Jondoni Martine eliza (Sara)

Jondoni Martine eliza[1] Lapurdiko Sara udalerriko eliza da.

Sarako eliza
 Monumentu historikoa
Sarako Jondoni Martine elizaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Lapurdi
HerriaSara
Koordenatuak43°18′47″N 1°34′50″W / 43.312981°N 1.580542°W / 43.312981; -1.580542
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaMartin Tourskoa
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaBaionako elizbarrutia
Arkitektura
Ondarea
Mérimée IDPA00084520 eta IA64000716

Ezaugarriak

aldatu

XVII. mende hasieran eraikia, eta bertako apaiza "Axular" idazle ospetsua izan zen. Hilerriak inguratzen du eliza, baina 1804. urtera arte eliza barnean lurperaketak egin ziren, Axular ere bai. Martin Zabaleta maisu harginari berritze lanak egin zitzan agindu zitzaion Axularren azken urteetan.

Oinplano angeluzuzeneko eraikin bat da, barrualdea 36,75 m luze du eta 15,80 m zabal; nabeak 12,75 metroko garaiera du. Nabean hiru solairu daude zurezko galeriekin.

Eliza gotortu bat da, oinplanoko hormak 1,20 metroko lodierakoak dituena. Kanpandorrea ere bereziki sendo eta garaia da, 1765ean eraiki zen[2].

Idazkunak

aldatu

Dorrearen kanpoaldean idazkun ezaguna du:

Oren guziek dute gizona kolpatzen azkenekoak du hobirat egortzen.

Barruan, aldiz, hain ezaguna ez den beste idazki bat dago, Seroraren hilobian hain zuzen: Orai den seroraren eta izanen direnen jar lekua eta hobia[3].

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Larrungo Izpirutu Saindua Parropiako izenak
  2. (Frantsesez) Xareta. (Noiz kontsultatua: 2021-03-02).[Betiko hautsitako esteka]
  3. Palissy datu-basea: San Martin eliza

Kanpo estekak

aldatu