Aramaio
Aramaio[4] Arabako iparraldeko udalerri bat da, Zuiako kuadrillakoa (batzuetan Debagoiena dela jotzen da, eskualde horrekin duen loturagatik). Gasteiztik 29 bat kilometro iparraldera dago, Bizkaiarekiko (Durangaldea) eta Gipuzkoarekiko (Debagoiena) mugan. Arrasatetik, 8 km-ra dago.
Aramaio | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Aramaioko udaletxea | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Gorbeialdea | ||||||||||
Izen ofiziala | Aramaio | ||||||||||
Alkatea | Asier Agirre Mugarza (Euskal Herria Bildu) | ||||||||||
Posta kodea | {{{postakodea }}} | ||||||||||
INE kodea | 01003 | ||||||||||
Herritarra | {{{herritarra}}} | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°02′07″N 2°35′09″W / 43.0352°N 2.5857°W | ||||||||||
Azalera | 73,27 km² | ||||||||||
Distantzia | 29 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.409 (2023) −22 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,19 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 0,13 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 29,22 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 38,59 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 80,63 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 1,19 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 3,5 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 81,3 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % 63.4 (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[3] | % 69.99 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak |
Geografia
aldatuIngurune naturala
aldatuAramaio udalerria izen bereko ibarrean dago, askotan Leintz ibarraren zatitzat hartzen den arren. Udalerriko ibarretik Anboto (1.330 m) eta Udalatx (1.117 m) mendiak ikusten dira, besteak beste. Aramaio ibaiak zeharkatzen du udalerria. Albinako urtegia ere Aramaioren barnean dago.
Arangioko haitzek edo Etxaguengoek udalerria banatzen dute. Hortaz, udalerriko urak bi isurialdeetara doaz. Oriol (1.128 m) inguru horietako mendi nagusia da. Udalerriko ipar-ekialdean, Tellamendi (835 m) dago.
Udalerri mugakideak
aldatu- Iparraldean: Abadiño eta Atxondo (Bizkaia).
- Ekialdean: Arrasate, Aretxabaleta eta Eskoriatza (Gipuzkoa)
- Hegoaldean: Legutio (Araba) eta Leintz Gatzaga (Gipuzkoa).
- Mendebaldean: Legutio eta Otxandio (Bizkaia).
Historia
aldatuHistoriaurrea
aldatuHistoriaurreko lehen aurkikuntza, gaur egungo behi aziendaren aurreko uro baten adarra izan zen. Uste denez, 100.000 urte inguru ditu. Brontze Aroko trikuharriak ere topatu dituzte Aramaion: bata Anbotosten eta bestea Ollargainen.[5]
Erdi Aroa
aldatuX. mendearen azken aldeko kristau hilobien aztarnak agertu dira Letasurreko baseliza dagoen muinoan. XII. mendearen hasierarako, herriak haranen hondoetan finkatzen hasi ziren. Erdi Aroan elizate berriak sortu ziren; eta, historian sartzen direnean, Aramaioko Kontzejuan batuta agertzen dira.[5]
XIV.-XV. mendeen artean osatu zen egun Kalea esaten zaiona (Ibarra auzoa); garai hartan sortu ziren burdinolak eta gaur egun arte iraun duten hiru kaleak: Nardeaga, Ibargoia eta Matxinkale.[5]
Arteaga eta Muxika etxeko jaunak izan ziren Aramaioren jabeak. Geroxeago Butroe etxearena izatera pasatu zen, Maria Alonso Muxikakoa eta Gomez Gonzalez Butroekoen arteko ezkontzagatik.[6]
Ahaide Nagusien arteko gerretan Aramaion oso borroka sonatua gertatu zen 1443an. Gomez Gonzalez Butroek eginiko probokazioari erantzunez, Pedro Abendañokoa Legutioko jaunak eta haren lagunak Legutiotik Aramaion sartu ziren hogei etxe erretzeko asmoz, Mendiolako dorrea barne, bere jauna bertan ez zegoela aprobetxatuz. Abendañokoak lapurretan eta arpilatze gordinean zirela, Joanes Mendiolakoa Aramaion agertu zen bere indar guztiekin. Nahiz eta Abendañokoak Arratondoko atakatik ihesean atera, Mendiolakoaren jazarpenagatik Abendañoko bost lagun hilik gertatu ziren.[6]
Gertaera hori Aramaioko kantuan jasota gelditu zen, Abendañokoen ihesi etsia deskribatzen zela han.[6]
Geroago, 1448an, Oñatiko Ganboatarrek Arrasateri su eman zioten. Aramaioko jauna Butroeko Gomez Gonzalez bertan zegoen eta, ihes egiten saiatu zen arren, Maalako Errebalan (Arrasate) hil egin zuten. Urte batzuk geroago haren semeak morroi batzuk bidali zituen, aita mendekatzeko asmoz, arrasatear batzuk hiltzera. Garagartzan dauden bi gurutzek gogoratzen dute gertatutakoa.
Aramaio Bizkaiko jaurerriarena izan zen XV. mendearen bukaera arte. 1489ko urtarrilaren 9an Araba barnean gelditu zen, herriaren eta probintziaren arteko hitzarmenaren bidez. Nahiz eta idazki horretan zehaztuta zegoen aurrerantzean ordura arteko zergak baino arinagoak ordaindu beharko zituztela aramaioarrek, bategitea kaltegarria izan zen aramaioarrentzat. Izan ere, foruetan jasotako askatasunaz gozatu ordez, Aramaioko biztanleek jaunen gehiegikeriak pairatu zituzten. Butroe eta Muxikako etxeak batu zirenean, ibarraren jabeak bilakatu ziren, larderia osoz jokatuz. Barajuengo gazteluko jaunek Aramaioko emakumeak eurekin gaua pasatzera behartzen zituzten, adibidez, haien senar edo gurasoak almena batetik urkatzeko mehatxupean. Neurrigabekeria haiek zirela eta, Aramaioko biztanleek kexa aurkeztu zieten Errege-erregina Katolikoei. Gertakariak egiaztatu ondoren, Barajuengo gaztelua suntsitzeko agindua eman zuten.[6]
Erdi Aroaz geroztik
aldatuXIX. mendea arte, burdina lantzen segitu zuten Aramaioko burdinoletan. Ibarreko sutegiek ikatz asko behar zuten, baita Otxandioko torloju industriak ere. Aramaioko mendietan egur asko zegoen, eta harekin egurrikatza egiten zuen ikazkin asko ere bai.[6]
Bigarren Karlistaldian (1872-1876), Santa Kruz apaiz ospetsua Aramaion eduki zuten preso. Heriotza zigorra aplikatu behar zioten egunaren aurreko gauean, leihotik ibaira jauzi egin eta ihes egin zuen. Gantzagako auzotar batzuen laguntzarekin, haitzulo batera iristea lortu zuen, eta han ezkutatuta egon zen, Frantziara alde egin zuen arte. Oraindik ere Santa Kruz apaizaren koba esaten diote haitzulo horri.[6]
Banaketa administratiboa
aldatuAramaioko udalerria 9 herriz edo elizatez osatua dago:
Demografia
aldatuAramaioko biztanleria 1.500-2.000 biztanleen inguruan mantendu zen XX. mendean zehar. Udalerriko jarduera ekonomikoa tradizionalki nekazaritzari lotutakoa izanik, XX. mendeko bigarren erdialdean sektore horrek garrantzia galdu izanaren ondorioz biztanleria 1.300 biztanle ingurura jaitsi zen, baina 1990eko hamarkadatik aurrera berriro biztanleak irabazten hasi zen.
Aramaioko biztanleria |
---|
Politika
aldatu2023-2027 legegintzaldia
aldatu2023ko hauteskundeen ondorengo Aramaioko udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 6 / 9 |
||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 3 / 9 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 9 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 0 / 9 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak. Eusko Jaurlaritza |
Alkateak
aldatuHauek izan dira Aramaioko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[7] | |
Jesus V. Zabala Ibarguen[7] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Vicente Mondragon Ayastuy[7] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Enrique Ullibarriarana Errasti[7][8] | 1987 | 1991 | Eusko Alkartasuna | |
Jose Ramon Uribe Uriarte[7][9][10] | 1991 | 1995 | Eusko Alkartasuna | |
Iñaki Nafarrate Kortabarria[7][10][11] | 1995 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Iñaki Nafarrate Kortabarria[7][10][11] | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Maria Mercedes Mondragon Ayastuy[7] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Asier Agirre Mugarza[7][10] | 2007 | 2009 a | Eusko Abertzale Ekintza | |
Asier Agirre Mugarza[7][10] | 2009 | 2011 | Ez esleituak | |
Ramon Ajuria Uranga[7][10][12] | 2011 | 2015 | Bildu | |
Lierni Altuna Ugarte[7][13][14] | 2015 | 2019 | Euskal Herria Bildu | |
Lierni Altuna Ugarte[7][13][14][15][16] | 2019 | 2023 | Euskal Herria Bildu | |
Iban Herrarte Arana[16][17] | 2023 | 2023 b | Euskal Herria Bildu | |
Asier Agirre Mugarza[18][19] | 2023 | Jardunean | Euskal Herria Bildu |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu, Eusko Abertzale Ekintzaren hautagai bezala.
b 2023ko Abenduan Iban Herrarte Arana Alkateak dimisioa aurkeztu zuen.
Garraioa
aldatuAraba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerriari:
|
Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:
|
Kultura
aldatuEuskara
aldatuAramaio udalerri euskalduna da. UEMAko Arabako herri partaide bakarra da, hau da, euskal hiztunen ehuneko hain handia daukan bakarra. Halaber, bertso-eskola dute gaur egun.
Debagoieneko euskara[22][23] bertako herriko jatorrizko euskalkia da, Mendebaleko euskararen aldaera. Deba eskualdeko hainbat herrik osatzen dute Debagoieneko hizkera: Aretxabaletak, Arrasatek, Eskoriatzak, Leintz Gatzagak eta Oñatik eta Aramaiok. Oro har, Debagoieneko hizkerak Arabako euskararen eragina duela esan daiteke. Debagoienak Gasteizekin eduki du hartu-emanik estuena eta, dirudienez, hango ezaugarriak eta hango berrikuntzak iritsi dira bertara.
Aipatzekoa da kolore politiko guztietako Arabako ahaldun nagusiek euskaraz egin dituztela beren hitzaldiak Aramaion izan direnean. Horrela egin zuten, besteak beste, Federico Baraibarrek 1913an, Manuel Aranegik 1961ean eta Emilio Gebarak 1982an.[24]
Kirola
aldatuHerriak bola jokoaren aldaera propioa du.
Jaiak
aldatuHerriko jaiak, San Martinak, uztaileko lehen aste bukaeran ospatzen dira, San Martin eguna azaroaren 11n izan arren.
Auzoetako jaiak
aldatu- Ekainaren 24, 25 eta 26a: Azkoagan, San Joan egunez.
- Uztailaren 20 eta 21a: Arexolan, Santa Marina egunez.
- Abuztuaren 15, 16 eta 17a: Barajuenen, Andre Mariaren egunez.
- Iraileko bigarren aste bukaeran: Eguzkierripan, Andre Mariaren egunez.
- Irailaren 29a: Etxaguenen, San Mikel egunez.
- Urriaren 4a: Untzillan, Arrosarioko Andre Mariaren egunez.
- Azaroaren 12a: Gantzagan, San Millan egunez.
- Abuztuaren 3a eta 4a: Uribarrin, San Eztebe egunez.
- Abuztuaren 15a: Oletan, Andre Mariaren egunez.
Gainerako ospakizunak
aldatu- Apirilaren 28a: San Prudentzio, eta gertuen dagoen igandean, Sagardogile eguna.
- Ekaineko lehen igandea: Santikurtz eguna.
- Uztaileko bigarren igandea: San Kristobal eguna.
- Iraileko lehen igandea: Marixeka eguna.
- Urriko azken larunbata: Jubilatuen eguna eta artisau feria.
Aramaioar ospetsuak
aldatu- Lope Agirre (1510-1561), esploratzailea eta militarra.
- Pedro Ignazio Barrutia (1682-1759), idazlea.
- Martin Alzaga (1755-1812), merkataria, politikaria eta Buenos Airesko alkatea.
- Bixente Goikoetxea Errasti (1854-1916), konpositorea.
- Tomas Axpe (1885-1962): Cochabambako apezpikua (Bolivia).
- Jose Maria Azkarraga "Lurgorri" (1916-1937), idazlea, poeta, politikaria eta gudaria.
- Sabin Salaberri (1934), konpositorea.
- Patxi Uribarren (1942), karmeldarra, idazlea eta euskaltzaina.
- Jon Agirre (1942), etakide historikoa.
- Adela Ibabe (1945-1973), irakaslea.
- Josemari Velez de Mendizabal (1949), euskal idazlea.
- Oskar Arana (1969), itzultzailea.
- Maider Unda (1977), borroka-kirolaria.
- Manex Agirre (1982), bertsolaria.
- Andere Arriolabengoa (1982), bertsolaria.
- Xabi Igoa (1992), bertsolaria.
- Idoia Asurmendi (2000), abeslaria.
Ondasun nabariak
aldatu- Sastiña baseliza, Ibarrean.
- Salturri baserria, Azkoagan. Aramaioko baserririk zaharrena da, XVI. mendean eraiki baitzuten.
- Aurtola burdinola, XIV. mendekoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
- ↑ «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 150. arauaː Arabako herri izendegia. .
- ↑ a b c Arabako Foru Aldundia. (2010). Araba herriz herri. Arabako Foru Aldundia, 154 or..
- ↑ a b c d e f Txintxurreta, Iñigo. «Aramaio» Argia 2003-05-04 (Noiz kontsultatua: 2020-04-08).
- ↑ a b c d e f g h i j k l m (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales:: Ministerio de Política Territorial y Función Pública ::» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ullibarriarana Errasti, Enrique» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
- ↑ «Aramaioko Alkartasuna izena hartu duen alderdia hauteskundeetarako, Jose Ramon Uribe alkategai dela» Goiena 2011-04-15 (Noiz kontsultatua: 2023-04-09).
- ↑ a b c d e f «Hauteskundeetarako bost aukera, alkate aldaketa izango den ziurtasunaz» Goiena 2011-04-20 (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «El alcalde del PNV de Aramaio recibe la condena más alta de un tribunal por no colaborar al reclutamiento» El País 1998-05-02 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-12-22).
- ↑ «Alegia eta Mañariako alkateak Aramaion izan dira gaur biomasa proiektua ezagutzeko» Goiena 2014-03-11 (Noiz kontsultatua: 2023-10-13).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Encaje de bolillos municipal» Diario de Noticias de Álava 2019-06-10 (Noiz kontsultatua: 2023-10-09).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-03-26).
- ↑ «Lierni Altuna: "Pandemiak asko baldintzatu digu azken agintaldia"» Goiena 2022-11-29 (Noiz kontsultatua: 2023-02-11).
- ↑ a b «EH Bilduren aginte makila kolokan da Legution» Alea 2023-05-29 (Noiz kontsultatua: 2023-07-03).
- ↑ «Kargua utzi du Iban Herrarte Aramaioko alkateak» Alea (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
- ↑ «"Haize errota batzuk jarrita ez dugu ezer konponduko"» Alea (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
- ↑ «Asier Agirre: "Itsaraz parkea ez dago herriko beharrekin lotuta"» Goiena (Noiz kontsultatua: 2024-06-19).
- ↑ «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
- ↑ Ahotsak Ahozko Ondarea. (2017-04-07). Aramaioko Ahotsak. (Noiz kontsultatua: 2018-06-01).
- ↑ «Debagoienekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-15).
- ↑ «Aramaio - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-05-29).
- ↑ Algo más que protocolo artikulua elcorreodigital.com webgunean
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Araba |
- Aramaioko Udalaren webgunea.
- Aramaioko albisteak, Goiena.net atarian.
- (Gaztelaniaz) «Aramaio», Auñamendi Eusko Entziklopedia.
- «Aramaio inguruak», Euskonews Gaztea.