Euskal Iraultzarako Alderdia
Euskal Iraultzarako Alderdia (EIA) Hego Euskal Herriko alderdi politikoa zen, ETAren VII. biltzar nagusiaren ondorioz sortua (Gallarta, 1977). Oinarri ideologikoak Eduardo Moreno Bergaretxe "Pertur"ek ezarri zituen.
Euskal Iraultzarako Alderdia (EIA) | |
---|---|
Sorrera | 1977 |
Desegitea | 19821 |
Ideologia politikoa | Sozialista, komunista, abertzalea |
Agerkaria | Herria Zutik |
1 Euskadiko Ezkerran sartu zen. |
Euskadi askatzeko euskal langileriak eginiko borrokaren ondoren euskal estatu independentea sortzea zen alderdiaren helburua, nazio- eta klase-arazoa batuz. 1977an, EMKrekin batera Euskadiko Ezkerra (EE) koalizioa sortu, eta Madrilgo Parlamenturako hauteskundeetan parte hartzea erabaki zuen.
1978an alderdia legeztatu eta 1979an burutu zuen lehenengo biltzar nagusia, eta bere oinarriak ezarri zituen: Euskal Herrirako independentzia eta sozialismoa ziren helburu; ondoko urteetan marxismo-leninismoa laga, eta eurokomunismorantz lerratu zen.
1982an EE alderdi bihurtzearekin batera EIA desegin egin zen.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Javier Merino, "El espejismo revolucionario: la izquierda radical ante ETA", Cuadernos Bakeaz, nº 94, 2009 [1][Betiko hautsitako esteka]
- Gaizka Fernández Soldevilla, "El nacionalismo vasco radical ante la transición española", Historia contemporánea, ISSN 1130-2402, Nº 35, 2007, pp. 817-844 [2]
- Gaizka Fernández Soldevilla, "Agur a las armas. EIA, Euskadiko Ezkerra y la disolución de ETA político-militar (1976-1985)", Sancho el sabio, ISSN 1131-5350, Nº 33, 2010, pp. 55-96 [3]