Anton Makarenko

pedagogoa

Anton Semionovitx Makarenko (errusieraz: Анто́н Семёнович Мака́ренко, ukraineraz: Анто́н Семе́нович Макаре́нко; Bielopolie, Ukraina, 1888ko martxoaren 13agreg./martxoaren 1ajul. - Mosku, 1939ko apirilaren 1a) sobietar pedagogo bat izan zen. Bere pentsamendu pedagogikoa hezkuntza jarduera kolektibista moduan ulertu zuen, aldi berean, garaiko sobietar ideologiari jarraiki, hezkuntzaren emaitza, errendimendu eta produktibitatea nabarmenduz. Eskolak komuna moduan antolaturik, ezaguerak transmititzeaz gainera, haur eta gazteen nortasun osoa osatu behar zuela aldezten zuen. Horrela, garaiko pedagogismo aurka jotzen zuen, hezkuntzaren helburua ideologia sozialistak eredutzat zituen pertsonak sortzea zela baieztatuz. Besteak beste, Gorki kolonia eta Dzerzhinski komuna eskola kolektiboak sortu zituen, non haur eta gazteek ikasiz gainera produkzio lan produktiboak ere egiten zituzten, antolaketa zorrotz batez. Bere lanetatik Poema pedagogikoa izenburukoa da ezagunena.

Anton Makarenko

Bizitza
JaiotzaBilopillia (en) Itzuli1888ko martxoaren 13a
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusiar Inperioa
HeriotzaGolitsyno (en) Itzuli1939ko apirilaren 1a (51 urte)
Hobiratze lekuaNovodevitxi hilerria
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaPoltava National Pedagogical University (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpedagogoa, hezitzailea, pedagogical writer (en) Itzuli, idazlea eta irakaslea
Lantokia(k)Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSobietar Idazleen Batasuna
makarenko.edu.ru
IMDB: nm2499452 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

Anton Semionovich Makarenkok 15 urte zituela hasi zen hezkuntzan lan egiten, hasieran irakaslearen laguntzaile gisa eta 17 urte zituela irakasle bilakatu zen. 1920.urtean, adingabeko delitugileentzako zentru bat sortzea eskatu zioten Errusiako hegoaldean, hain zuzen ere Poltava inguruan, zentro horrek Colonia Maxima Gorki izena hartu zuen. Bertan kaleko haurrak hartzen zituzten, haien gurasoak Gerra Zibilean, epidemien edo gosearen ondorioz hildakoak ziren, haur horiek berehala gazte azkarrak, moral altukoak eta gustu estetiko altukoak bilakatzen ziren. Makarenkoren hitzetan, gazte bat gaiztoa izatekotan gizarte baldintza desegokien ondorioz da. [1] [2]

Makarenkok sistema pedagogiko berritzailea sortu zuen, hori eleberri, antzezlan eta gidoi zinematografikoen bitartez islatzen zen. Autorearen obrarik garrantzitsuena Poema Pedagogiko deiturikoa da, hura medikuak, pedagogoak eta ingeniariak antzezten zuten. [1]

1917ko Irailean, bigarren hezkuntzako ikuskatzailearen posizioa hartu zuen. Urte berean Errusiako Iraultza hasi zen, Makarenko bere burua identifikatu zuen eta une aproposa iruditu zitzaion eskoletan gizarte berriko izaera kolektibo eta produktiboa ezartzeko. Errusiako Iraultza garaian %80ko analfabetismo tasa zuen herri bati hezkunza eskeini ondoren 1939ko Apirilaren 1ean hil egin zen. [1]

Pedagogiarekin kontaktua

aldatu

1904ean 16 urte zituela, institutua bukatu zuen ikasgai guztiak nota ezin hobeekin gaindituz eta urte bateko luzeera zuen pedagogia kurtso batean sartu zen, bertan langileria auzoetako haur hezkuntza klaseetarako irakasleak prestatzen zituzten. 1905eko udaberrian Makarenkok kurtsoa bukatu zuen eta urte bereko udazkenean irakasle gisa hasi zen bere aitak lan egiten zuen inguruko eskolan. Makarenko irakasle ezin hobea zen, ezagutza handiko gizona izateaz gain ezagutza horiek era magistralean transmititzen bazekien, gainera pentsatzen eta arrazoitzen irakasten zuen. Hala ere, esan beharra dago, ikasleek Makarenko errefusatzen zutela.[3]

Makarenkori pedagogiarekiko interesa ebaluazio bateko noten oreka egitean piztu zitzaion, momentu hartan haurrekin esperimentatzea erabaki zuen. Horretarako haur bakoitzaren batez bestekoa atera zuen eta lortutako emaitzaren arabera zerrenda bat egin zuen, lehenengo postutik azkenengora. Hori egiterako orduan, azkenengo postuan gelditu zen haurra samintasun sakonean sartu zen, horrek Makarenko hunkitu egin zuen. Ondorioz, Makarenkok zera ikusi zuen, irakasle ona izateko ezagutzak transmititzeaz gain ikasle bakoitzaren berezitasun guztiak ulertu behar zituela. [3]

Maila-igoerak eta lekualdaketak

aldatu

1911an Makarenko hezkuntzako ikuskatzaile gisa Dolinskaiara bidali zuten. Bere klaseetan kognitiboa zena emozionalarekin batzen zuen, horrela bere ikasleen aisialdian esfortzu intelektual handia behar ez zuten ekintzen bidez, hau da, antzerki eta jolas desberdinen bidez hezten zituen.

1914an Poltavan irekitako Pedagogia institutua sortu zuten, bertan bigarren hezkuntzarako irakasleak prestatzen zituzten. Makarenkok inoiz ez zuen galdu ikasteko gogoa, hori dela eta berehala izena eman zuen ikasle gisa. [3]

Urriko Iraultzatik aurrera

aldatu

26 urte zituela Goi-mailako institutuan hasi zen ikasle gisa, haurrekin esperientzia zuen bakarra izanik, berehala hasi zen pedagogia eta literatura historiko-filosofikoa era sakonean lantzen. Lehenengo maila bukatzean, urrezko domina lortu zuen eta zuzendaritza postuak izan zituen bigarren mailako hezkuntza eskoletan. Makarenkoren bizitzan zein milaka pertsonen bizitza erabat aldatu egin zen Errusiako Iraultza gertatu zenean, gertaera hura milaka soldatapekok eta intelektualek amesten zuten. Horren eraginez gizarteko psikologia aldatzen hasi zen, emakume eta gizonezkoek aberastasun indibidualaren nahia garbitu zuten. [3]

1918ko hasieran, Makarenko pedagogiari hasiera eman zion eskolara bueltatu zen, bertan zuzendari izanik. Garai hartan Armada Zuriak gerra zibila hasi zuen sobietarren aurka, horren ondorioz Makarenkoren herria bizilagun Alemaniarrez bete egin zen. Azkenik, 1919an Armada Gorriari esker Kremenchug eta Kriukov libratu ziren eta 1920an botere sobietikoa Ukraina osoan ezarri zen. [3]


Urriko Iraultzaren ondoren

aldatu

1919ko abuztuan, Makarenko Poltavara bueltatu zen eta lehen mailako eskolaren zuzendari bilakatu zuen. Hurrengo urtean lokal faltaren ondorioz, eskolako eremuan ekonomia nazionala ezarri zen, hori dela eta goizero ekonomialariak aritzen ziren, eta arratsaldean berriz haurrak joaten ziren, horrek ikasketak zailtzen zituen eta are gehiago esperimentu pedagogikoak. [3]

Poema Pedagogikoa deituriko obra, Makarenkoren obrarik garrantzitsuena izateaz gain autorearen gustukoena ere bada, egileak 1928an bizitako esperientziak kontatzen ditu. Obra hori 3 zatitan banaturik dago, L'anno diciassettesimo almanaka literiarioan argitaratua izan zen 1934-1935 urteetan. Bere obra guztiak hurrengoak izan ziren: [2]

  • Poema Pedagógico (1925-1935).
  • Banderas Sobre las Torres (1938).
  • Problemas de la Educación Escolar Soviética (1938).
  • Libro para los padres o Conferencias a los padres sobre Educación infantil (1937).

Azken Urteak

aldatu

Bere bizitzako azken urteetan, bere ideien aitorpen publikoa gogor borrokatu zuen, eta erantzukizun handiko postuak onartu zituen: 1935tik 1937ra, Ukrainako barne-gaietarako Langileen Komisariako kolonien ataleko zuzendariordea izan zen. Geroago, Moskura bizitzera joan zen, era sakonean egin zuen lan hezkuntza-programak antolatzeko eta idazle gisa jardun zuen. [2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c [Pedagogia.mx/anton-makarenko/ Anton Makarenko. ].
  2. a b c .
  3. a b c d e f .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anton Makarenko  
  Artikulu hau Ukrainako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.