Itsasondo

Gipuzkoako udalerria

Itsasondo Gipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa, UEMA mankomunitateko kidea[3]. Donostia hiriburutik 43 kilometro hegoaldera dago. Oria ibaiaren ertzean eta Murumendi mendiaren magalean kokaturik dago eta bere historia arbel meategiei estuki loturik dago.

Itsasondo
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Itsasondo udalerria eta N-1 errepidearen ikuspegia.
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaItsasondo
AlkateaAsier Garro Sodupe
Posta kodea20249
INE kodea20047
Herritarraitsasondoar
Ezizenaijitok
Kokapena
Koordenatuak43°04′04″N 2°10′02″W / 43.0678°N 2.1672°W / 43.0678; -2.1672
Map
Azalera9 km²
Garaiera160 m
Distantzia43 km Donostiara
Demografia
Biztanleria656 (2023)
13 (2022)
alt_left 315 (%48) (%52,3) 343 alt_right
Dentsitatea72,89 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 18,62
Zahartze tasa[1]% 19,28
Ugalkortasun tasa[1]‰ 49,08
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 82,72 (2011)
Genero desoreka[1]% 19,17 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 12,05 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 75,75 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 64.5 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1615 (juliotar egutegia)
Webguneahttps://itsasondo.eus/

Geografia

aldatu

Inguru naturala[4]

aldatu

Gipuzkoako Goierri eskualdean dago Itsasondo, Murumendi (868m) mendiaren magalean. Itsas mailatik 160 metrora dago, eta 8.9 kilometro karratu ditu.

Bi zati nagusitan bereizten da herria: N-1 errepide zaharraren ondoan dago herrigune nagusia, Oria ibaiaren ertzean; Murumendi mendiaren magalean mailakaturik dagoen baserri multzoak osatzen du herriaren beste zati garrantzitsua.

Arbel harri ugari dagoen lur eremu zabalen jabe da Itsasondo. Horixe da herriaren ezaugarri nagusietako bat. Iraganean, lur eremu horien ustiapenak garrantzi handia izan zuen herriaren garapenean. Meategi ugari zeuden herrian, eta arbel harria ateratzen zuten haietatik. Egun, meategi zuloen irteerak ikus daitezke.

N-1 errepidea Legorreta edo Ordizia parean utzi, eta GI-2133 errepidea hartzea da Itsasondora iristeko biderik errazena.

Udalerri mugakideak

aldatu

Auzoak

aldatu

Itsasondo, Ordizia eta Beasain udalerrien arteko mugek bertan bat egiten dute. Itsasondoko herrigunetik oso urruti, mendi kaxkoan dago, herrigune bertatik ateratzen den pista batean hainbat kilometro goruntz eginda bertaratu daiteke. Izena Ioiagoikoa (Idoiaga goikoa) eta Ioiabekoa (Idoiaga behekoa) baserrien goierriko euskarazko Ioia laburdura da.

Bertan, ingurumen eta biologia ikuspegitik nabarmena den putzu bat dago, Aranzadi Zientzia Elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundiak putzuari buruzko argibidea duen kartela ezarria du.

Ioiatik oinez Murumendi eta Usurbe mendietara joateko oinezko bidezidorra abiatzen da, bai eta Arramendi baserritik behera Ordiziako herrigunera jeisten dena ere.

Kokaleku lasai honetatik Txindoki, Aralar, Ernio eta Usurbe mendien ikuspegiez goza liteke.

 
Ioia auzoaren ikuspegi panoramikoa.

Bertan, baserri multzoaz gain, elkarte bat, Gurutze Santuaren Baseliza eta frontoia daude; guztia Urkiako enparantzaren inguruan. Auzoaren erdigunetik kanporago iturria eta errota ere badaude. Itsasondoko herrigunetik oso urruti eta leku maldatsuan, mendi kaxkoan dago. Bertaratzeko bi pista daude: bata, laburrena, Itsasondo eta Legorreta udalerrien arteko errepidean dagoen Berostegi auzotik abiatzen dena; eta bestea, Itsasondoko herrigunetik Ioia auzora goruntz abiatzen den pistan, lehenbizikoa baina dexentez luzeagoa dena, bidegurutze batean Ioia auzora doan pista ezkerretara utzi eta Urkiara doan ezkerreko pistatik jarraitu beharra dago. Bertatik Murumendi, Ernio edo Aralarko tontorrak ikus daitezke.

 
Urkiako errota.

Maiatzean eta irailean ospatzen dira auzoko jaiak. Maiatzaren 3an eta irailaren 14an Gurutze Deunaren eguna ospatzen da. Egun horietatik hurbilen egokitzen den asteburuetan, ekitaldiak egiten dira Urkian: hamaiketakoa, bazkariak, afariak... Horrez gain, maiatzean, mus eta toka txapelketa egiten da. Irailean, berriz, herri kirolak.[7]

Historia[8]

aldatu
 
Itsasondoko 1874ko ikuspegia, Gustave Doréren ilustrazioa.

1615. urte aldera erosi zion hiribildu titulua Itsasondok Erret Ogasunari, 1399az geroztik Ordizia hiribilduari loturik egon ondoren. Horixe da herriari buruz dagoen lehen agiri berria. Jauntxo feudalek egin zitzaketen gehiegikerien aurrean babesa ematen zien herritarrei agiri horrek; horrez gain, besteak beste, berezko administrazio ekonomikoari eta lurren ingurukoei eusten zion herriak, agiriari esker.

Bozue Handi elkarteko kide ere bazen Itsasondo; Enerio-Aralar mendietako baso eta abeltzaintzarako baliabideen ustiapena kudeatzen zuen erakundea zen Bozue Handi elkartea. 1615ean, Oria ibaiko batura osatu zuen, Arama, Gaintza, Legorreta, Altzaga eta Zaldibiarekin batera. 1845ean hautsi zen batura hori. 1966ko otsailaren 5ean, barruti txikia zela eta diru urritasuna zuela argudiatuz, Itsasondoko udalerriari batzeko eskaera egin zion Altzagak. 1967an onetsi zen eskaera. 1990etik, bi udalerri dira Altzaga eta Itsasondo.

Behe Erdi Aroan, handiki leinuen multzo txiki batzuk zeuden herrian. Haietako batzuk ganboatarren etxearekin lotzen ziren; Ibarratarrak, kasu. Horiez gain, Rekalde, Etxeberria eta Isasagatarrak zeuden. Azken horietatik dator herriaren izena.

Garai batean, meategi ugari egon ziren herrian; arbela ateratzen zuten haietatik. Ustiapen horrek eragin nabarmena izan zuen herriaren garapenean. Gaur egun, lan horren arrasto ugari daude herrian: etxe askotako teilatuak arbelezkoak dira, eta meategirako bideak eta meategietako zuloak ere badira. 1970ean itxi zituzten arbeltegiak. Gertaera horrek erabateko aldaketa ekarri zuen herriko bizimoduan eta ekonomian.

 
Itsasondoko tren geltokiaren inaugurazioa, 1930ean.

Bi zati nagusitan bereizten da herria. N-1 errepide zaharraren bi aldeetara hedatzen den herrigunea da gehien ezagutzen dena. Horrez gain, sakabanatutako baserri ugari daude herrigunetik gora. XX. mendeko eraikinak dira nagusi herrigunean. Jasokundeko parroki eliza da herriko eraikin garrantzitsuenetako bat. Erdi Aroko eraikina da berez, baina gaur egun duen itxura XVI. mendean egin ziren zabalkuntza lanen ondorioa da. Elizak nabe bakarra du, eta gurutzeriazko gangez estalia dago. Koru azpian dagoen atala da eraikineko zaharrena. Elizaz gain, Letrango San Juan baseliza, udal garbilekua eta Otamendiko oinetxea dira beste hiru eraikin aipagarri. 1860ean berreraiki zuten Letrango San Juan baseliza, trenbidea egiteko lanak zirela-eta bota egin behar izan baitzuten eraikin zaharra. Ospe handia zuen ospitalea zen, eta gaixo, ibiltari eta erromes ugariren sendatzeko tokia eta atsedenlekua zen. Herrigunetik urrunago badira beste hainbat eraikin ikusgarri: Iraola Arrese eta Isasaga baserria, esaterako. Besteak beste, Gipuzkoa barnealdera doazen mendi bideak eta Oria ibarraren bidea ikus daitezke azken baserri horretatik. Behobia aldera zihoan Errege bidea zen Oria ibarraren bide hori. Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundik 1992an argitaratutako 'Gipuzkoako Gidaliburu Historiko Monumentala'.

Demografia [9]

aldatu

Arbelaren erauzketaren industriari oso loturik egon da Itsasondoko biztanleria. Baserritar eredu batetik zetorren herria industrializatu egin zen XIX.mendearen amaieran eta XX. mendearen lehen hamarkadetan gorako joerari eutsi zion. Gerra Zibila eta gerraostean jaitsierak izanagatik ere, 1970eko hamarkadan goia jo zuen Itsasondoko biztanleriak, mila biztanleko langa igarotzea lortuta.. Ondoren, arbel erauzketa enpresen itxierak bultzatuta nagusiki, beheraka joan zen populazioa hogei urtez. XXI. mendearen lehen hamarkadan berriro hazteari ekin zion biztanle kopuruak eta azken urteetan egonkor mantendu da. 2019an 644 biztanle zituen herriak, horietatik %22,36k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %6,06 ziren.[10]

Itsasondoko biztanleria
Datu-iturria: https://www.foro-ciudad.com/guipuzcoa/itsasondo/habitantes.html

Ekonomia

aldatu

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian: Lehen sektorea, BEGaren %2,5. Bigarren sektorea %67,8. Hirugarren sektorea %26,9. Eraikuntza %2,8.[10]

Politika

aldatu
 
Itsasondoko udaletxea.

2011ko udal hauteskundeak

aldatu

2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan emaitzen ondorioz, 2011n Itsasondoko alkatea Bilduko Areti Gkika izan zen, greziar jatorriko emakume euskalduna[11] (gaur egun Katalunian bizi da).[12] 2012an Gkikak dimititu egin zuen eta Asier Garro izendatu zuten alkate.[13]

2015eko udal hauteskundeak

aldatu

2015eko maiatzaren 24ko udal hauteskundeetan botoen %66arekin EH Bilduk bost zinegotzi eskuratu zituen eta Asier Garrok hartu zuen alkate postua[14]. Beste bi zinegotziak aldiz, EAJ-PNVren esku geratu ziren, bozen %27arekin.

2019ko udal hauteskundeak

aldatu

2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeetako emaitzetan EH Bilduk botoen %69 lortu zuen, bost zinegotzi eskuratuz. Ordutik, alkatetza Iñaki Aizpururen[15][16][17] esku geratu zen. EAJ-PNVk lortu zituen beste bi zinegotziak, botoen %26arekin.

Udal hauteskundeen jarraipen historikoa

aldatu
2019 2015
Botoak Zinegotziak % Botoak Zinegotziak %
EH Bildu 225 5 69.23 198 5 66,89
EAJ-PNV 87 2 26.77 81 2 27,36
PSOE 7 0 2.15 11 0 3,72
Zuriak 6 1,85 6 2,03
Baliogabeak 3 2
Parte-hartzea 328 70,54 298 61,57
Abstentzioa 137 29,46 186 38,43
Iturria: Naiz[18]

Alkateak

aldatu

Hauek izan dira Itsasondoko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[19]
Jose Maria Iturrioz Goenaga[19][20] 1979 1983 Agrupación Electoral Independiente de Isasondo-Alzaga
Victor Jose Lete[20] 1983 1983 a Euzko Alderdi Jeltzalea
1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
1987 1991 Independenteak
Maite Amundarain Aiestaran 1991 1995 Independenteak
1995 1999 Herri Batasuna
1999 2003 Euskal Herritarrok
2003 2007 Kudeaketa Batzordea
2007 2009 b Eusko Abertzale Ekintza
2009 2011 Ez esleituak
Areti Gkika[11][13] 2011 2012 c Bildu
Asier Garro Sodupe[13][21] 2012 2015 Bildu
Asier Garro Sodupe[14] 2015 2019 Euskal Herria Bildu
Iñaki Aizpuru Oiarbide[15][16][17] 2019 Jardunean Euskal Herria Bildu

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.

c 2012an Areti Gkika alkateak dimisioa aurkeztu zuen.

Azpiegiturak

aldatu

Garraioa

aldatu

Hezkuntza

aldatu
  • Urkipe Haur Eskola[22]
  • Urkipe Herri Eskola[23]

Kultura

aldatu

Kirola

aldatu
  • Errota pilotaleku estalia[26]

Kultura

aldatu

Euskara

aldatu
Itsasondoko Mikel Gorostidiren[27] testigantza, herriak izandako erdalduntze prozesuaren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[28][29] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Itsasondoko[30] euskara erdialdeko euskararen[31] (gipuzkeraren) aldaera bat da, sartaldeko euskararen[32] barnean kokatzen den Goierriko euskara[33], hain zuzen. Urolaldeko hizkerarekin batera osatzen du Sartaldeko azpieuskalkia, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Itsasondo Goierriko euskararen eremuaren erdialde samarrean dago, eta horrenbestez bete-betean ditu Goierriko euskararen ezaugarriak.

2016an herritarren %84,45 euskalduna zen.[34]

Jaiak irailaren hirugarren asteburuan dira. 2002ra arte abuztuan ospatzen ziren. Maiatzean eta irailean Urki auzoko jaiak ere ospatzen dira.[35]

Ondarea

aldatu

Itsasondoar ospetsuak

aldatu

Argazki galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «UDALERRIAK | UEMA - Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea» www.uema.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  4. «Kokapena | Itsasondoko Udala» www.itsasondo.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  5. Ioia (Itsasondo). 2019-12-21 (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  6. Urkia (Itsasondo). 2019-12-21 (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  7. «Turismoa | Itsasondoko Udala» itsasondo.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  8. «Historia | Itsasondoko Udala» www.itsasondo.net (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  9. (Gaztelaniaz) «Habitantes Itsasondo 1900-2019» www.foro-ciudad.com (Noiz kontsultatua: 2020-03-11).
  10. a b «Web Eustat. Ezkio-Itsasoko datu estatistikoak» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  11. a b «Areti Gkika Itsasondoko alkate izendatua» El Diario Vasco 2011-06-12 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  12. «Areti Gkika: "Duela urte batzuk kataluniarrek ez zuten independentziarekin amesten"» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
  13. a b c «Asier Garro izendatu dute Itsasondoko alkate, Gkikak dimititu ostean» Goierriko Hitza 2012-07-04 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  14. a b «EH Bilduko Asier Garro izango da alkate Itsasondon» Goierriko Hitza 2015-05-24 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  15. a b «Hamabi alkate berrik kargua hartu dute Goierrin» Goierriko Hitza 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  16. a b ««Herrien artean sareak sortzea beharrezkoa dela uste dut»» Goierriko Hitza 2019-12-13 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  17. a b «Itsasondoko Udala» www.itsasondo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  18. «M26 Itsasondo udal-hauteskundeak» m26hauteskundeak.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  19. a b (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  20. a b (Gaztelaniaz) «ITSASONDO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-16).
  21. «Atez ateko zabor bilketa sistema jarriko dute Goierriko hiru herritan hiru hilabeteren buruan» Naiz 2012-11-08 (Noiz kontsultatua: 2024-11-30).
  22. «URKIPE Haurreskola, zure zain gaude! | Itsasondoko Udala» www.itsasondo.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  23. «URKIPE Herri Eskola | Itsasondoko Udala» www.itsasondo.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  24. «Kulturgunea | Itsasondoko Udala» www.itsasondo.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  25. «Udal Liburutegia | Itsasondoko Udala» www.itsasondo.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  26. «Errota Pilotaleku Estalia | Itsasondoko Udala» www.itsasondo.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  27. «Gorostidi Zuaznabar, Migel - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  28. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  29. «Caf lantegiaren eraginez erdaldunak herrira - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-27).
  30. «Itsasondo - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  31. «Erdialdekoa - Gipuzkera - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  32. «Sartaldekoa (G) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  33. «Goierrikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-06).
  34. «Web Eustat. Datos Estadísticos de Ezkio-Itsaso» www.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  35. «Turismoa | Itsasondoko Udala» www.itsasondo.net (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  36. a b c Goitur. (2018-11-07). «Itsasondo» Goierri Turismo (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa