Busturialdea

Bizkaiko eskualdea

Busturialdea[1] —ofizialki, Busturialdea-UrdaibaiBizkaiko iparraldean eta erdialdean dagoen eskualdea da, Bermeo eta Gernika udalerri nagusiak dituena.

Busturialdea-Urdaibai
 Euskal Herria
Busturialdea Oiz menditik.
Administrazioa
Herrialdea Bizkaia
UdalerriakAjangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta
Herri handienaGernika
Geografia
Koordenatuak43°18′N 2°42′W / 43.3°N 2.7°W / 43.3; -2.7
Azalera282 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Urdaibai eremu naturalarekin bat egiten du geografikoki.Bizkaiko lurraldearen % 12,7 hartzen du eta eginkizun garrantzitsua bete izan du Bizkaiaren dinamizazioa eta antolamenduan, Gernikako Arbola bertan kokatzen baita.

Mugakideak

aldatu

Busturialdeak mugakide hauek ditu: iparraldean, Kantauri itsasoa; mendebaldean, Mungialdea; hegoaldean, Durangaldea; eta ekialdean, Lea-Artibai.

Herriak

aldatu
 
Gaztelugatxeko Doniene, Bermeo
 
San Antonio hondartza, Sukarrieta
 
Urdaibai

Honako herri hauek eta 2011ko biztanleria biltzen ditu:

Herria Biztanleria Lurraldea km² Alderdi politikoa (2019)
  Ajangiz 450 7,35 EH Bildu
  Arratzu 387 10,34 EAJ
  Bermeo 17.159 34,12 EH Bildu
  Busturia 1.717 19,63 EAJ
  Ea 884 14,17 EH Bildu
  Elantxobe 393 1,85 EH Bildu
  Ereño 249 10,67 EAJ
  Errigoiti 532 16,42 EAJ
  Forua 978 7,94 EAJ
  Gautegiz Arteaga 895 13,57 EAJ
  Gernika-Lumo 16.863 8,47 Guztiontzako Herria
  Ibarrangelu 652 15,56 Armendu
  Kortezubi 445 11,91 EAJ
  Mendata 368 22,39 EAJ
  Morga 427 17,6 EAJ
  Mundaka 1.929 4,15 EH Bildu
  Murueta 311 5,45 EAJ
  Muxika 1.457 50,02 EH Bildu
  Nabarniz 232 11,75 EH Bildu
  Sukarrieta 360 2,3 Independenteak

Inguru naturala

aldatu

Urdaibai biosferako natura erreserba Busturialdean dago, Bizkaiko kostaldean. Natura erreserbaren ardatza Oka ibaiak sortutako Gernikako itsasadarra da.

Sollube (686 m) da eskualdeko mendirik altuena.

Euskara

aldatu

Busturialdean euskal hiztunen kopuru esanguratsua dago. Izan ere, UEMAko kidea da Bermeo, mankomunitatearen herririk handienetakoa. Bai eta Ajangiz, Arratzu, Busturia eta Muxika herriak ere.

Eskualdeko bertako hizkera mendebaleko euskararen aldaera bat da. Euskaldunen kopurua nahiko altua da eta Bermeo herrigune garrantzitsuan esate baterako, euskaldunen kopurua % 73koa da, nahiz eta erabilera % 36koa izan (2012).

Hedabideak

aldatu

Telebistak

aldatu

Egunkariak

aldatu

Aldizkariak

aldatu

Irratiak

aldatu

Argazki galeria

aldatu

Pertsonaia ezagunak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindiaren Euskal Onomastika Datutegian Busturialdea (-a) izenarekin ageri da.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu