Jeanloup Sieff

argazkilari frantziarra

Jeanloup Sieff (Paris, 1933ko azaroaren 30a - 2000ko irailaren 20a) frantses argazkilaria izan zen.

Jeanloup Sieff
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Louis Sieff
JaiotzaParisko 15. barrutia1933ko azaroaren 30a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 7. barrutia2000ko irailaren 20a (66 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaLycée Chaptal (en) Itzuli
Collège-lycée Jacques-Decour (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Jeanloup Sieff

jeanloupsieff.com
IMDB: nm0796850 Musicbrainz: 6d7b5a63-11ef-4a0d-ba7f-7786d62d94d3 Discogs: 2246921 Edit the value on Wikidata

Literatura, kazetaritza eta argazkilaritza ikasi zituen, Parisko Vaugirard eskolan eta Suitzako Veveyn. Argazkilari gisa bere kasa hasi zen lanean, baina 1955ean Elle aldizkariak kontratatu zuen. Handik hiru urtera, Magnum agentzian sartu zen, eta garrantzizko lanak egin zituen, Grezia, Turkia eta Polonian. Lan hura utzi ondoren, New Yorkera aldatu eta hainbat aldizkarirentzat lan egin zuen han eta Europan (Glamour, Harpeer´s Bazaar, Vogue, Queen). 1966an Parisa itzuli zen, eta bertan finkatu zen. Lan nagusiak modaren alorrean egin zituen, eta oro har, edertasunaren garrantzia azpimarratu zuen, emozioarekin batera. Jeanloup Sieffen helburua emozio jakin batzuk une jakinetan nola agertzen diren adieraztea zen; haren ustez, gehiegizko ezagutzak emozioak ezkutatzen ditu, eta analisi zorrotzak edertasuna suntsitzen. Erretratua, esaterako, gehien ikusten den gorputz-atalaren, aurpegiaren irudia izaki, egileak nahi dituen sentimenduak eta existitzen ez den edertasuna islatzeko maskara hipokrita zen, haren iritzian, eta horregatik zaletu zen pertsonen ipurdiekin, parterik ezkutuena, kutsurik gabea, soilena delakoan. Horrela, azpimarratzekoak dira Sieffen biluziak, Europako argazkilaritzan iraultza eragin zutenak. Paisaiaren gaia ere landu zuen, maisutasunez, arreta-gune nagusitzat harturik zuri-beltzean oinarrituriko iluminazioa, lurraren testura, erretenek osatzen duten amarauna edo hareazko dunak.

Erreferentziak

aldatu