Jone Guenetxea

Kazetaria, gidoilaria

Jone Guenetxea Arrinda (Abadiño, Bizkaia, 1978ko azaroaren 17a) ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatua, Anboto astekariko zuzendaria da 2008tik eta Tokikom elkarteko presidentea izan da 2017tik 2021era arte.[1]

Jone Guenetxea

Bizitza
JaiotzaAbadiño1978ko azaroaren 17a (46 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta gidoilaria
Enplegatzailea(k)Anboto
IMDB: nm9580229 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Durangoko Kurutziaga ikastolako ikaslea izan zen umetan, ondoren Durangoko Institutuan jarraitu zuen ikasten. Euskal Herriko Unibertsitatean berriz, ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatu zen. Zaletasunen artean dantza du, bere auzoko 12 harriak taldeko dantzaria da.

Lan ibilbidea

aldatu

Durangaldeko tokiko telebista batean eman zituen lehen pausoak kazetari lanetan. 2004an,eskualde horretako Anboto irratian hasi zen esatari. 2008. urtetik Anboto Komunikabideak proiektuaren zuzendaritzan dihardu eta tokian tokiko hedabideak biltzen dituen Tokikom elkarteko presidentea izan da 2017tik 2021era.[2][3][4]

Filmografia

aldatu
  • Martxoak 31 gogoan (2004) dokumentalaren gidoilaria eta zuzendaria. Durangok Guda Zibilean jasandako bonbardaketa azaltzen duen dokumentala da. Bonbardaketa bizi izan zutenen testigantzez osatuta dagoen ikusentzunezko dokumentua.[5][4]
  • Jantzari: tradizioa eta parekidetasuna (2019) dokumentalaren gidoilaria izan da. Iurretako dantza taldearen inguruko dokumentala da, dantza tradizionalaren genero ikuspuntua lantzen duena.[6]

Sariak

aldatu
  • Jantzari: tradizioa eta parekidetasuna dokumentalak Cine Invisible jaialdian genero ekitatearen saria jaso zuen 2020an.[7][8]

Erreferentziak

aldatu
  1. «Jone Guenetxea presidente hautatu eta jauzi kualitatiboa egiteko plangintza onartu du TOKIKOMek Batzar Nagusian - Topagunea | Euskaltzaleen Topagunea» Topagunea 2017-02-28 (Noiz kontsultatua: 2021-06-09).
  2. Urkizu, Urtzi. «Jone Guenetxea izendatu dute Tokikomeko presidente, Urko Aristiren ordez» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  3. Sarria, Etxahun Gonzalez. (2019-07-12). «Jone Guenetxea: "Gainontzeko hedabideok gure egiten ditugu Geuriaren arrakastak"» Geuria (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  4. a b «fitxa -Euskarazko zinearen gordailua» -Euskarazko zinearen gordailua (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  5. Martxoak 31 gogoan – bideografik. (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  6. «Jantzari, Iurretako dantzarien inguruko dokumentala» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-13).
  7. dantzancom. «Jantzari dokumentala saritu dute Cine Invisible jaialdian» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).
  8. «Cine Invisible jaialdian genero ekitatearen saria jaso du 'Jantzari’ dokumentalak - Iurreta» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-07-09).

Kanpo estekak

aldatu