. Gainera, zorpetze arazo larriak sortu ditzazken gaixotasuna da.

Kontsumerismoa

aldatu

Kontsumitzaileen defendatzaileek sortutako kontsumerismo terminoak kontsumo etikoa, solidarioa eta arduratsua esan nahi du. Kontsumerismoa arrazoiz eta ganoraz kontsumitu behar dela dio, produktuen historia eta ingurumenean dituen ondorioak kontuan hartuta.

Kontsumo arduratsua

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Kontsumo arduratsu»

Kontsumismoa baztertu eta banakoaren beharrak asetuz, ingurumena babestu eta gizartean justizia eta berdintasuna bermatu egiten dituen kontsumoa da. Horren heburua pertsonen kontsumo ohiturak aldatzea da, benetako beharrei egokituz eta ingurumenaren, berdintasun sozialaren eta langileen ongizatea bultzatzen duten ondasun eta zerbitzuen merkatuan sartzea.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: kontsumo .