Batwa edo Twa' Afrikako erdialdeko biztanleek osatzen duten etnia bat da, Ruanda eta Burundiko gutxiengo batek osatzen duena. Pigmeo jatorriko eltzegileak izan dira historian zehar.

Batwa

Batwa emakumeak Burundin
Biztanleak guztira
80.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak
 Ruanda
 Burundi
 Kongoko Errepublika Demokratikoa
 Tanzania
 Uganda
Hizkuntza
Kirundi
Frantses
Ingeles
Erlijioa
Kristautasuna (%7a)
Zerikusia duten beste giza taldeak
Pigmeo herriak

Twa etniakoak Ruanda osoan barrena bizi dira. Han eta hemen banatuta, isolatuta eta baztertuta bizi dira, eta, itxura guztien arabera, urte gutxian desagertuko dira. 1950eko hamarkadako etnografoen arabera, batwak pigmeoen familiakoak dira. Pigmeoen tankeran buru motza dute, sudur txatoa eta bizkar karratua, eta ez dira ez abeltzaintzan ez nekazaritzan aritzen; etxe soil batekin eta jan pixka batekin konformatzen dira.Gainontzeko pigmeoak ez bezala, ordea, 1,60 metro neurtzera hel daitezke (Kongoko Bambuti pigmeoek 1,40 metro altu dira) eta bizimodu patxadatsu eta egonkorrera jarri dira mendeetan zehar, nomada izateari lagata.

Batwak, ofizioz, eltzegileak dira. Lehengo era zaharrean egiten dituzte eltzeak, eskuz, eta belar eta egur puskak erabiltzen dituzte buztina egosteko. Sukaldeko burruntzaliak, pitxarrak, garraiorako ontziak eta era guztietako tresnak egiten dituzte, eta harro sentitzen dira beste herrikideek tresna horiek beharrezko dituztelako. Baina hutu eta tutsiek ez dituzte batwak beren herrikidetzat hartzen. Ez dute batwekin inolako harremanik izaten eta zeharo baztertzen dituzte: 'Batwak ez dira ruandarrak, batwak batwak besterik ez dira'. Egindako tresnen truke, haragia eta edariak eskuratzen dituzte; horien artean, arkumearen haragia, gainontzeko ruandarrentzat galarazita dagoena.

Ruandarrek ohitura handia dute elkartean jan eta edateko, oso garrantzitsua da berentzat edatekoa lagunekin banatzea. Festak pitxar mordo baten inguruan ospatzen dira, eta eskuz esku pasatzen dituzte edalontziak. Batwek, ordea, aparteko edalontzi batetik edaten dute beti, tutsiak eta hutuak kutsatu ez daitezen. Gaur egun oraindik, txabola kaxkar eta zikin batzuetan bizi dira, denen ikusmiran, denentzat eta denetarako gela bakarra dutela.

Ruandaren historian hiru etniek elkarren beharra izan dute, batez ere, lan banaketari eta baliabideei dagokienez. Hala ere, batwen eta hutuen arteko mesprezua ikaragarria izan da mendeetan zehar. Tutsiek harreman hobea izan dute batwekin. Batwak jaten ematen dienaren zerbitzura bizi dira; horregatik, nahiago dute aberatsen zerbitzura bizi pobreen esanetara baino, eta, horregatik, nahiago dituzte tutsiak hutuak baino. Batwak berehala hasten dira gaizki esaka zuhurraren aurrean, lotsetan uzten dute jendea edozeinen aurrean, inongo konplexurik gabe, lotsagabe bezain zakar. Izaera zeharo lotsagabea eta zabarra dute, nahiz eta, aldi berean, dantzarako eta musikarako artista hutsak izan.

Gaur egun, sistema modernoaren arauen aurrean, gizartean integratu ezinik bizi dira. Ruandako agintariak zintzo saiatu dira ruandar gizartean integratzen, berdintasunean oinarritutako legeen bidez eta integraziorako bide ematen duten politikak erabiliz, baina batwek sufritzen duten bazterketa sekular horrek gutxiengo bat izatera eraman ditu, desagertzeko bidean dagoen gutxiengoa; ez dira Ruandako biztanleriaren %2-ra iristen.

Kanpo estekak

aldatu